Kafe
Kafe | |
---|---|
stimulant foodstuff (en) , coffee drink (en) , hot beverage (en) , edari ez alkoholiko eta nootropic (en) | |
Materialak | coffee bean (en) ur beroa |
Historia | |
Jatorria | Etiopia eta Yemen |
Honen produktua | Cultured coffee (en) , Coffea arabica, Coffea robusta, kapeng barako (en) , Coffea charrieriana eta Coffea stenophylla |
Kafea[1], batzuetan akeita, kafe-landarearen fruitu eta haziez eginiko infusioaren ondorioz lortutako edaria da. Edari honek kafeina izeneko sustantzia eragingarria du.
Kafearen laborantza Amerikako eskualde askotan zabaldua dago, bereziki Brasilen, non mundu osoko landaketen herena dago. 1998 eta 2000 artean, ia 7 milioi tona kafe egin ziren.
Kafe-landarearen hazi txigortuak birrinduz lortzen da kafea. Kafea, gosarian edota bazkalostean edaten da; kafe hutsa edo esnearekin nahasiz. Normalean beroa edaten da, baina uda partean, izotzarekin ere edaten da.
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kafea ekoizteko Coffea generoko zenbait espezie[2] erabiltzen dira. Bi barietate kontsumitzen dira gehien: arabika (delikatu eta aromatikoa) eta robusta (mikatzagoa eta kafeina gehiago duena) [3]:
- Coffea arabica, arabika kafea, jatorriz Etiopiako hego-mendebaldekoa eta Sudango hego-ekialdekoa, izan zen lehendabizi landu zen espeziea. Klima fresko samarra behar duenez gero, 900 eta 2.000 metro arteko garaieran produzitzen da. Oso ahogozagarria eta urrintsua da. Munduko ekoizpenaren % 70a da.
- Coffea canephora, eskuarki "robusta" deitua, jatorriz Kongokoa da. Arabika baino errazago lantzen da eta uzta handiagoak ematen ditu. Dasta bortitz eta garratza du eta dezente kafeina gehiago. Batez ere istanteko kafeak egiteko eta nahasketetan erabiltzen da.
Askoz gutxiago erabiltzen dira beste espezie batzuk: C. liberica, C. excelsa, C. stenophylla, C. mauritiana eta C. racemosa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kafearen jatorria Etiopian dago -antzinako Abisinian-, hain zuzen ere, Kaffa izeneko lurraldean. Seguru ez bada ere, beharbada, lurralde horrek eman zion izena kafeari.
Kondairak dioenez, VII. mendean, Kaldi izeneko artzain bat begira zegoen ahuntzek nola jaten zuten berarentzat ezezaguna zen landare bat. Ostean, bere harridurarako, ahuntzok urduri agertu ziren, askoz ere aktiboago, egonezin nabarmenarekin.
Hori ikusita, landarearen hostoak eta fruituak batu zituen eta infusioan prestatu zituen. Alabaina, ez zitzaion inondik ere zaporea gustatu eta hondarrak sutara bota zituen. Sutan erretako aleen usain gozoak erakarrita, baina, infusio berri bat prestatzeko gogoa piztu zitzaion. Infusioa edandakoan, berarentzat ezezaguna zen euforia bitxi bat sentitu zuen eta horren berri Chehodet-eko monasterioko prioreari eman zion.
Prioreak, hainbat froga egin ondoren, aurkitu zuen erre eta ehotako haziekin edari atsegina presta zitekeela eta balio zuela gauez erne errazago egoteko. Edari berria laster egin zen ezaguna eta monasterio guztietara zabaldu zen. Gerora, kafe-landarea Arabiara eraman zuten eta han edari ezaguna egin zen Mekara zihoazen erromesen artean. Geroago, landaketa Afrikatik Erdialdeko Amerikara eta Hego Amerikara eraman zuten.
Amerikan kafe-landareari buruz agertzen diren lehenengo erreferentziak XVIII. mendekoak dira. Frantziako errege Luis XIV.ak Amsterdamen opari zenbait kafe-landare jaso zituen. Handik urte gutxira, 1723an, landare horietako bat Amerikarako bidean ontziratu zuen Gabriel Clieu-koak, Luis XIV.aren agindupean Martinikako Gobernadore zenak. Clieu-k bere lorategian landatu zuen eta lehenengo uzta handik hiru urtera jaso zuen. Gerora, portugaldarrek kafe-landarea Brasilen sartu zuten, ingelesek Jamaikan eta espainiarrek Kolonbian.
Laborantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kafea ereiteko ohiko era euri sasoiaren hasieran zulo bakoitzean 20 ale botatzea da. Ale erdiak modu naturalean galduko dira. Brasilen landare txikiak 6-12 hilabetez mintegietan atxikitzen dira, sailetan landatu aitzinean. Lehenbiziko urteetan, askotan, kafe-landareekin beste labore batzuk tartekatzen dira, hala nola, artoa, babarrunak eta arroza[4]. 3-4 urte dituenean hasten da fruituak ematen eta zenbait hamarkadaz jarrai dezake. Adaburua kimatzen da gehiegi handitu ez dadin.
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokia | Herrialdea | Tonak[5] |
---|---|---|
1 | Brasil | 2.440.060 |
2 | Vietnam | 1.176.000 |
3 | Kolonbia | 887.661 |
4 | Indonesia | 700.000 |
5 | India | 289.500 |
6 | Etiopia | 265.469 |
7 | Peru | 255.016 |
8 | Mexiko | 252.000 |
9 | Guatemala | 249.275 |
10 | Honduras | 205.800 |
11 | Uganda | 195.871 |
12 | Boli Kosta | 150.000 |
13 | Filipinak | 96.433 |
14 | Costa Rica | 91.627 |
15 | Nikaragua | 91.131 |
16 | El Salvador | 76.591 |
17 | Venezuela | 70.000 |
18 | Tanzania | 68.577 |
19 | Madagaskar | 65.000 |
20 | Papua Ginea Berria | 60.240 |
Mundu osoan | 8.342.636 |
Kafe-ekoizpena da kafe-landarearen fruitu gordina kafe amaitu bihurtzeko prozesu industriala. Kafe fruituari mamia kentzen du, eta hazia edo babarruna lehortzen da. Kafe berde guztia prozesatzen den bitartean, erabiltzen den metodoa aldatu egiten da eta eragin nabarmena izan dezake kafe txigortu eta prestatuaren zaporean.
Kafe-ekoizpena diru-iturri garrantzitsua da 12,5 milioi nekazari etxerentzat (kalkulatzen denez), gehienak garapen-bidean dauden herrialdeetan.
2009an Brasil izan zen munduko kafe ekoizlerik handiena, Vietnam, Kolonbia eta Indonesiaren aurrean. Arabica kafea Latinoamerikan, Erdialdeko eta Ekialdeko Afrikan, Indian eta, hein batean, Indonesian ekoizten da. Robusta kafea, berriz, Erdialdeko eta Mendebaldeko Afrikan, Hego-ekialdeko Asian eta, hein batean, Brasilen[2].
Oro har, kafe-landare batek loreak sortzen ditu landatu eta hiruzpalau urtera, eta lore horietatik ateratzen dira landarearen fruituak. Lehenengo uzta erabilgarria landatu eta bost urte ingurura izaten da.[6] Fruituak lorea agertu eta zortzi hilabete ingurura heltzen dira, eta kolore berdetik gorrira aldatzen dira. Une horretan, beraz, moztu egin behar dira. Garapen-bidean dauden herrialde gehienetan, urtean uzta garrantzitsu bat dago; hala ere, Kolonbian, esaterako, bi lore daude urtean, laborantza nagusia apiriletik ekainera eta bigarren mailako txikiena azarotik abendura.[7]
Herrialde gehienetan, kafea eskuz lantzen da, lan-prozesu intentsibo eta zaila, nahiz eta Brasilen, paisaia nahiko laua den eta kafe-eremuak handiak diren lekuetan, prozesua mekanizatu egin da. Kafea eskuz hartzen duten langileek saskiaren araberako ordainketa jasotzen dute. 2003ko datuetan saskia US$1,00etik US$10era bitartean egon zitekeen, bainlangile gehienek beheko alde merkean jaso ohi zuten ordasa. Kafe-biltzaile trebatu batek sei edo zazpi saski har ditzake egunean.
Kafea prozesatzeko metodorik zaharrena prozesu lehorra da: kafe naturala edo garbitu gabea esaten zaio hortik irteten den produktuari. Uzta bildu ondoren, fruitu osoa garbitu egiten da lehenik, eta, ondoren, eguzkitan jartzen da, mahaietan edo geruza meheetan lehortzeko lur eremu lauetan.[8]
Fruituak lehortu ahala, eskuz arakatzen edo biratzen dira, lehortze orokorra bermatzeko eta lizuna saihesteko.[9] Fruituek lau aste behar izaten dituzte lehortzeko, eguraldiaren arabera. Landaketa handiagoetan, lehortze prozesua azkartzeko erabiltzen ahal dira makina mekanikoak batzuetan.
Kafeagailuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kafea edari gisa hartzeko tresnak, kafegailuak, mota desberdinetakoak izan daitezke.
-
Espresso makina, tabernakoa.
-
Espres kafegailua, etxekoa.
-
Cafetière edo kafegailu frantsesa, presio bidezkoa.
-
Kafea iragazki sinple batekin egiten.
-
Iragazki bidezko kafegailua, Melitta marka ezagunekoa.
-
Nespresso makinak, kapsula bidezko kafegailuetan marka ezagunena,
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm:[Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
- ↑ a b "Botanical Aspects". London: International Coffee Organization
- ↑ Edorta Agirre, Elikadura hiztegia
- ↑ Duke, James A (1983)."Coffea arabica L." Purdue University.
- ↑ Faostat: Producción café, 2009
- ↑ Coffee Plant coffeeresearch.org Agriculture
- ↑ «10 Steps from Seed to Cup» National Association of Coffee U.S.A., Inc..
- ↑ International Coffee Organization - Field Processing. 16 March 2015.
- ↑ "Natural vs. Washed Coffee, 2019" Eighty Seven Plus Coffee