Urtasun

Koordenatuak: 42°57′49″N 1°30′57″W / 42.96361°N 1.51583°W / 42.96361; -1.51583
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urtasun
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaUrtasun
Posta kodea31639
Herritarraurtasundar, urtesundar
Geografia
Koordenatuak42°57′49″N 1°30′57″W / 42.96361°N 1.51583°W / 42.96361; -1.51583
Garaiera599 metro
Distantzia25,2 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria39 (2020:  1)

Urtasun[1][a] (esteribarreraz: Urtesun)[b] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

2020 urtean 39 biztanle zituen.

Bertako biztanleak urtasundarrak (esteribarreraz: urtesundarrak) dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtasun edo Urtesun toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Urtassun (1268)
  • Urtasçon (1274)
  • Ortaçon (1275)
  • Urtaçon (1276)
  • Urtasson (1277)
  • Urtassun (1278)
  • Urtazon (1279)
  • Urtassun (1366)
  • Vrtassun (1366)
  • Hurtassun (1428)
  • Urtasun (1532)
  • Hurtasun (1537)
  • Urtasun (1591)
  • Urtasun (1996)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtasun Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[4] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[5] Eugiko estazioa da Urtasunerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.

{{Klima |location= Eugi, 1981-2020

    Datu klimatikoak (Eugi, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 21.6 25.0 28.3 32.0 36.5 37.6 38.6 34.8 29.5 22.0 19.5 38.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.0 13.2 14.8 19.1 22.6 25.4 25.9 22.5 17.6 11.9 8.9 16.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.8 4.6 7.2 8.9 12.9 16.2 18.5 18.8 15.8 12.0 7.3 4.6 10.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.8 -0.8 1.3 3.0 6.6 9.8 11.7 11.7 9.1 6.5 2.6 0.2 5.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -6.1 -3.9 -1.6 1.3 4.3 6.6 6.6 4.0 0.5 -3.3 -5.9 -0.3
Batez besteko prezipitazioa (mm) 152.3 135.2 131.8 155.6 117.4 68.0 49.8 51.4 86.6 141.7 184.5 178.0 1452.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 81.7 107.0 92.4 57.5 64.5 43.7 53.2 60.6 114.0 92.6 81.0 114.0 114.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 15.7 13.9 15.1 17.9 17.0 12.2 9.2 10.5 11.9 15.7 16.4 16.4 172.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.8 4.0 2.9 2.1 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.3 2.3 15.8
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtasun jada jasota dago "Rediezmoaren Liburuan" (1268). 1835-1845eko erreformetara arte, ibarreko diputatuak eta herriko erregidoreak gobernatzen zuten, eta txandaka izendatzen zen etxeen artean (zazpi tresna eta XIX. mendearen hasieran hondatutako bat, zazpi bizilagun 1849an). 1802 eta 1849an Arga gaineko irin-errota duela aipatzen da; bi data horietako azkenekoan, gainera, parrokoa aurkezteko eskubidea bizilagunei dagokiela ohartarazten da, eta egoera txarrean dagoen ferra-bide bat duela, Garazira doana.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko erroldaren arabera 39 biztanle zituen Urtasunek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
33 38 40 42 39 39 42 39 38 38 40 42 46 43 41 40 38 37 36 38 39
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]

Urtasungo azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Iparesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[10]

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Natibitateko jaiak: irailaren lehen asteburuan

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /uɾtásun/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /uɾtésun/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Urtasun - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Eugiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. «Urtasun» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  10. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]