Fortuna (mitologia)
| Fortuna (mitologia) | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Sexua | emakumezkoa |
| Baliokideak | Tike |
| Familia | |
| Seme-alabak | Copia (en) |
Fortuna[1], antzinako erromatarren artean, halabeharraren, patuaren jainkosa da. Aurpegia estalia zuelarik azal zitekeen irudietan, eta oparotasunaren adarra edo lema eskuetan duela. Antiumen (egungo Anzio) eta Praenesten (egungo Palestrina) izan zituen santutegirik ezagunenak. Fortuna jainkosaren gurtza eta iruditeria oso zabalduta zegoen Erroman bertan eta bere inperioko probintzietan. K.o. II. eta III. mendeetan egon zen zabalduen bere gurtza[2].
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinate handiko jainkosa italiarra zen, baina, dirudienez, ez zen jatorriz erromatarra eta hirira iritsi zen, erromatar tradizioaren arabera, Servio Tulio erregeak Fors Fortuna bezala aurkeztu zuenean, eta tenplu batean ezarri zuenean, Tiberren ibaiaren alde etruskoan, hiritik kanpo, baita beste santutegi batzuetan ere.
Gurtza lekuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lazion bi kultu-leku ospetsu zituen, bata Praenesten, non Fortuna Primigeniaren (lehen jaiotakoa) orakulu bat baitzegoen eta bertan, batez ere beren seme-alaben zoria edo erditzean zuten fortuna ezagutu nahi zuten emakumeak ibiltzen ziren, uste dugunez. Bestea Antiumen, Horazioren poemari esker ezaguna (Odes, I. XXV)[3].
Funtzio aniztasuna eta sinkretismoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Agian, Fortuna ez zen inoiz izan zoriaren ideia abstraktuaren jainkosa, baizik eta beren bizitzako eta esperientzietako fase ezberdinetan gizon-emakumeen eta, batez ere, emakumeen itxaropenak eta beldurrak irudikatzen zituen irudipena; horrela, denborak aurrera egin ahala, gurtza jasotzen zuenean, kultu-titulu ugariren eman zitzaizkion, hala nola muliebris, virilis, hujusce diei, equestris, redux, eta abar. Goitizen horiekin bere ustezko botereak gizabanakoekin, gizabanako taldeekin edo abagune partikularrekin lotzen zuen jainkosa. Emeki-emeki, gero eta gehiago, greziarren Tychérekin identifikatu zuten eta horren ondorioz, txanponetan eta abarretan irudikatua izan zen Trycheren ezaugarriekin: kornukopia eramaten zuen oparotasunaren hornitzaile zelako, eta lema, patuaren arduradun egiten zutelako eta gurpil edo bola batekin, zoriaren ziurgabetasuna adierazteko. Pliniok (Naturalis Historia, II., 22) adierazten du bere garaian leku eta ordu guztietan aipatzen zutela. Isisekin egiptoarrarekin ere identifikatu zen, eta Panthea (jainkosa guztiak) gisa, beste jainko guztien ezaugarriak konbinatzen zituela uste zen.[4]
Inperioaren garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fortuna Erroma inperialean jainkosa konplexu eta balioaniztuna zen, gure aroko I. eta II. mendeetan bereziki gurtua. Kultuaren eta jainkosaren irudiaren etengabe bilakatu zen, kultu-eszenatokietatik, irudikapen artistikoetatik eta deskribapen literarioetan irudikatzen dena, erromatarrek eta greziar erromatartuek inperio garaian transmititzen zizkioten esanahi anitz azaleratuz.
Fortunaren izaera ebolutiboa hainbat behar politiko, erlijioso eta sozialek eragin zuten, erromatarrek jainko bakar eta unibertsaltzat hartzeraino, eta laurogeita hamar epiteto baino gehiagorekin kalifikatu zuten, ezarpen eta behar ezberdinen arabera.
Darius A. Arya historlialariarentzat, Fortunak Tycherekin antzekotasun sakona zuen arren, egungo ikerlariek emandako "Tyche-Fortuna" izenak Fortunaren pertsonalitatea iluntzeko baino ez du balio izan. Beretzat, Fortuna ez zen, besterik gabe, garai inperialean Tyche bihurtu. Adibidez, Tyche estatuei buruzko bi ikerketak frogatzen dute erromatarrek Tycheren irudiari eragin ziotela greziarrek Fortunaren sinbolismoari eragin zioten bezainbeste.

Fortunaren irudiak aldatzen jarraitu zuen inperio garaian. Esate baterako, Fortunaren estatuagintzak ezaugarri ikonografiko berriak jaso zituen inguru erromatar hiritarrean hala nola, lurra irudikatzen zuen globo edo zirkulu batean bermatutako lema bat edo gurpil batean bermatutako lema bat, inperioaren eta enperadorearen bermatzaile rol berritzailea islatzen zutenak.[5] Fortuna Reduxen gurtza K.a. 19. urtean sartu zen erromatar erlijioan, Augusto Asia Txikitik Erromara itzuli urtean, hain zuzen Ordutik aurrera, pontifize eta Vestaleen urteroko sakrifizioak jaso zituen berari eskainitako aldare batean (Ara Fortunae Reducis). Augusto hil ondoren, jaiegunari Augustalia izena ematen hasi ziren, eta kultu inperialeko erlijio ospakizuenen multzoan aurrera pausu handia izan zen.[6]
Aurretik, Erroman, jainkosari eskainitako santutegiak eta tenpluak egon ziren Erromaren hasierako mendeetatik. Errepublika garaian, dagoeneko, Tycheren gurtzaren ezaugarri asko adoptatu eta egokitu zituzten. K.a. II. eta I. mendeetan, Fortuna jainkosa nazionala izatetik zenbait jeneral erromatarren zaindari pertsonal izatera pasa izan ziren, Katulotik Julio Zesarreraino. Augustoren agindupean, Fortunaren gurtzaren garapen berri bat gertatu zen. Marteren Zelaian, Fortunaren irudiari leku nabarmena eman zitzaion Augustoren eraikinen artean. Panteoia, bereziki, neurri batean Alexandriako Tychaion izeneko tenpluaren arkitekturan oinarrituta egin zen. Modu esplizituagoan, Fortunaren papera Fortuna Redux eta Fortuna Augustaren kultuetara bideratu zen bereziki Erroma inperialaren hasieran.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ (Gaztelaniaz) Bailón García, Marta. (2012). «El culto a Fortuna Dea en hispania. Contribución a la romanización del territorio» Antesteria: debates de Historia Antigua 1: 51-61..
- ↑ «Horace: Odes I» www.thelatinlibrary.com (kontsulta data: 2024-09-04).
- ↑ (Ingelesez) «1911 Encyclopædia Britannica/Fortuna - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2024-09-04).
- 1 2 Arya, Darius Andre. (2002). The goddess Fortuna in imperial Rome: cult, art, text. (kontsulta data: 2025-05-27).
- ↑ Scheid, John. (2005). To Honour the Princeps and Venerate the Gods: Public Cult, Neighbourhood Cults, and Imperial Cult in Augustan Rome," Jonathan Edmondsonek itzulia, in Augustus (Edinburgh University Press, 2009), 288 or., eta "Augustus and Roman Religion: Continuity, Conservatism, and Innovation," in The Cambridge Companion to Augustus (Cambridge University Press, 2005), 190. or. , 190 or..
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Bailón García, Marta. (2006-2007). "Aspectos de la «Fortuna Privata»: Culto individual y doméstico. Popularización del culto como protección mágica/Aspects of the «Fortuna Privata»: Individual and domestic cult: Cult as a magic protection" . Espacio, Tiempo y Forma: Historia Antigua, Serie II; Madrid Iss. 19/20, (2006/2007): 229-255. UNED.
- (Gaztelaniaz) Bailón García, Marta. (2011). "Fortuna Dea": cultos y advocaciones : análisis de la documentación epigráfica en la Hispania Alto-Imperial. Fernández Uriel [tesia], Pilar (zuz). UNED. Universidad Nacional de Educación a Distancia.
- (Ingelesez) (Italieraz) Perini, Sarah. (2020/11/21) "The Italian Goddesses heirs of the Great Mediterranean Goddess: Fortuna, Bona Dea, Mater Matuta, Feronia, Diana". Preistoria in Italia. La Civiltà della Dea in Italia.
- (Gaztelaniaz) Bailón García, Marta (2012). "El papel social y religioso de la mujer romana. "Fortuna Muliebris" como forma de integración en los cultos oficiales". Habis, 0210-7694, 43 zk., 101-118 or. http://dx.doi.org/10.12795/Habis.2012.i43.07
- (Frantsesez) Champeaux, Jacqueline. (1982). "Fortuna. Recherches sur le culte de la Fortune à Rome et dans le monde romain des origines à la mort de César. I. Fortuna dans la religion archaïque". Publications de l'École Française de Rome, 64/1.
- (Italieraz) Miano, Daniele (2021). La dea Fortuna. Una divinità e i suoi significati nella Roma repubblicana e nell'Italia antica (Studi storici Carocci). Carocci. ISBN: 978-8829004195
- (Ingelesez) Arya, Darius Andre. (2002). The goddess Fortuna in imperial Rome: cult, art, text. The University of Texas at Austin.
- (Ingelesez) "Fortuna" . The American Cyclopædia. 1879.
- (Ingelesez) Billington, Sandra. (1996). "Fors Fortuna in Ancient Rome" in: Billington, Sandra eta Green, Miranda. The Concept of the Goddess.
- (Gaztelaniaz)del Castillo Vázquez, Lucía. (2023ko martxoak 15). "Fortuna, azar y destino: su representación en la literatura alemana medieval. ‘Tristán e Isolda’ y ‘Fortunatus’" Literatura Alemana Medieval
- Gómez Chacón, Lucía Diana. (2018). "Rueda de la fortuna". Base de datos digital de Iconografía Medieval. Universidad Compluene de Madril.
- Vázquez Hoys, Ana (2005) "Praeneste y la Fortuna Primigenia. Magia y religión en un culto sincrético (primera parte)". Akros: Revista de Patrimonio, 4. ISSN 1579-0959. 43-48 or.
| Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
