Krispeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Krispetak

Krispeta edo kruspeta[1] artoaren zenbait aldaeratik abiatuz egiten den janaurrekoa da.

Arto-haziaren azal gogorrak, haziaren endospermo gogor eta fekuladuna gordetzen du %14-20 hezetasunarekin, lurrun bihurtzen dena berotzen denean. Lurrunaren presioak gora jarraitzen du, azala hautsi arte, mamiaren jatorrizko tamaina 20-50 aldiz zabaltzea ahalduz eta, azkenik, hoztuz.

Zenbait arto barietate (Zea mays var. everta, da ohikoena) erabilpen honetarako landatzen dira.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 10.000 urte inguru artoa etxekotu zen orain Mexiko denean. Arkeologoak krispetak milaka urtez ezagutzen direnaz ohartu ziren. Mexikon, esate baterako, K.a. 3600 garaiko krispeta arrastoak aurkitu ziren.

Hernán Cortés Amerikara iritsi zenean (1519) krispetek azteken artean zuten garrantziaz ohartu zen, jateaz gain, arropa eta apaingarriak egiteko ere erabiltzen zituzten. [3]

1612. urtearen inguruan, esploratzaile frantziarrek Irokes indiarrek hare beroa buztineko lapikotan erabiliz artoa lehertzen zutela dokumentatu zuten. Halaber, Irokesek afari batean zehar, garagardoa eta krispetaz eginiko zopa jan zutela esan zuten.[3] Irokesak Aintzira Handietan barna zabaldu zirenez, ondorioztatu daiteke krispetak egin zituzten lehen amerikar-europearrak New York, Vermont eta Quebectarrak izatea.[4]

Estatu Batuetan, Cretors izeneko gozo saltzaile batek lurrinezko makina bat asmatu zuen intxaurrak erretzeko eta makina bera erabili zuen krispetak egiteko 1890ean. Mendea aldatzerako, Cretorsek krispetak egiteko lurrunezko makinaz hornitutako karroak kaleetan zabaldu zituen,[4] baina ez zen Depresio Handirarte krispetak jendeartean hedatu zirela, poltsa 5-10 zentimotan saltzen bait zen. II. Mundu Gerra bitartean, gozokia egiteko azukre eskasiaren ondorioz, jendeak krispetak jaten zituen, normalean baino 3 aldiz gehiago.[5] Ordurako, krispetak antzoki eta zinemarekin lotua zegoen eta telebistaren hedatzearekin krispeten beherakada etorri zen 1950eko hamarkadan. [3]

1981ean, General Mills-ek mikrouhinean egiteko krispeten poltsen lehen patentea jaso zuen, ondorengo urteetan krispeten kontsumoa asko handituz.[4]

Eztanda mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krispeten eztanda sekuentzia

Zereal ale guztiek bezala, krispeta arto ale bakoitzak hezetasun eta olio kopuru jakin bat dakar. Bere endospermo edo nukleoak %90 almidoia du eta beste ale mota batzuk ez bezala, kanpoko azala edo perikarpoa oso lodi eta iragazgaitza du.[6]

Haziaren olioa eta ura berotzen diren heinean, hezetasuna lurrun presioan bihurtzen da. Baldintza hauetan alearen barruko almidoia bigundu eta malgu eta likatsu izatera aldatzen da. Lurrunaren barne presioak handitzen jarraitzen du azalaren haustura puntua lortu arte: 930 kPa-ko presioa eta 180° C-ko tenperatura.[6] Kaskoa bapatean hausten da eta nukleoa lehertzen da, haziaren barruko presioa bat-batean jeistea eraginez eta lurrunaren zabaltze azkarraren ondorioz, almidoia eta endospermoaren proteinak aparrean zabaltzen. Aparra azkar hozten den bitartean, almidoia eta proteina polimeroak konposatu kurruskarian bihurtzen dira.[6]

Bi azalpen daude, nahiz eta tenperatura altuen eraginpean jarri, eztanda egiten ez duten aleentzat:

- Ale batzuk ez dute nahiko hezetasun beren barnean.

- Purdueko Unibertsitateko Bruce Hamaker doktorearen ikerketen arabera, eztanda egiten ez duten aleek azala zulatua izan dezakete, honek presio nahikoa ez lortzea eragiñez.[7]

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krispetak olio edo guriñaz prestatu ahal dira; sartai edo lapiko batean jarri eta txigortu egiten dira (normalean landare olioan) eztanda egin arte. Leherketak krispetak urrutira bota ditzakenez, arrunki tapadun ontzi batean prestatzen dira. Leherketan zehar, krispetek kolpetze eta soinu berezia sortzen dute, berezko usainarekin batera.[8]

Badira mikrohuinean egiteko krispetak, modu berezian tolestutako paperezko poltsa batean saltzen dira, barruan egosteko beharrezkoa duten olio eta gatzarekin.

Orokorrean gatza eta guriñaz lagunduta jaten dira, edo karameluz estaliak, baina badira beste errezeta ugari txokolate, kurri eta abarrekin prestatzeko.[8][9] Litxarreria hau oso gogokoa da zinema ikusleen artea eta, mundu osoko etxe eta zinematan zabaldua dago.

Nutrizo-balioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krispetak zuntz eta antioxidatzaile naturaletan kopuru altukoak dira. Kaloria eta gantz gutxikoak eta azukre eta gatzik gabeak. [27] Horrek kaloria, gantz edo sodio murrizketa dietetikoak dituen jendearentzat erakargarriak bihurtzen ditu. Zaporearen mesedetan, ordea, koipe, azukre eta gatz kopuru handiak gehitzen zaizkie sarritan, dieta murriztua dutenentzat aukera txarra bilakatuz.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Krispeta Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Ibon Sarasola Errazkin, Zehazki Hiztegia, http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=palomita. Noiz kontsultatua: 20102-12-23 .
  2.   «Bizi-baratzea», Argia, http://www.bizibaratzea.eus/landarepedia/landarea/krispeta-artoa. Noiz kontsultatua: 2018-04-05 .
  3. a b c   «Eta artoa lehertu egin zen», Argia, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2128/eta-artoa-lehertu-egin-zen. Noiz kontsultatua: 2018-04-05 .
  4. a b c   «A History of Popcorn», HISTORY.com, https://www.history.com/news/hungry-history/a-history-of-popcorn. Noiz kontsultatua: 2018-04-05 .
  5. (Ingelesez)  «Recent Popcorn History», www.popcorn.org, https://www.popcorn.org/Facts-Fun/History-of-Popcorn/Recent-Popcorn-History. Noiz kontsultatua: 2018-04-05 .
  6. a b c   Rooney, Lloyd W., Lusas, Edmund W. (2001), Snack Foods Processing, CRC Press, ISBN 1-56676-932-9 .
  7. (Ingelesez)  «The Chemistry Of Popcorn: It's All About 'Pop-Ability'», ScienceDaily, https://www.sciencedaily.com/releases/2005/04/050415112829.htm. Noiz kontsultatua: 2018-04-07 .
  8. a b (Ingelesez)  «Krispetak», Vimeo, https://vimeo.com/204398026. Noiz kontsultatua: 2018-04-07 .
  9.   «Errezeta: krispetak txokolatearekin», Guraso.eus, 2018-01-02, http://www.guraso.eus/errezeta-krispetak-txokolatearekin/. Noiz kontsultatua: 2018-04-07 .
  10. (Gaztelaniaz)  «Palomitas de maíz, ¿snack saludable o poco recomendable? | EROSKI CONSUMER», EROSKI CONSUMER, http://www.consumer.es/web/es/alimentacion/aprender_a_comer_bien/curiosidades/2012/04/11/208668.php. Noiz kontsultatua: 2018-04-07 .