Liber
Itxura
| Liber | |
|---|---|
| Antzinako Erromako erlijioa | |
| Ezaugarriak | |
| Jatorrizko izena | Liber |
| Sexua | gizonezkoa |
| Bizitokia | Aventino |
| Baliokideak | Dioniso, Fufluns (en) |
| Domeinua | Ernal-hazia, ardoa, Ardogintza, ugalkortasuna, askatasuna, Mahastizaintza, Plebea, Adierazpen-askatasuna eta nekazaritza |
| Familia | |
| Ama | Zeres eta Semele |
| Ezkontidea(k) | Libera (en) |
Liber[1] (latinez: Līber ˈliːbɛr ahoskatua) edo Liber Parter (eusk. 'Aita Askea') Erromako mitologian, ugalkortasunaren, mahastizaintzaren eta askatasunaren jainkoa izan zen. Plebeioen zaindaria, urtero, martxoaren 17an bere omenez Liberalia izeneko jaialdia ospatzen zuten.[2]
Jainko italiko zaharra izan zen, baina greziar eraginarengatik, Dionisorekin parekatu zen eta haren ezaugarriak hartu zituen. Izena Lib- erro indoeuroparretik etor daiteke eta oparotasunaren eta ugalkortasunaren babeslea zela adieraz dezake, nahiz eta Dionisio jainko greziarraren italiar aldaera soila kontsideratzen dutenek, Dionisoren ohiko goitizenetako batekin lotzen duten: Lieo, «askatzailea» edo «askatzen duena».[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
- ↑ Barbette Stanley Spaeth. (1996). The Roman goddess Ceres. University of Texas Press, 6-8, 92 or..
- ↑ Redondo Rodríguez, José Antonio; Fernández Corrales, José María. (1985). «"Liber pater et libera": Nuevo hallazgo en Zorita (Cáceres)» Anuario de estudios filológicos (8): 67–73. ISSN 0210-8178. (kontsulta data: 2026-01-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
