Juan Manuel Fangio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:43, 29 abuztua 2015
Juan Manuel Fangio
Juan Manuel Fangio
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Manuel Fangio
Jaio 1911ko ekainaren 24a
Balcarce, Buenos Airesko probintzia (Argentina)
Hil 1995eko uztailaren 17a
Buenos Aires (Argentina)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 1950 - 1951, 1953 - 1958
Taldeak Alfa Romeo, Maserati, Mercedes, Ferrari
Lasterketak 52
Lorpenak (1 Formulan)
Txapelketak 5 (1951, 1954, 1955, 1956, 1957)
Garaipenak 24
Podium 31
Pole Position 29
Itzuli azkarra 23
Lehen lasterketa 1950eko Erresuma Batuko Sari Nagusia
Lehen garaipena 1950eko Monakoko Sari Nagusia
Azken garaipena 1957ko Alemaniako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1958ko Frantziako Sari Nagusia

Juan Manuel Fangio (Balcarce, Buenos Airesko probintzia, 1911ko ekainaren 24a - Buenos Aires, 1995eko uztailaren 17a) 1 Formulako argentinar gidaria izan zen, 1950eko hamarkadako onena eta historiako onenetakoa. Bost munduko txapelketa irabazi zituen, 46 urte geroago Michael Schumacherrek hautsi zuen errekorra ezarriz. Munduko txapelketa lau talde ezberdinekin (Alfa Romeo, Maserati, Mercedes eta Ferrari) irabazi duen bakarra da.

Biografia

Gurasoen nahiaren kontra hasi zen auto lasterketetan parte hartzen. 1939an lehen automobila erosi ahal izan zuen herriko bizilagunen laguntzari esker. Argentinako lasterketetan hasi zen lehenengo, eta ondoren, nazioartean. 1951n 1 Formulako munduko lasterketa irabazi zuen lehen aldiz. Gerora, beste lau aldiz izan zen munduko onena, 1954tik 1957ra. 60 titulu baino gehiago lortu ondoren, 1958an utzi zituen lasterketak, 47 urte zituela.

Argentinan heroitzat izan dute. Hil zenean, Argentinako lehendakari Carlos Saúl Menemek haren gorpua Casa Rosadan beilatuko zela erabaki zuen.

Fangio lasterketa batean.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Manuel Fangio Aldatu lotura Wikidatan