Lankide:Iura1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikorrak hainbat helburutarako erabiltzen dira: jendearekin harremanetan egoteko, negozioetarako, larrialdiren bat gertatuz gero telefono bat eskura izateko, etab. Pertsona batzuek telefono mugikor bat baino gehiago eramaten dute, lanerako bat eta erabilera pertsonalerako beste bat, adibidez. Posiblea da, baita ere, SIM txartel ugari erabiltzea, deien plan desberdinei etekina ateratzeko. Izan ere, gerta liteke deien plan jakin batek tokiko deiak merkeago eskaintzea, edo distantzia luzeko deietarako edo nazioarteko deietarako onura bereziren bat eskaintzea, etab.

Sakelako telefonoa gizarteko hainbat testuingurutan erabili izan da.[1][2] Hona hemen adibide batzuk:

  • Erakunde batzuek, etxeko indarkeriaren biktimei larrialdi-egoeretan erabiltzeko telefono mugikorra ematen dizkiete.
  • Telefonia mugikorrak aktibismoa errazten du, kazetaritza partehartzailea bultzatuz.
  • Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi zuen telefono mugikorrak beste edozein teknologia mota baino azkarrago hedatu direla, eta garapen bidean dauden herrialdeetako biztanle txiroenen bizimodua hobe dezaketela, bereziki telefono finkoa edo hari bidezko Interneta eskuragarri ez dagoen herrialde azpigaratuetako zonaldeetan.[3]
  • Sakelako telefonoa telebistaren industrian sartu da zuzeneko telebista sustatzeko, aplikazio mugikorren erabilera bultzatuz, publizitatea zabalduz eta telebista soziala eta telebista mugikorra indartuz.

Edukiak banatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an, Finlandiako Radiolinja telefonia-operadoreak dei-tonuen salmenta ahalbidetu zuen; telefono mugikor bidez egindako multimedia edukien banaketaren eta salmentaren lehen kasua izan zela esaten da. Handik gutxira, beste multimedia eduki batzuk banatzen hasi ziren: albisteak, bideojokoak, txisteak, horoskopoak, telebistako edukiak, publizitatea, etab.

2006an, telefonia mugikorrerako ordaindutako edukien balioak ordaindutako Interneteko multimedia-edukien balioa gainditu zuen. 2007an musikaren balioa 9300 milioi dolarretik gorakoa izan zen telefono mugikorretan, eta jokoen balioa 5.000 milioi dolarretik gorakoa.

Gidatzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilgailu bat gidatzean telefono mugikorra erabiltzea oso ohikoa bada ere, eztabaida handia sortzen duen gaia da. Izan ere, oso arriskutsua izan daiteke gidatzen den bitartean telefonoz hitz egitea, mezuak bidaltzea edo beste zerbaiterako erabiltzea, gidariak arreta galtzen duelako eta ondorioz, istripua izateko arriskua areagotzen delako.[4][5][6][7][8]

2010eko irailean, Ameriketako Estatu Batuetako errepideetako trafikoaren segurtasunerako erakundeak (NHTSA) jakinarazi zuen 995 pertsona hil zirela telefono mugikorra erabiltzean arreta galdu eta gertatutako istripuen ondorioz. 2011ko martxoan, AEBko State Farm Insurance aseguru-etxeak ikerketa baten emaitzak argitaratu zituen. Ikerketa horren arabera, inkesta erantzun zuten gidarien %19a telefono adimentsuarekin Internetera sartzen zen gidatzen zuen bitartean. 2011ko ikerketa baten arabera, inkestatutako unibertsitateko ikasleen %90ak baino gehiagok mezularitza-zerbitzuren bat erabiltzen zuen mugikorrean gidatzen zuen bitartean.

Harrez geroztik, mugikorraren erabileraren debekua ezartzen hasi zen munduko herrialde askotan. Gaur egun, Europar Batasunean eta munduko hainbat herrialdeetan debekatuta dago telefono mugikorra erabiltzea gidatzen den bitartean.[9][10] Badira esku libreko telefonoa erabiltzea debekatzen ez duten herrialdeak. Dena den, arauak aldatuz doaz eta gero eta muga gehiago jartzen ari zaizkio mugikorraren erabilerari gidatzerakoan.[11][12]

Debekua hausten zuen gidari kopurua geldiarazteko asmoz, lege berriak eta isunak jarri dira indarrean. Erresuma Batuan, adibidez, 2007ko otsailaren 27az geroztik, gidatzean telefono mugikorra erabiltzen harrapatuz gero gidatzeko lizentziaren hiru puntu kendu eta 60 liberako isuna ezarri zen.[13] Espainian, gidatzean telefonoa erabiltzegatik 200 euroko isuna eta 3 eta 6 puntuko galera dakartza.[14][15] Herrialde bakoitzean onartutako legediaren arabera, delitua izan daiteke eta gehiegizko abiaduran joateagatik istripua izatearen pareko arduragabekeria gisa hartzen da.

Ordainketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikorra erabiliz, bankuek eskaintzen dituzten urruneko bankuen zerbitzuak erabil daitezke. Ordainketak transferentzia bidez egiteko, adibidez, SMS mezu laburrak erabili ohi dira transferentziari segurtasuna gehitzeko. 1998an egin zen lehen ordainketa mugikorra erabiliz. Finlandian izan zen, Espoo hirian. Coca-Cola saltzeko bi makina SMS bidezko ordainketak egiteko gaitu zituzten. Denborarekin, ideia zabalduz joan zen. 1999an, Filipinak herrialdean ordainketak mugikorra erabiliz egiteko lehen sistema jarri zen martxan, Globe eta Smart operadore mugikorrekin.[16]

Badira ordainketak egiteko berritzaileak eta interesgarriak diren erabilera kasuak. Banka mugikorreko M-PESA zerbitzuak, adibidez, Kenyan aukera ematen die Safaricom telefonia mugikorreko operadorearen bezeroei beren SIM txarteletan erregistratzen diren eskudiru-saldoak atxikitzeko. Eskudirua M-PESAren kontuetatik herrialde osoko Safaricom salmenta-puntuetan gorde edo atera daiteke, pertsona batek besteari transfererntzia elektronikoa egin diezaioke, edo enpresen fakturak ordaintzeko erabil daiteke.[17]

Mugikorraz ordaintzeko beste modu batzuk sortu dira azken urteotan. Horiei esker, zuzeneko fakturazioa egin daiteke mugikorrerako programak erabiliz, edo mugikorra irakurgailu batera gerturatze hutsarekin ukipenik gabeko ordainketa egin, bankuen txartelekin ordaintzeko egin ohi den moduan. Hori posiblea izan dadin, sakelakoak eta salmenta-puntuak eremu hurbileko komunikazioa (NFC) edo contactless teknologia izatea beharrezkoa da.[18][19]

Jarraipena eta pribatutasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikorra lokalizazioari buruzko informazioa biltzeko erabil daiteke. Izan ere, mugikorra piztuta dagoen bitartean, haren kokapen geografikoa erraz zehaztu daiteke multilaterazio izeneko teknika bat erabiliz. Nahikoa da mugikorra piztuta izatea, ez da beharrezkoa erabiltzea. Teknika horri esker, seinalea mugikorretik hurbilen dauden zelula-dorre edo oinarri-estazioetara iristeko behar diren denboren diferentziak kalkulatzen dira.

Horrela, mugikor baten mugimenduak jarrai ditzake telefonia zerbitzuaren hornitzaileak, estatuko gobernuak edo haren ordena-indarrek. SIM txartelaren mugimenduak eta telefono mugikorrarenak, biak jarrai daitezke.

Erresuma Batuan eta AEBn poliziak eta inteligentzia-zerbitzuek kontrol-operazioetan telefono mugikorrak erabili dituzte. Mugikorreko mikrofonoa urrutitik aktibatzeko ahalmena duen teknologia dute eta horrela telefonoaren inguru elkarrizketak entzutea lortzen dute.[20][21]

Lapurretak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an, San Frantziskoko poliziaren datuen arabera, urte osoan izan ziren lapurreta kasuen erdiak mugikorren lapurretak izan ziren. Change.org plataforman Secure our Smartphones izenburuarekin eskaera bat bideratu zen, mugikorren fabrikatzaileei gailuetan itzaltzeko etengailu bereziak jartzeko eskatzeko (kill switches). Horrela, mugikorra lapurtuz gero, hura itzali eta ezingo zen erabili.[22]

2013ko ekainaren 10ean, Applek bere hurrengo iPhone-aren sistema eragilean "itzaltzeko etengailu" bat instalatuko zuela iragarri zuen.[23] Bestalde, Android sistema eragilean Google-en aplikazio bat eskaintzen da "Bilatu nire gailua" izenekoa.[24] Google Play-tik jaitsi daiteke, eta horri esker, gailua blokea edo berrezar daiteke edo informazio guztia urrutitik ezabatu.[25][26]

Mugikorrak gehien lapurtzen diren objektuen artean daude. Izan ere, lapurtu ondoren erraz birsaldu daitezke, lapurrak dirua irabazteko aukera du eta egindako delituagatik jartzen den zigorra txikia izaten da.[27][28] Hainbat gomendio ematen dira lapurretak ekiditeko: jende asko dabilen lekuetan mugikorra bistan ez eramatea, deiak eta mezuak leku seguruetan bakarrik erantzutea, erasoa jasanez gero hari aurre ez egitea, telefonoa blokeatzea, leku arriskutsuetan ez erabiltzea, eta halakoak.

Ekoizleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011 urtera arte, Nokia zen merkatuko liderra. Gerora, ordea, Asiako eta Ozeano Bareko eskualdeetan marka berriak sortu ziren eta Nokiaren merkatu-kuota murriztu zen. Nokiari esker, Android telefono adimendunen erabilera asko zabaldu zen eskualde osoan. Indian Nokiaren merkatu-kuota %56tik %31 ingurura murriztu zen. Txinan eta Indian gama baxuko mugikorrak agertu izanak eragina izan zuen horretan.[29]

2012an, Samsungek Nokiari aurrea hartu zion salmentetan: 93,5 milioi unitate saldu zituen Samsung-ek eta 82,7 milioi Nokiak.[30] Hamar urtez izan da Samsung mugikorren merkatuko liderra. Hari segika izan dira beste marka batzuk: Apple, LG, Huawei, TCL Communication, Xiaomi, Lenovo, ZTE, Sony Mobile Communications, Micromax, OPPO, Vivo, etab.

Mugikorren marken zerrenda luzea da. Hona hemen garrantzitsuak izan diren beste marka batzuk: Motorola, Audiovox (orain UTStarcom), BenQ-Siemens, BlackBerry, Casio, CECT, Coolpad, Fujitsu, HTC, Just5, Intex, Karbonn Mobiles, Kyocera, Lumigon, Mitsubishi Electric, Modu, NEC, Neonode, Openmoko, Panasonic, Palm, Pantech Wireless Inc., Philips, Sagem, Sanyo, Sharp, Sierra Wireless, SK Teletech, Trium eta Toshiba.

2023an merkatuko lider izan diren telefono mugikorren 5 fabrikatzaileak taulan agertzen dira.[31]

Munduko 5 telefono mugikorren fabrikatzaileen arteko merkatu-kuota, 2T-2015
Rango Ekoizleak Strategy Analyticsen txostena
1 Samsung 20.5%
2 Apple Inc. 10.9%
3 Huawei 7.0%
4 Microsoft 6.4%
5 Xiaomi 4.6%
Gainerakoak 50.6%
  1. «Adinekoak eta gizarte-konexio digitala. Gipuzkoako erronketarako hurbilketa.» tecnologiasocial.org.
  2. (Gaztelaniaz) Ridge, Brendon V.. (2023-12-17). «El impacto del celular en el mundo: Una análisis detallado de su influencia en la sociedad moderna» MEDIUM Multimedia Agencia de Marketing Digital (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  3. Mobile phones help lift poor out of poverty: U.N. study. Reuters.
  4. Mugikorra eta gidatzea: bateragarriak al dira?. actualidad.seguroslagunaro.com 2022-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  5. «Eusko Jaurlaritzak indartu egingo ditu kontrolak gidatzean arreta-galtzeak eragozteko» trafikoa.euskadi.eus/ (Trafikoa - Segurtasun Saila - Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  6. (Gaztelaniaz) Torre, Alberto de la. (2023-05-26). «Todas las multas que contempla la DGT por llevar el móvil en el lugar inadecuado (incluso con soportes homologados)» Xataka (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  7. (Gaztelaniaz) «Conoce los tipos de infracciones y sanciones» www.dgt.es (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  8. (Gaztelaniaz) Castello, Elena. (2023-01-11). «El móvil, entre las principales causas de accidentes mortal» Arpem (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  9. «Normativa para conducir en países europeos» www.seguridad-vial.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  10. (Ingelesez) «Countries That Ban Cell Phones While Driving» CellularNews 2019-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  11. (Gaztelaniaz) «Europa acaba con el uso del móvil al volante» Autopista (autopista.es) (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  12. (Gaztelaniaz) RACE. (2022-06-30). El uso del manos libres en el coche | RACE. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  13. (Ingelesez) Drivers face new phone penalties. BBC News 2007-01-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  14. (Gaztelaniaz) Otero, Alejandra. (2022-03-22). «De tres a seis puntos: por qué la DGT refuerza su ofensiva contra los conductores que usan el teléfono móvil al volante» Motorpasión (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  15. (Gaztelaniaz) «Ni sujetarlo, ni tocarlo: esta es la nueva multa de 200 € de la DGT por llevar el móvil en el coche» Autopista (Noiz kontsultatua: 2024-02-05).
  16. (Ingelesez) Oy Sinebrychoff Ab, the Finnish Carlsberg Company enabled mePay™ phone App in vending machines | Mecsel. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  17. (Gaztelaniaz) «M-Pesa: El sistema de pago digital que ha revolucionado Kenia» NotNews (notnews.com) 2023-05-09 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  18. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la tecnología ‘contactless’ o pago sin contacto?» Comunidad de Madrid 2023-05-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  19. (Gaztelaniaz) Fernández, Yúbal. (2023-11-02). «Cómo pagar con tu móvil: requisitos necesarios y principales apps para hacerlo» Xataka (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  20. (Ingelesez) «FBI taps cell phone mic as eavesdropping tool» ZDNET (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  21. (Ingelesez) Tracking a suspect by mobile phone. 2005-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  22. (Ingelesez) Staff, Examiner. (2013-06-07). «Plea urges anti-theft phone tech» San Francisco Examiner (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  23. (Ingelesez) Arthur, Charles. (2014-06-23). «Apple iPhone 'kill switch' cuts thefts – and Microsoft and Google are to follow» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  24. «Zure mugikorra aurkitzea errazagoa da Googleren widget berri bati esker» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  25. (Gaztelaniaz) Ramírez, Iván. (2021-04-05). «Encontrar mi dispositivo de Google, cómo activarlo y usarlo para encontrar tu Android perdido o robado» Xataka (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  26. «Prepararse para encontrar un dispositivo Android perdido - Ayuda de Android» support.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  27. «Mugikorren lapurretak, nola jokatu?» Azkue Fundazioaren Egunkaria 2021-02-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  28. «Ertzaintzak udako jaietan arreta areagotzeko eskatu die herritarrei lapurretak ekiditeko» EITB 2023-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  29. (Ingelesez) Ribeiro, John. (2010-12-29). «Nokia’s market share drops further in India» Computerworld (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  30. (Ingelesez) Lunden, Ingrid. (2012-04-27). «Samsung May Have Just Become The King Of Mobile Handsets, While S&P Downgrades Nokia To Junk» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
  31. (Ingelesez) List of best-selling mobile phones. Wikipedia 2024-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).