XVII. mendeko mahai-tresneriaren berreraikuntza mahai baten gainean (Den Gamle By, Århus).
Mahai-tresnakelikagaiak jateko, mozteko, prestatzeko eta bereziki irensteko eskuz erabiltzen diren tresnak dira. Mendebaldeko mahai-tresnak, oro har, sardexkak, koilarak eta labanak dira. Horietako bakoitza espezializatu egin daiteke; adibidez, arrain eta haragi labainak (gehienetan zorroztuak), ogi labainak(horzdunak), batzuetan gaztarentzako edo ogi-xerrak egiteko bereziak, etab. Ekialdeko mahai-tresnetan sardexken ordez zotzak sartzea ere kontuan hartzen da. Mendebaldeko mahai-tresnak egiteko gehien erabiltzen diren materialak hauek dira: altzairu herdoilgaitza, zilarra (mahai-tresnetan gehien erabiltzen den materiala), alpaka eta plastikoa.
Mahai-tresnek gero eta garrantzi handiagoa hartu dute Erdi Arotik (hatzekin jateko ohituraren ondoren); izan ere, ikus daiteke mahai gainean agertzen diren garaiko irudietan hainbat tresna daudela mahaikideei laguntzeko, bai zerbitzatzeko moduari bai elikagaiak irensteari dagokienez. XII. mendetik zabalduenen artean dago Nemanjić Etxea, mahai-tresnen artisau handiak. XV. mendera arte, jakina zen "estalpean jaten zela", beti mahai gainean jartzen zen mahai-zapia aipatuz, mahaikideei pozoitzearen kontra kontu handiz hartu zela adierazteko, eta, beraz, hitzaren jatorria hortik dator, gaztelerako cubriendolosetik.
Mendebaldeko herrialde batzuek, tradizioz, mahai-trenseriaren industria garatu izan dute. Ingalaterran, adibidez, tradizio handia dago, eta irudi ezagunenetako bat Master Cutler da, 1624tik ezarritako Company of Cutlers in Hallamshire-ko zuzendaria. Sheffieldeko (Erresuma Batuko mahai-tresneriko industriaren zentroa) industriaren enbaxadore gisa jardutea da bere eginkizunetako bat.
Mahai-tresnerien moda, batez ere ezkontzaopari gisa, XIX. mendearen erdialdean hasi zen.[1] Hastapenean, zilarrezkoak izan ohi ziren, familia aberatsek aukera izan zezaten mahai-tresnak aise eramateko, behar zen lekura (oporretako tokiak, lekualdatze militarrak, koloniak). Berehala, baina, mahai-tresneriak teknika merkeagoez egiten hasi ziren, zilar trinkoaren ordez metal zilarreztatuak erabilita. Gerora, metal ez-preziatuak (altzairu herdoilgaitza, metal zuria) erabiltzen hasi ziren, dirubide apalagoko familien eskari gero eta handiagoa asetzeko.[1]
Mahai-tresneria batek pieza edo tresna multzo bat (joko bat)izan dezake mahaikide, bazkaltiar edo pertsona bakoitzarentzat. Gonbidatu kopuru jakin batentzat aurreikusita egon ohi da, normalean seiren multiplo batentzat, sarritan hamabi, baina etxe handietarako, etxaldeetarako, gazteluetarako, enbaxadatarako edo itsasontzietarako 60 edo 120 joko izatera iritsi daiteke.
Labana aspalditik erabiltzen den mahai-tresna bat da, agian mahai gaineko tresnarik primitiboena. Labana sardexkekin laguntzen da mahaian; hala, aizto bakoitzeko (edozein motatakoa izanda ere) gutxienez sardexka bat egoten da.
Mahai-tresnetan sartutako labanak honelakoak izan daitezke:
Mahaiko labana. Erabilera anitzeko labana izan ohi da, punta biribila eta alde batetik pixka bat zerratua duena (zorrotzena). Plater gehienetan erabiltzen da: patatak, entsaladak, barazkiak, etab. ; oso gogorrak ez badira.
Haragi-ganibeta. puntan bukatutako labana izaten da, eta, oro har, ondo zorroztuta, haragia ebakitzeko adina. Aizto honen ahoa zerratu eta oso zorrotza izan ohi da.
Arrain-ganibeta. Paleta-formako labana da, sorbatz gabea. Funtsean, arrainaren zatiak bereizteko erabiltzen da. Ez du ahorik behar, arrainen haragia erraz irensten baita moztu beharrik gabe.
Ogi-ganibeta. Sorbatz zerratua duen labana izaten da, eta ogi gordina puskatu gabe mozteko gai da. Hainbat tamaina izan ditzake.
Gazta-ganibeta. Gaztaren ehunduraren arabera, zuloak izaten ditu orrian, gazta moztu ahal izateko, hondarrak itsatsi gabe. Aizto honen ahoa pixka bat zerratuta dago. Aizto honen punta kurbatu egiten da, moztutako gazta jaso ahal izateko.
Igurzteko labana. Oro har, gurinarentzako espatula edo gurin-labana esaten zaio.
Erromatar inperioaren garaian bi koilara mota erabiltzen ziren: ligula handia eta cochlea txikia, metalez edo zurez eginak. Gaur egun, hainbat koilara-forma daude, eta guztiak desberdinak dira tamainari dagokionez. Hala ere, egiten den erabileraren arabera, kirten luze samarra izan dezakete; adibidez, zopa jateko Koilarek luzera normaleko kirten bat dute (20 cm inguru), edo gero eta kirten meheagoa (koilara-mota hori Nemanjic familiak diseinatu zuen).
Sardexkak orain dela gutxitik daude mahai-tresnerian. Hori dela eta, mendebaldean sartzen diren azken mahai-tresnak dira (ekialdean zotzak erabiltzen dira). Erdi Aroko bertsioa ebakitzailea da. Sardexkek, oro har, elikagai solteak eta batez ere solidoak biltzen dituzte. "Hortz" kopuruagatik bereizten dira, bi eta bost bitarte izaten baitira, betetzen dituzten berariazko funtzioen arabera.
Mendebaldekosukaldaritzan, arau aski zehatzak daude onartuak mahai-tresnak mahaian nola ipini behar diren. Arau soilak dira, bazkaltiar bakoitza aintzat hartzen duena, platera erdigunean jarrita.
Lehenik erabili behar diren mahai-tresnak ipini behar dira plateretik urrunen, hau da, kanpotik barrura araua aplikatzen da, lehenik erabili beharreko tresnak eskutik gertuen egon daitezen; adibidez, koilara eta labana (plateraren eskuinean elkarrekin doazenak) ipini behar dira koilara kanpoan gelditu dadin, otorduetan lehenik zopak edo eltzekariak zerbitzatzen direnez.
Oinarrizko mahai-tresnez gainera beste tresna berezirik ipini behar bada (adibidez, itsaskiak jateko matxardak edo angulak jateko zurezko sardexkak) plateraren eskuinean ipini behar dira.
Mahai-tresnak ipini behar dira plateraren bi aldeetan, plater handienaren ertzetik 3-4 bat zentimetrora.
Platerekoa jaterakoan atseden labur bat egin nahi bada, tresnak plater gainean utzi behar dira, gurutzaturik, ez mahai gainean.
Platerekoa amaitu ostean, mahai tresnak plater gainena utzi behar dira, modu paraleloan, gurutzatu gabe, kirtena bazkaltiarraren alde dagoela, eta puntak plater barrenera begira. Horrela, zerbitzatzen duenari aditzera ematen zaio platera bukatutzat ematen dela eta eraman dezakeela.
Ez dira ipintzen hiru sardexka eta hiru ganibet baino gehiago. Oturuntzaren edukiagatik gehiago behar badira, mahaia zerbitzatzerakoan gehitu behar dira.
Bazkaltiar ezkertirik badago, mahai-tresnak hurrengo atalean aipatzen diren arauen alderantziz jarri behar zaizkio, hau da, eskuinekoak ezkerrean, eta alderantziz.
Sardexka plateraren ezkerrean ipini behar da beti, ahozapiarekin batera.
Sardexkaren puntak mahaiaren erdira begira egon behar dira.
Ezkerrean ipini behar dira sardexka guztiak, berdin da barazkiak, haragia edo arraina jatekoak izan.
Aldi berean ipini nahi badira haragitarako eta arrainetarako sardexkak, arrainetarakoa kanpoan paratu behar da, arraina haragiaren aurretik zerbitzatu ohi denez.
Labana ere ipini behar bada, koilararekin batera eskuinean, koilara kanpoaldean ipintzen da, lehenago erabili behar baita.
Koilararen sakongunea gora begira ipini behar da.
Zopa edo eltzekaria jaten amaitu ostean, koilara plater sakonaren barruan utzi behar da; haragi salda katilu batean zerbitzatu baldin bada, koilara azpiko plateraren ertzean utzi behar da.
Oro har, azkenbururako mahai-tresnak mahaira ateratzen dira aurreko jakietara erabilitako tresnak kendu eta gero. Plater nagusietako sardexka, labana eta koilarak bezala ipini behar dira. Otordua hasi aurretik mahaian ipini behar badira, plateraren goiburuan ipintzen dira, kirtena eskuinari begira.
Mahai-tresnak erabiltzeko bi usadio desberdin daude: europarra eta amerikarra. Badira ―hori bai― usadio guztietan onartzen diren arauak, esate baterako, laban ezin dela inola ere ahora eraman, edo behar platerekoa amaitu ostean, tresnak ez direla mahai gainean laga behar.
Ameriketako usadioan, alde bakarra dago sardexkaren eta ganibetaren erabileran. Europar estiloan bezala, biak batera erabiltzen direnean, sardexka ezkerrean eta labana eskuinean, baina behin jakiak zatitu ostean, sardexka eskuin eskura pasa daiteke, jaten jarraitzeko. Horrela egiten denean, ganibeta plateraren ertzean utzi behar da, ez mahai gainean.
XX. mendearen bigarren erditik aurrera, mahai-tresnerien fabrikazioa era industrialean egiten hasi zen.[1] Ordura arte, zilarginen lana izaten zen mahai-tresnak egitea.[2]
Prozesu industrialak batez ere metalezko piezak ekoizteko aplikatu ziren, baina, aldi berean, zurezko mahai-tresneria fabrikatzeko eskulangintzak bere bidea egiten jarraitu zuen. Gisa horretako eskulangileak gero eta urriago diren arren, Euskal Herrian tradizio luzeko zeregina izan da ezpel zurezko mahai-tresnak egiteko langintza, bereziki Nafarroan.[3][4]
Europar Batasunaren araudia aintzat hartuta, Frantziako gobernuak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera debekatu zuen erabilera bakarreko plastikozko edalontzi eta platerak eskaini edo saltzea, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera debekatu zituen era horretako gainerako mahai-tresnak (bereziki, sardexkak, koilarak eta ganibetak, baita edateko txotxak ere).[8][9]
Espainiak, berriz, ez zuen garai egokitu Europar Batasunaren zuzentaraua bere legeriara, nahiz 2019/904 Zuzentaraua,k bi urteko epea eman zien estatu kideei hori egiteko.[10] Hori hala izanik ere, 2021eko uztailaren 3tik aurrera Hego Euskal Herrian debekua ezarri zen, Europar Batasunaren araudiaren aplikazioz, erabilera bakarreko plastikozko mahai-tresnak saltzeko.[11][12]
Ryszard Bobrow: Altes Besteck. K. A. W., Warschau 1982.
Susanne Prinz: Besteck des 20. Jahrhunderts. Vom Tafelsilber zum Wegwerfartikel. Klinkhardt & Biermann, München 1993, ISBN 3-7814-0356-4.
Reinhard W. Sänger: Das deutsche Silberbesteck. Biedermeier, Historismus, Jugendstil (1805-1918). Verlag Arnold, Stuttgart 1991, ISBN 3-925369-10-4.
Carl-Wolfgang Schümann: Silber aus Bremen - 150 Jahre Tafelbesteck von Koch & Bergfeld zu Bremen. Wienand Verlag, Köln 1990, ISBN 3-87909-096-3.
Gertrud Benker: Alte Bestecke. Callwey Verlag, München 1978, ISBN 3-7667-0426-5.
David Hey (1991) The Fiery Blades of Hallamshire: Sheffield and Its Neighbourhood, 1660-1740. Leicester Studies in English Local History. ISBN 978-0718513641.
Lloyd Godfrey Isaac Howard (2013) The Cutlery Trades, an Historical Essay in the Economics of Small-Scale Production. HardPress Publishing. ISBN 978-1313854252.