Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremua

Sesiarte eta Agiroko tontorrak, Mugarrigaingo lepotik
KokalekuaAzpeitia, Azkoitia, Deba eta Zestoa
Koordenatuak43.208333ºN, 2.299722ºW
Azalera1.593 hektarea
IzendapenaEusko Jaurlaritza
SorreraEHAA. 2013ko maiatzaren 6an
ArduradunaGipuzkoako Foru Aldundia

2013. urteaz geroztik, eta Eusko Jaurlaritzak dekretuz[1] izendatuta, Izarraitz mendikatea[2] Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) da, eta sare horren ES2120003 kodea du. Guneak 1.593 hektarea ditu eta Azpeitia (542 ha), Azkoitia (538 ha), Deba (508 ha) eta Zestoa (5 ha) artean banatuta dago. Lurzoruaren % 7 publikoa da eta Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Udalen lurrak dira.

Map
Izarraitz KBEaren erdipuntua

Gunearen ezaugarri ekologiko nagusiak[2][3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malda handiko mendi-mazela harritsuek baldintzatzen dute Izarraizko paisaia. Behealdean landazabala da nagusi, eta haren ordez, altueran, baso-landaketak eta baso zatikatuak ageri ohi dira. Gainera, mosaiko horretan mendiko larreak ere badaude.

Eremu babestuak arroka basikoen inguruneetako landare-komunitateak ditu: haitzetako pagadiak, gailurreko baso mistoak, elordiak, azaleko lurzoruetako larre harritsuak, haitzetako flora, etab. Bestalde, altuera txikiagoetan, hariztiak daude eta erreka bazterretan haltzadiak.

Oro har, nahiko ondo kontserbatutako lurraldea da: %36 bertako basoak dira, %26 larreak eta %12 sastrakak.

Habitat nabarmenenak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren, KBEn dauden interes komunitarioko habitat eta espezieak zerrendatzen dira. Parentesi arteko zenbakiek Habitatei buruzko 92/43 Zuzentarauaren I. eranskineko kodeekin bat datoz.

  • Pagadi azidofiloa, atlantikoa (9120)
  • Pagadi basofilo edo neutroa
  • Haritz kandudun (Quercus robur) nagusi duen baso azidofiloa
  • Kareharrizko gailurretako eta haitzebakien oineko baso mistoa (9180)
  • Artadi kantauriarra (9340)
  • Txilardi atlantikoa, otea (Ulex sp.) nagusi dela (4030)
  • Txilardi kaltzikola otabera (Genista sp.) duena (4090)
  • Agrostis eta arrauka (Festuca) duten belardi menditarrak
  • Kareharrizko harkaiztiak (8210)
  • Sega-larreak (6510)
  • Belardi erdi-natural lehorrak eta kare-substratuetako sastraka-faziesak (Festuco-Brometalia), eta Mesobromion albitzbelardi eta bazkalekuak (6210)
  • Turistikoki ustiatu gabeko kobazuloak (8310)

Kudeaketarako lehentasunezko elementuak[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habitat naturalak

  • Arrateko sakoneko pagadi basofiloa
    Bertako baso hostogalkorrak
    • Pagadi azidofilo atlantikoa
    • Pagadi basofilo edo neutroa
    • Haritz kandudun (Quercus robur) nagusi duen baso azidofiloa
    • Kareharrizko gailurretako eta haitzebakien oineko baso mistoa
  • Sasiak, bazkalekuak eta haiei lotutako fauna
    • Txilardi atlantikoa, otea (Ulex sp.) nagusi dela
    • Txilardi kaltzikola otabera duena
    • Agrostis eta arrauka (Festuca) duten belardi menditarrak
    • Sega-larreak
    • Belardi erdi-natural lehorrak eta kare-substratuetako sastraka-faziesak (Festuco-Brometalia)
    • Mesobromion albitzbelardi eta bazkalekuak

Espezieak

Babes bereziko habitatak eta espezieak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko puntuko lehentasunezko elementuez gain, badira beste habitat natural eta basa-florako eta -faunako beste espezie batzuk, “babes bereziko araubidean” daudenak. Babes berezia merezi duten habitat naturalak eta espezieak dira, beren balio zientifiko, ekologiko eta kulturalaren arabera, eta beren berezitasun, bitxitasun edo mehatxu mailaren arabera. Atal honetan daude, halaber, Habitatei eta Hegaztiei buruzko Zuzentarauen eranskinetan, edo Espezie Mehatxatuen Katalogoetan agertzen diren espezieak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Izarraitz(ES2120003) Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu eta hura babesteko neurriak ezartzeko dekretua.» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  2. a b c d «Sistema de Información de la Naturaleza de Euskadi» www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  3. Hainbat, egile. (1996). Euskal Autonomi Elkarteko garrantzizko espazio naturalen katalogo irekia. Eusko Jaurlaritza, 269-275 or. ISBN 84-457-1109-1..