Madeleine Albright

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madeleine Albright
Albrightmadeleine.jpg
Seal of the United States Secretary of State.svg
64. Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkaria

1997ko urtarrilaren 23a - 2001eko urtarrilaren 20a
Warren Christopher - Colin Powell
Estatu Batuen Nazio Batuen Erakundeko enbaxadorea

1993ko urtarrilaren 27a - 1997ko urtarrilaren 21a
Edward J. Perkins (en) Itzuli - Bill Richardson (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoaMarie Jana Körbelová
JaiotzaSmíchov (en) Itzuli1937ko maiatzaren 15a (84 urte)
Herrialdea Txekoslovakia
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaPurcellville (en) Itzuli
Talde etnikoajudua
txeko-estatubatuarra
Familia
AitaJosef Korbel
AmaAnna Spiegelova
Ezkontidea(k)Joseph Medill Patterson Albright  (1959 -  1982)
Hezkuntza
HeziketaWellesley College
School of International and Public Affairs, Columbia University (en) Itzuli
Paul H. Nitze School of Advanced International Studies (en) Itzuli
Johns Hopkins Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Kent Denver School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Georgetowngo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEstatu Batuetako Eliza Episkopalianoa
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm1267543 Allocine: 759439 Rottentomatoes: celebrity/madeleine-albright Allmovie: p287869 TCM: 668158 Metacritic: person/madeleine-albright TV.com: people/madeleine-albright
Facebook: MadeleineKAlbright Twitter: madeleine TED: madeleine_albright Edit the value on Wikidata
Madeleine Albright Signature.svg

Madeleine Jana Korbel Albright[1] (Praga, 1937ko maiatzaren 15a) estatubatuar politikari eta diplomazialaria da. 1997-2001 bitartean, Estatu Batuetako estatu-idazkaria izan zen, Bill Clinton presidentea zelarik. Bera da Estatu Batuetan kargu hori bete duen lehenbiziko emakumea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra hasi eta berehala Londresa ihes egin zuen bere familiarekin (1939-1945), eta 1949an Estatu Batuetan finkatu zen. 1959an, Wellesley ikastetxean Politika Zientzietan lizentziatu, eta 1976an Errusiari buruzko ikasketetan doktore-maila lortu zuen Columbia Unibertsitatean. Ordutik 1978 arte, Maine estatuko Edmund Muskie senatariaren laguntzaile nagusia izan zen. 1978-1981 bitartean, Segurtasun Kontseilu Nazionalarentzat lan egin zuen, Jimmy Carter lehendakariaren agintaldian. 1981 eta 1982an, Woodrow Wilson Nazioarteko Zentroko eta Washingtongo Estrategia eta Nazioarteko Ikerketa Zentroko kide izan zen, eta 1982-1993 bitartean, nazioarteko harreman eta kanpo-politikari buruzko irakasle Washingtongo Georgetown Unibertsitatean. 1989-1993 bitartean, Washingtongo Politika Nazionaleko Zentroa ikerketa-instintuko lehendakari izan zen.

Gainera, Walter Mondale, Michael Dukakis eta Bill Clinton lehendakaritzarako hautagai demokraten atzerriko politikari buruzko aholkulari nagusia izan zen. 1993an, Nazio Batuen Erakundean Estatu Batuetako ordezkari iraunkorra izendatu zuen Bill Clinton lehendakariak, eta kargu horretan egon zen Clintonek, berriro lehendakari aukeraturik, 1997an estatu-idazkari izateko izendatu zuen arte. 2012an, Askatasunaren Domina Presidentziala eman zion Barack Obamak.[2] 2017an, gogor kritikatu zituen Donald Trumpen hartutako immigranteen aurkako neurriak.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sciolino, Elaine. (1988-07-26). Dukakis's Foreign Policy Adviser: Madeleine Jana Korbel Albright. New York Times, nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  2. Jennings, Natalie. (2012-05-29). Presidential Medal of Freedom: Obama honors Bob Dylan, Madeleine Albright and others. washingtonpost.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
  3. Albright: "Trumpen politikak beldurrean oinarritzen dira, ez egitateetan". berria.eus 2017-02-01 (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Madeleine Albright Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Warren Chistopher
Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkaria
Seal of the United States Department of State.svg

1997-2001
Ondorengoa
Colin Powell