Iragi

Koordenatuak: 42°58′07″N 1°32′48″W / 42.96861°N 1.54667°W / 42.96861; -1.54667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iragi
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
San Lorentzo karrika eta San Lorentzo eliza


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Iragi
Burua
(2019-2023)
David Sanchez Gonzalez
(kontzejuburua)
Posta kodea31639
Herritarrairagiar, iregiar
Geografia
Koordenatuak42°58′07″N 1°32′48″W / 42.96861°N 1.54667°W / 42.96861; -1.54667
Azalera8,47 km²
Garaiera778 metro
Distantzia28,8 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria22 (2020:  −1)

Iragi[1][a] (esteribarreraz: Iregi)[b] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

2020 urtean 22 biztanle zituen.

Bertako biztanleak iragiarrak (esteribarreraz: iregiarrak) dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragi toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Yragui (1268)
  • Iragui (1279)
  • Hirogui (1280)
  • Yraguy (1366)
  • Iraqui (1366)
  • Yragui (1423)
  • Iragui (1534)
  • Yraegui (1581)
  • Iragui (1800)
  • Iragi (1966)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragiko armarria Esteribarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean bere koloreko zuhaitz batez osatuta dago, otso beltz batek zeharkatua »

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragi Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Eugiko estazioa da Iragirako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Eugi, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 21.6 25.0 28.3 32.0 36.5 37.6 38.6 34.8 29.5 22.0 19.5 38.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.0 13.2 14.8 19.1 22.6 25.4 25.9 22.5 17.6 11.9 8.9 16.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.8 4.6 7.2 8.9 12.9 16.2 18.5 18.8 15.8 12.0 7.3 4.6 10.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.8 -0.8 1.3 3.0 6.6 9.8 11.7 11.7 9.1 6.5 2.6 0.2 5.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -6.1 -3.9 -1.6 1.3 4.3 6.6 6.6 4.0 0.5 -3.3 -5.9 -0.3
Batez besteko prezipitazioa (mm) 152.3 135.2 131.8 155.6 117.4 68.0 49.8 51.4 86.6 141.7 184.5 178.0 1452.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 81.7 107.0 92.4 57.5 64.5 43.7 53.2 60.6 114.0 92.6 81.0 114.0 114.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15.7 13.9 15.1 17.9 17.0 12.2 9.2 10.5 11.9 15.7 16.4 16.4 172.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.8 4.0 2.9 2.1 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.3 2.3 15.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean Esteribar ibarreko diputatuak eta herriko etxeen artean txandaka izendatzen zen errejidore batek gobernatzen zuten tokia, sei hain zuzen ere. 1847an herrikoek aurkeztu zuten erretorea; ferra-bide bakarra zuen, egoera txarrean, Iruñera eramaten zuena. Antzina, Burdindogiko Kristo Santuaren baselizarako erromeria Nafarroa osoko garrantzitsuenetako bat izan zen. Jakina da 1326an Zangozako merinoak hamasei gizon bidali zituela behar zen guztian laguntzeko. Ermitatik oso gertu bada iturri bat, tradizio herrikoiak sendatzeko propietateak ematen dizkiona, Jesukristok berak bedeinkatu zuelako.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko erroldaren arabera 22 biztanle zituen Iragik.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
19 19 21 23 23 22 22 21 20 21 21 21 20 21 23 23 23 24 24 23 22
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragiko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua David Sanchez Gonzalez da.

Kontzejua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragiko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua David Sanchez Gonzalez da.

Kontzejuburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011tik, Iragik kontzejuburu bat izan du:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
- 2011 2015
- 2015 2019
David Sanchez Gonzalez 2019 jardunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragiko Gaspar Lintzoain[9] (Ahotsak[9] proiekturako)

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[10]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[11]

Iragiko azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Iparesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[12]

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /iɾáɣ̞i/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /iɾéɣ̞i/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehen silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Iragi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Eugiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Iragi» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. a b «Lintzoain, Gaspar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
  10. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  11. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  12. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]