Urrotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Zangozako merindadearen udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrotz (argipena)».
Urrotz
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Urroz Villa - Edificios.jpg

Urrozko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Agoitzaldea
Izen ofiziala Escudo de Urroz Villa.svg Urroz Villa
Alkatea Mintxo García Gobeo
(Argonga Taldea)
Posta kodea 31752
INE kodea 31243
Herritarra urroztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 46′ 43″ N, 1° 27′ 30″ W / 42.778611111111°N,1.4583333333333°W / 42.778611111111; -1.4583333333333Koordenatuak: 42° 46′ 43″ N, 1° 27′ 30″ W / 42.778611111111°N,1.4583333333333°W / 42.778611111111; -1.4583333333333
Urrotz hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Urrotz
Urrotz
Urrotz (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 11,14 km2
Garaiera 526 metro
Distantzia 19 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 398 biztanle
% 52,45 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,55
Dentsitatea 35,73 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,5
Zahartze tasa[1] % 27,34
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 69,77
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 86,54 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 13,05 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 1,85 (2010)
Euskararen erabilera % 0,0 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.urroz-villa.es/

Urrotz[2] (ofizialki Urroz-Villa; euskararako Euskaltzaindiak Urrotz-Hiria sinonimotzat jotzen du) Nafarroako udalerria da. Agoitzaldea eskualdea eta Zangozako merindadeko herri 398 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 19 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialde-ekialdean kokatzen da. Urrotzera heltzeko N-150 hartu behar da Iruñea-Agoitz-Irunberri norabidean, edo NA-234 errepidea Urrotz-Campanas norabidean, azken errepide honek Pirinioetako autobidearekin lotura duelarik.

Urrotzek Lizoainibarrarekin egiten du muga iparraldean, Longidarekin ekialdean, eta Itzagaondoarekin hegoalden eta mendebaldean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrozko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamazazpi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,38 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Urrozko alkate kargurako sentsibilitate progresista eta euskatzalea biltzen duen Argonga Taldea herri ekimeneko Mintxo García Gobeo[3] aukeratu dute. 2007an udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. 23 boto zuri izan ziren (botoen %8,46). Abstentzioa %17,07koa izan zen.

Urrozko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Argonga Taldea 153 4
Grupo Independiente de Urroz-Villa 96 3

2011ko udal hauteskundeetan ere talde berberak aukeztu ziren; bien arteko aldea handitu egin zen.

Urrozko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Argonga Taldea 167 5
Grupo Independiente de Urroz-Villa 77 2

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrozko udaletxeko idazkaria, Itzagaondoa, Lizoainibar-Arriasgoiti, Ibargoiti, Elo eta Untzitiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Santo Tomas kalea, 5

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Mintxo García Gobeo Argonga Taldea
2011-2015 Mintxo García Gobeo Argonga Taldea

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Urrotz eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrozko jaiak irailaren 29an ospatzen dira, San Migeletan.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Otsagabia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Konpainia beraren beste linea batek Irunberri eta Iruñea batzen ditu, Irunberritik aurrera aurreko lineak duen ibilbide berarekin.

Orbaizeta eta Iruñea batzen dituen lineak Agoitz ere zeharkatzen du, eta honako ibilbidea egiten du:

Hirugarren linea batek Agoitz eta Iruñea batzen ditu, hiru zerbitzu baino ez ditu egunean eta Agoitz eta Iruñea batzen ditu Eguesibarra, Urrotz eta Lizoainibar zeharkatzen dituela.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrotz "Itzagako Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Batzuen artean[4]: La feria y mercado de Urroz-Villa. Origen, desarrollo e impacto urbanístico, Urrozko Udala eta Eusko Ikaskuntza, 2010. Herriak Erdi Aroan izan zuen garrantziaz eta gaur egun horrek utzi duen hiri-ondareaz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira Udalbiltza .
  2.   155 araua Euskalzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-26 .
  3. Izen ofizial osoa Fermín Julián García Gobeo da. Ikus Liburu aurkezpena: La feria y mercado de Urroz-Villa. Origen, desarrollo e impacto urbanístico Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
  4. Egileak Mercedes Galán, Amaia Legaz, Carlos Martínez Álava eta Ana Zabaltza dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urrotz
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa