Lankide:Laularra/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Erromatar mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar mitologia Antzinako Erromako sinesmen mitologikoen multzoa da, beraz, garai hartako erlijio ofiziala. Bi garaitan bana daiteke:

  • Lehena, gurtzarekin lotuagoa zegoen eta Erromako historiaren lehenengo urteetan sortu zen eta guztiz bereizten zen Greziako eta Etruriako tradizioetatik.
  • Bigarrenak, oso berantiarra eta batik bat literaturatik sortuak, Greziako eta Etruriako mitologietatik elementu ugari hartu zituen.

Eduki-taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 [[null ezkutatu]]

Erromako lehen mitoen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi lehenengo erromatarrek mitoak bazituztela. Hau da, Errepublikaren amaiera aldean bertako poetak antzinako grekoekin harremanetan hasi arte, erromatarrek beren jainkoei buruz zeuzkaten istorioak ez ziren titanen mitoaren edo Herak Zeus seduzitzen duen kondairaren parekoak, baina bai Marte eta Faunorena bezalako mitoak, adibidez. Ordurako erromatarrek bazuten:

  • Erritu sistema bat eta ondo zehaztutako apaiz hierarkia bat.
  • Hiriaren sorrera eta garapenaren inguruko kondaira historikoen multzo aberats bat. Kondaira horien protagonistak gizakiak ziren arren, jainkoek ere parte hartzen zuten.

Jainkoen lehen mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jupiter, Pradoko Museoa(Madril)

Eredu erromatarrak, grekoarekin konparatuz, jainko kontzeptua definitzeko modu ezberdina izan zuen. Adibidez, antzinako greziar bati Demeter nor zen galdetuko bagenio, segur aski Hadesek Persefone alaba bahitu zionean izandako atsekabearen kondaira ezaguna kontatuko liguke; antzinako erromatar batek, aldiz, erantzungo luke Zeres-ek flamen deituriko apaiz ofizial bat zuela eta Jupiter, Marte eta Quirinoren flamenakbaino gazteagoa izanik, Flora eta Pomonaren flamenak baino zaharragoa zela. Gainera, beste bi landa-jainkorekin (Libero eta Libera) hirukote bat osatzen zuela esango liguke. Eta baita jainkosari laguntzen zioten bigarren mailako beste jainkoak beren funzio zehatzekin zerrendatu ere: Sarritor (jorratzailea), Messor (uzta-biltzailea), Convector (gurdizaina), Conditor (biltegizaina), Insitor (ereilea), etab. Honela, antzinako mitologia erromatarra, jainkoei dagokienez, ez zegoen istorioez soilik osaturik, baina baita jainkoen eta gizakien arteko erlazio konplexuez ere, bai gizakien munduan, bai jainkoenean.

Antzinako erromatarren jatorrizko erlijioa aldatu egin zen Greziako mitologiaren sinesmen ugariak eta korapilatsuak bereganatu zituenean historian zehar. Antzinako erromatarren erlijioari buruz dakigun apurra ez dugu garaiko iturriei esker ezagutzen, baizik eta antzinako tradizioen galera saihestu nahi izan zuten geroagoko idazleei esker, besteak beste, K. a. I. mendeko Marko Terentzio Varron jakituna. Beste idazle klasiko batzuek, adibidez Ovidio poetak bere Fasti izeneko lanetan, eredu helenistikoen eragin handia izan zuten eta beren lanetan Greziako mitoak erabili zituzten askotan tradizio erromatarraren hutsuneak betetzeko.

Erromako historiari buruzko lehen mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jainkoei buruz iritsi zaigun nformazio urriarekin konparatuz, erromatarrek beren hiriaren sorrera eta garapenaren lehen faseen inguruko kondaira ia historiko asko zituzten. Lehenengo erregeen jatorriak, Romulo eta Remorenak adibidez, guztiz mitikoak ziren eta era honetako kondairak lehenengo Errepublikaren garairaino ere iristen dira. Berez gehienbat bertakoak ziren tradizio hauetaz gain, Greziako kondaira heroikoetatik ateratako materiala ere bazegoen antzinako garaietatik; adibidez, Eneas Romulo eta Remorenarbaso bihurtu zuten. Eneida eta Livioren lehen liburuak giza mitologia honetako iturri hoberenak dira.

Italiako eta Erromako jainkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apaiz ofizialen erritu-praktika erromatarrak jainkoak bi taldetan banatzen zituen: bertako jainkoak (di indigetes) eta jainko berriak (di novensiles).

Bertako jainkoak jatorriz Estatu erromatarrekoak ziren eta haien izena eta jatorria antzinako apaizen tituluetan eta baita egutegian finkatu ziren jaiegunetan ere adierazten ziren; mota honetako hogeita hamar jainkori jaiegun bereziak eskaintzen zizkieten. Jainko berriak geroago iritsi ziren. Jainko horien gurtza garai historikoetan ezarri zen hirian, normalean halako data ezagun batean eta krisi edo beharrizan jakin bati erantzuteko beharraren ondorioz.

Bertako jainkoez gain, antzinako jainko erromatarren artean espezialistak deituriko jainkoen multzoa ere sartzen zen, erromatarrek hainbat ekintza burutu bitartean (besteak beste, uzta garaian) deitzen zituztenak. Goldatze eta ereite garaian ospatutako antzinako errituen zati batzuei esker, badakigu jardueraren fase bakoitzean jainko jakin baten izena deitzen zutela (jainkoaren izena jardueraren aditzetik eratorria zen). Jainko horiek jainko laguntzaileak zirela esan dezakegu, jainko nagusiekin batera eskatzen baitzitzaien laguntza.

[ezkutatu]

[null Erromatar mitologia] eta erlijioa

Jainkoak ApoloBona DeaDianaDis PaterFaunoakJeinuHerkulesJanoJunonJupiterKastor eta PoluxKirinoKupidoLarakLiberMarteMerkurioMinervaNeptunoOrkoPenatePlutonPriapoProserpinaSaturnoSilvanoSolVenusVestaVulkanoZeres
Jainko abstraktuak KonkordiaErromaFidesFortunaGaraipenaPietasSpesTellus
Kondairazko fundatzaileak EneasRomulo eta RemoNuma PonpilioServio TulioAnko Martzio
Testuak Virgilio (Eneida) • Ovidio (Metamorfosiak, Zorionekoak) • PropertiusApuleio (Urrezko astoa)
Ohiturak Antzinako Erromako erlijioa • Jaiak • interpretatio graeca • Gurtza inperiala • Tenpluak
Ikus, gainera Greziar mitologia

Erromatar Panteoiaren Jainko Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudia Erromatar

izena

Greziar

izena

Ezaugarriak Atributua
Jupiter
Jupiter
Jupiter Zeus Gizakien eta jainkoen aita, altueren erregea, justizia bideratzailea, zeruaren eta trumoiaren Jainkoa. Tximista, Arranoa, Zezena eta Haritza.
Juno Louvren
Juno Louvren
Juno Hera Jainkoen erregina eta ezkontzaren eta familiaren jainkosa. Indiolarra eta koroa.
Neptuno
Neptuno
Neptuno Poseidon Itsasoetako, zaldien eta lurrikaren Jainkoa. Hiruhortzekoa eta gurdia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erromatar mitologia

Kategoria: