Inbuluzketa

Koordenatuak: 42°55′28″N 1°32′29″W / 42.92444°N 1.54139°W / 42.92444; -1.54139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Inbuluzketa
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria


Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Inbuluzketa
Burua
(2015-2023)
Javier Equisoain Seminario
(kontzejuburua)
Posta kodea31698
Herritarrainbuluzketar
Geografia
Koordenatuak42°55′28″N 1°32′29″W / 42.92444°N 1.54139°W / 42.92444; -1.54139
Azalera3,73 km²
Garaiera549 metro
Distantzia18,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria39 (2020:  4)

Inbuluzketa[1][a] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

2020 urtean 39 biztanle zituen.

Bertako biztanleak inbuluzketarrak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inbuluzketa toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Yuilosqueta (1268)
  • Yviosqueta (1268)
  • Yuirozqueta (1279)
  • Yuilosqueta (1366)
  • Yuillosqueta (1428)
  • Villozqueta (1532)
  • Ymbulusqueta (1534)
  • Biluzqueta (1587)
  • Ybilosqueta (1592)
  • Ynbulusqueta (1682)
  • Yblusqueta (1726)
  • Ibulusqueta (1800)
  • Iblusqueta (1829)
  • Imbuluzqueta (1845)
  • Inguluzketa (1936)

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inbuluzketako armarria Esteribarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Hondo gorri batez eta aurrean bere koloreko zuhaitz batez osatuta dago, otso beltz batek zeharkatua »

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inbuluzketa Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Zubiriko estazioa da Inbuluzketarako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 26.4 29.0 32.0 39.0 42.0 43.5 40.0 31.0 25.0 21.0 43.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 10.6 13.6 15.4 19.8 23.7 26.6 27.1 23.4 18.5 12.0 9.3 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.3 7.8 9.5 13.5 17.0 19.5 19.7 16.4 12.7 7.6 4.9 11.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.4 -0.1 2.0 3.6 7.2 10.4 12.3 12.3 9.5 6.9 2.9 0.5 5.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -5.9 -3.6 -1.5 1.0 4.7 6.8 6.4 3.8 10.1 -3.8 -6.0 -0.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 116.4 101.8 99.5 129.4 99.9 61.4 47.8 46.5 69.5 112.8 146.6 129.5 1161.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.0 62.5 73.0 59.0 56.0 58.0 100.0 63.0 81.5 74.5 83.4 82.5 100.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.8 11.4 11.2 14.5 12.8 8.2 5.8 6.4 8.2 12.2 14.1 13.4 131.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.1 2.3 1.6 0.8 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 .8 1.6 9.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurerri noblearen antzinako lekua. 1268ko Rediezmoren liburuan agertzen da.

1847an, abadeak -erretoreari deitzen zitzaionez- auzokoen hornidura izaten jarraitzen zuen; haurrak Larrasoañako eskolara joaten ziren eta bideak lokalak baino ez ziren eta egoera txarrean zeuden. Gure mendearen hasieran Rural Kutxa sortu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko erroldaren arabera 39 biztanle zituen Inbuluzketak.[8]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
35 34 33 36 37 40 39 39 36 36 37 37 38 38 41 40 39 40 40 35 39
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inbuluzketako kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Javier Equisoain Seminario da.

Kontzejua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inbuluzketako kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Javier Equisoain Seminario da.

Kontzejuburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011tik, Inbuluzketak kontzejuburu bat izan du:

Kontzejuburu Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera
- 2011 2015
Javier Equisoain Seminario 2015 2019
Javier Equisoain Seminario 2019 jardunean

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobuses Artieda autobus konpainiak Inbuluzketa Iruñearekin batzen du. Autobus lineek, honako ibilbideak egiten ditu:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[9]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[10]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen daude Esteribarrera (iparesteribartar eta erdiesteribartar aldaerak) eta Artzibarrera (hegoesteribartar aldaera) azpieuskalkietan. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Esteribarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, Esteribarren ez zegoen esteribarrerazko edo artzibarrerazko euskaldun gutxienik, eta, beraz, bi azpieuskalkiak hilda daude ibarran.[11]

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Martingo jaiak: urriaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /inβ̞ulus̻kéta/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza laugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Inbuluzketa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  7. Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  8. «Inbuluzketa» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  9. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  10. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  11. «Esteribar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]