Malcolm IV.a (Eskoziako erregea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Malcolm IV.a (Eskoziako erregea)
Malcolm iv.jpg
Eskoziako erregea

Bizitza
Jaiotza Eskozia1141eko apirilaren 23a eta maiatzaren 24a tartean
Herrialdea Eskoziako Erresuma
Heriotza Jedburgh1165eko abenduaren 9a (24 urte)
Hobiratze lekua Dunfermlineko abadia
Familia
Aita Henrike (Malcolm IV.aren aita)
Ama Ada de Warenne
Anai-arrebak
Leinua Dunkeld etxea
Lanbidea
Lanbidea politikaria

Malcolm IV.a (Eskoziako gaeleraz: Maol Chaluim mac Eanraig), ezizenez Virgo, "zerbitzaria", (Eskozia, 1141eko apirilaren 23a eta maiatzaren 24a tartean - Jedburgh, Eskozia, 1165eko abenduaren 9a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David I.a Eskoziakoaren Henrike semea aita baino urtebete lehenago hil zen eta bilobak hartu zuen erregetza 1153an. Hamabi urte baino ez zituen orduan eta Fifeko mormaerra zen Donnchad zuen agintari, baina hau 1154an hil zen. Egoera honetan hainbat aurkari izan zituen Alexandro I.aren bilobak bereziki, baina erregetza mantendu zuen.

Eskoziako tronoaz gain Northumbria ere berea zen eta Henrike II.a Ingalaterrakoarekin hainbat bilera izan zituen honen inguruan baina ez zuten adostasunik lortu. 1159an ordea biek batera egin zuten Frantziara bidaia Toulouse setiatzeko eta horrekin Ingalaterrako zaldun bihurtu zen. Handik itzultzean Perthen sei Earlek eragindako matxinada bati egin behar izan zion aurre. 1163an Morayn beste matxinada bat izan zuen eta bertako agintariak kendu zituen boteretik.

1164an Somerled jauntxo gaeldarrak irlandarren eta uharteetako gizonen armada osatu zuen. Glasgow eta Renfrew erasotu zituen eta Glasgowko apezpikuak egin zion aurre. Somerled eta bere semea borroka hartan hil ziren.

1165eko abenduaren 9an hil zen Malcolm IV.a hezurretako gaitz batek jota, 24 urte baino ez zituela. Gilen I.a anaia bihurtu zen Eskoziako errege berri.


Aurrekoa
Dabid I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
11531165
Ondorengoa
Gilen I.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malcolm IV.a (Eskoziako erregea) Aldatu lotura Wikidatan