Erroma (mitologia)

- Artikulu hau erromatar jainkosari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erroma (argipena)».
Erroma (latinez: Dea Roma) erromatarren jainkosa izan zen, hiria pertsonifikatzen zuena. Lehen txanponetan antzeko irudia agertu arren, lehendabizikoz K.a. 195 inguruan Esmirnan gurtu zuten.[1]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Roma jainkosaren irudi bat agertu zen Irungo Tadeo Murgia kalean egindako erromatar portuaren indusketetan, harri bitxidun eraztun batean. Irudia harri erdi preziatuan landua dago. Harriak forma obalatua du eta ardatz nagusian 13 mm-ko luzera. Roma bere jarlekuan eserita dago bere ikur guztiekin: kaskoa, ezkutua, lantza, eta garaipen hegodun bat ezkerreko esku zabalduan. Miniatura kalitate handikoa da, xehetasun asko nabari ditu: aurpegiera, soinekoaren tolesak, irudien fisionomia eta bertan ageri diren altzari edo gauzen zehaztasunak, ondo ebatzitako perspektibarekin.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Tacito, Annales , 4.56
- ↑ Urteaga Artigas, mertxe. (2002). Erromatar garaia. in: Bertan., 62 or. ISBN 8479073519..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |