Al Aksa meskita
Al Aksa meskita | |
---|---|
Meskiten Zelaigunea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Kokapen fisikoa | Tenpluaren Mendia |
Koordenatuak | 31°46′34″N 35°14′09″E / 31.7761°N 35.2358°E |
Historia eta erabilera | |
Foundation stone laying ceremony | 706 |
Al-Aqsa Mosque fire | 1969 |
Erlijioa | islama |
Erabilera | Salata |
Edukiera | 5.000 |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Dimentsioak | 37 () × 55 () × 80 () m |
Azalera | 4.500 m² |
Atalak | minarete: 4 ate: 11 |
Ondarea | |
Al Aksa meskita[1] (arabieraz: المسجد الاقصى, al-Masjid al-Aqṣā, ʔælˈmæsdʒɪd ælˈʔɑqsˤɑ ahoskatua, "meskita urrunena"), Jerusalemgo Meskiten Zelaiguneko multzo erlijiosoan dagoen meskita da. Islamaren tradizioak, Mahoma zelaigunetik zerura 621ean igo zela dio. Horregatik, meskita hau munduko hirugarren tenplu garrantzitsuena da.
Arrokaren Kupularen ondoren (690), lehen Al Aksa meskita Omeiatar dinastiak eraikitzen hasi zuen eta 710ean amaitu. Badaude frogaren batzuk, meskita, jatorrizko Jerusalemgo tenpluaren hondakin batzuen gainean eraikia izan zenarena. Egitura, bata bestearen atzean gertatu ziren lurrikarek suntsitu zuten, eta gutxienez bost aldiz berreraiki. Azken berreraikuntza handia 1035ean izan zen.
Al Aksa, Jerusalemgo meskita handiena da, 5000 pertsona har ditzake tenpluaren barnean eta inguruan. Estilo nahasketa bat jarraituz eraikia dago. Jerusalemgo Erresumaren garaian, meskita, jauregi gisa erabili izan zen, eta Salomonen Tenplua deitu zitzaion, izan ere, uste denez, Jerusalemgo lehen tenpluaren toki berean eraikia izan baitzen. Batzuetan estremisten erasoen jopuntu izan da, baina saiakera gehienak israeldar segurantza zerbitzuek zapuztuak izan dira.
Meskita inguratzen duen kanpo harresiaren zati bat Erosten harresia denez, juduek gurtua, hau "puntu bero" bat da, non, batzuetan, liskarrak gertatzen diren. Gertatu izan da, batzuetan, musulman batzuk, Erosten harresian otoitzen ari ziren juduei harriak bota izana. Bestalde, judu talde batek, Tenpluaren Mendiko Fededunak izenekoak, Jerusalemgo tenplua hortxe berreraikitzeko asmoa du.
Al Aksako Martirien Brigadek, izen hau, meskitatik hartu zuten, ziur aski, Ariel Sharonek toki honetan 2000n egin zuen bisita polemikoagatik. Bigarren Intifadaren piztailea izan zen, Al Aksako Intifada bezala ere ezaguna.