Edukira joan

Mary Ann Shadd

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Mary Ann Shadd

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Ann Camberton Shadd
JaiotzaWilmington1823ko urriaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWindsor
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaWashington1893ko ekainaren 5a (69 urte)
Hobiratze lekuaColumbian Harmony Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaAbraham D. Shadd
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaHoward University School of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, newspaper proprietor (en) Itzuli, sufragista eta abokatua
Jasotako sariak

Find a Grave: 40231747 Edit the value on Wikidata
Mary Ann Shadd 1881 eta 1885 artean bizi izan zen etxea.

Mary Ann Shadd Cary (Wilmington (Delaware),1823ko urriaren 9aWashington, 1893ko ekainaren 5a) ekintzaile abolizionista, feminista, kazetaria, editorea, irakaslea eta abokatu estatubatuarra eta kanadarra izan zen. Arraza beltzeko lehen emakume editorea izan zen Ipar Amerikan, eta lehen emakume editorea Kanadan.[1]

Hezkuntzaren aitzindaria, esklabotzaren aurkako militantea, abokatua, Kanadarako emigrazioaren aldeko mugimenduaren buruzagia eta Sezesio Gerran soldadu beltzak errekrutatu zituena, Mary Ann Shaddek ekarpen handia egin zien abolizionismoaren eta emakumeen sufragioaren arrazoiei. The Provincial Freeman argitaratu zuen 1853an.[2][3]

Mary Ann Shadd Wilmingtonen (Delaware) jaio zen 1823ko urriaren 9an, eta Abraham Doras Shadd (1801 – 1882) eta Harriet Burton Parnellen (afro-amerikar askeak) 13 seme-alabetatik zaharrena izan zen. Abraham D. Shadd Hans Schaden biloba zen, John Shadd izenez ere ezaguna, Hesse-Cassel estatuan jaioa eta AEBra iritsi zena, Erresuma Batuko armadan soldadu ari zen bitartean, Frantzia eta Indiarekin izandako gerretan. Hans Schad zauritua izan zen eta bi emakume afroamerikarren ardurapean utzi zuten, ama-alabak, eta biak Elizabeth Jackson deituak. Soldadua eta alaba 1756an ezkondu ziren eta bere lehen semea sei hilabete beranduago jaio zen.[4]

A. D. Shadd Jeremiah Shadden semea zen, Johnen seme txikiena, Wilmingtonen harakina izandakoa. Abraham Shadd zapatari lanerako trebatu zen,[5] eta denda bat izan zuen Wilmingtonen lehenik eta West Chesterren (Pennsylvania) gero. Bi leku horietan oso aktiboa izan zen Lurpeko Trenbidearen zuzendari lanetan eta eskubide zibilekin lotutako beste jarduera batzuetan, Estatu Batuetako Esklabotzaren Aurkako Elkarteko kide aktiboa izan zelarik. 1833an, Filadelfiako National Convention for the Improvement of Free People of Colour (Kolorezko Jende Librea Hobetzeko Konbentzio Nazionala) erakundeko presidente izendatu zuten.[6]

Mary Ann hazten ari zela, bere etxea esklabo iheslarien babesleku izan zen sarritan. Haur afroamerikarrak eskoletan heztea legez kanpokotzat jo zuten Delaware Estatuan, eta Shadd familia Pennsylvaniara joan zen, non Mary eskola kuakero batean sartu zuten. 1840an, Mary Ann Shadd East Chesterrera itzuli zen eta haur beltzentzako eskola bat sortu zuen. Geroago, Norristownen (Pennsylvania) eta New Yorken ere irakatsi zuen.

1850eko Esklabo Iheslarien Legea aldarrikatu eta hiru urtera, A.D. Shaddek bere familia Kanadara eraman zuen, eta North Buxtonen (Ontario) finkatu zen. 1858an, Raleigh Township-eko (Ontario) kontseilari bezala kargu politiko baterako hautatua izan zen lehen gizon beltzetako bat izan zen.

Gizarte-aktibismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850eko Esklabo Iheslarien Legeak iparraldeko beltzak eta esklabutzatik ihes egindako esklaboak itzultzeko mehatxua egin zuenean, Shadd eta bere neba Isaac Kanadara joan ziren eta Windsor Ontarion ezarri ziren, Detroitetik muga zeharkatuz. Hemen hasi zen Shadden ahalegin sinbolikoa Kanadan beltz askeen establezimenduak sortzeko. Windsorren zegoen bitartean, arraza-integrazioko eskola bat sortu zuen Amerikako Misiolari Elkartearen laguntzarekin, eta "Notas sobre el Oeste de Canadá" izeneko panfleto bat argitaratu zuen. Argitalpen hau immigrazioaren aldeko eskaera bat zen eta eremu horretako beltzentzako onurak eta aukerak komentatzen zituen. Era berean, "The provincial Freeman" izeneko esklabismoaren aurkako egunkari bat kudeatu zuen, eta horrek Ipar Amerikako lehen editore izatea ekarri zuen.[5] Isaacek egunkariaren eguneroko negozioa kudeatzen zuen, eta bere etxean elkartzeko anfitrioi ere izan zen Ferry Harper herriaren aurkako erasoa antolatzeko.[7]

Jane Rhodesek idatzitako biografian, Mary Ann Shadd Cary: The Black Press and Protest in the Nineteenth Century, Rhodesek dio afroamerikarrek AEBak uztearen eta Kanadara emigratzearen alde agertu zen lehen pertsonetako bat izan zela Cary. Bere egunkaria 1853 eta 1860 bitartean egon zen martxan, eta eduki editorial handia, kultura-informazioa eta beste leku batzuetan gertatzen ziren gauzei buruzko informazioa zituen argitalpena izan zen. Caryk, familia libre batetik aske jaioa eta esklaboei Underground Railroad (Lurpeko burdinbidea) delakoaren bidez ihes egiten lagundu ziena, bere egunkaria argitaratu zuen Kanadan, nahiz eta AEBetako iparraldeko hainbat hiri garrantzitsutan ere banatu zen.

Garai hartako prentsa beltzaren mugimenduari eta prentsako editoreek afroamerikar guztientzat askatasuna lortzeko asmoz beren arraza animatzeko egiten zuten erabilerari erreparatuta, historiako aldi horretako gauza asko jakin daitezke. Hauek izan ziren afro amerikarren gaia pertsona zentzudun eta kultura eta hezkuntza balioesteko gai gisa aztertu zuten lehen egunkariak. Egunkari horiek beren helburu politikoak kudeatzeko bidea ematen zieten. Caryk The Provincial Freeman sortu zuen 1853an. Bera izan zen Ipar Amerikan banatutako egunkari bat argitaratu zuen lehen emakume afro-amerikarra. 1861ean argitaratu zuen bere azken edizioa, gerra hasi aurretik. Prentsa zuri abolizionistak batez ere arrazoi erlijiosoetan oinarritutako esklabismoaren aurkako artikuluak barne hartzen zituen arren, afroamerikarrei ez zieten beren burua adierazteko aukerarik ematen bere orrialdeetan. Historialariek adierazi dute egunkari hauen artxiboak ez daudela osorik, baina oraingoz garai hartako afroamerikarren buruen erakusgarririk onena dira. Egunkari horietan poesia, gutunak, bidaia-egunerokoak eta abar zeuden.

Egunkari horiek arraza goratu nahi zuten eta amerikar zuriek antzinako esklaboei buruz zuten pertzepzioa aldatu. Komunitate beltzeko liderrek azpimarratzen zuten hezkuntzak, balio moralek, lan zintzoak, aurrezkiak eta horrela, hurrenez hurren, afroamerikarren gutxiagotasunari buruz zuriek zituzten mitoak aldatuko zituztela. Horrek, funtsean, ezjakintasunetik ezagutzara igarotzea suposatzen zuen. Caryk eta Douglassek beren egunkariak erabili zituzten pentsamendu-korronte hori sustatzeko.

Afroamerikako egunkariek 1850 eta 1860 urteen artean izan zuten rolak asko utzi zuen agerian. Egunkari horien jabeak astean behin argitalpenak egiteko beharrezko ekipoa erosi eta martxan jartzeko gai izate hutsa, kazetari-titulurik edo prestakuntza ofizialik ez zuen aldi batean, liluragarria da. Hala ere, afroamerikarrak, asko esklabo izandakoak, egunkariak sortzeko gai izatea, beren garaikide oso gutxik irakurri edo idatzi ahal izan zutenean, are harrigarriagoa da.[8][9][10]

Historialarien ustez, egunkari horiek eta buruzagi afroamerikarren profilak eta AEBetan hain kritikoa zen une politiko horretan izan zituzten erreakzioak existitzen diren testigantza bakarrak dira. Egunkari gehienek, baita abolizionistak zirenek ere, ez zuten gutxiengoen iruzkinik jasotzen. Hala eta guztiz ere, historialariek uste dute afroamerikarrek ez zituztela bakarrik irakurtzen Cary eta Douglassen egunkariak, baizik eta kaukasiar batzuek ere irakurtzen zituztela. Izan ere, Carol B. Conawayk "Racial Uplift: The Nineteenth Century Thought of Black Newspaper Publisher Mary Ann Shadd Cary" bere argitalpenean adierazten duenez, egunkari horiek zurien fokua beltzengana aldatu zuten, eta horrek ahaldundu egin zituen. Adierazi duenez, zuriek egunkari horiek irakurtzen zituzten afroamerikarren tratuan zegoen nahigabe maila ikuskatzeko eta Amerikan esklabotza mantentzearen inguruan zuten tolerantzia baloratzeko.

Egunkari horiek beren kontrako alderdiak erabiltzen zituzten eredu gisa beren egunkariak prestatzeko. William David Sloanek bere hainbat eskuliburu historikotan egindako ikerketaren arabera, lehen egunkariek 4 orrialde inguru zituzten, orri zuri bat barne, jendeak bere informazioa idatz zezan, egunkaria lagunei eta senideei pasatu aurretik. Gainera, lehen garai horietan egunkariak gizarteari eta kulturari buruzko informazio-gune zirela defendatzen du.[11][12][13][14][15] Mary Annek Kanadan eta AEBetan zehar bidaiatu zuen arraza-integrazio osoa hezkuntzaren eta auto-konfiantzaren bidez defendatuz. Kanadarako emigrazioa bultzatu zuen gizon libreen artean, emigrazioaren aldeko eskaera bat argitaratuz: A Plea for Emigration; or Notes of Canada West, in Its Moral, Social and Political Aspect: with Suggestions respecting Mexico, West Indies and Vancouver 's Island for the Information of Colored Emigrants 1852an.[7] 1855eko Filadelfiako Konbentzioan parte hartzen saiatu zen, baina batzarrak ordezkari gisa joaten uztea ere eztabaidatu zuen. Emigrazioaren alde egin izanak figura eztabaidagarri bihurtu zuen, eta azkenean 15 botoko tarte labur batez onartua izan zen. Frekerick Douglass-en dokumentuek diotenez, hitzaldian emigrazioa defendatzen zuen hitzaldi bat eman bazuen ere, hain harrera ona izan zuen, non delegatuek bozkatu egin baitzuten beste 10 minutuz hitz egin ahal izateko. Hala ere, aktetan ez zen kontuan hartu, seguru asko emakumea zelako.[16]

Gerra zibila eta aktibismoa gerraostean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1856an, Thomas F. Caryrekin ezkondu zen, Torontoko bizargin bat, Provincial Freeman egunkarian ere parte hartzen zuena. Alaba bat izan zuten, Sarah izenekoa, eta seme bat, Linton izenekoa.[17] 1860an bere senarra hil ondoren, Shadd Cary eta bere seme-alabak AEBetara itzuli ziren.[5] Gerra Zibilean, Martin Delany abolizionistak eskatuta,[18] errekrutatze-ofizial gisa jardun zuen Batasuneko armadarako boluntario beltzak Indianako estatuan sartzeko. Gerra Zibilaren ondoren, beltzentzako eskoletan irakatsi zuen Wilmingtonen, Washingtonera joan aurretik, eta han eskola publikoetan irakatsi zuen eta Howardeko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatera joan zen. 60 urterekin lizentziatu zen abokatu gisa 1883an, eta arraza beltzeko bigarren emakumea izan zen AEBetan zuzenbideko lizentziatura bat lortzen.[5] National Era eta The People 's Advocate egunkarietarako idatzi zuen, eta 1880an emakume afroamerikarren eskubideen berdintasuna sustatzeko elkarte bat jarri zuen martxan, the Colored Women' s Progressive Franchise.

Shadd Cary Emakumearen Sufragioaren Aldeko Elkarte Nazionalera batu zen. Bertan, Susan B. Anthony eta Elizabeth Cady Stantonekin batera, emakumeen sufragioaren alde lan egin zuen, Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako Batzordearen aurrean botere judizialari buruzko lekukotza emanez, eta hauteskunde nazionaletan botoa eman zuen lehen emakume afro-amerikarra bihurtuz.[19]

Washingtonen hil zen 1893ko ekainaren 5ean, urdaileko minbiziak jota. Columbian Harmonyko hilerrian lurperatuta dago.[20]

Provincial Freeman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Ann Cary lau urtez, 1853 eta 1857 artean, astero argitaratu zen lehen egunkari abolizionistaren sortzaileetako bat izan zen. Behin jabetuta bere izenak eragina izango zuela XIX. mendeko gizarteko genero-kodeen arabera egunkaria irakurtzen zuten pertsonen kopuruan, Samuel Ringgold Ward konbentzitzea lortu zuen, beltz abolizionista bat baitzen, hainbat egunkari argitaratzen zituena, Impartial Citizen barne, argitaratzen lagun ziezaion.[7]

Egunkarian, Mary Ann Kanadan eta AEBetan harpidetzak handitzen saiatzen zen ihes egindako esklaboei argi eta garbi laguntzeko, beren ongizaterako arrisku handia hartuz. Beltz guztiei zuzen tratatuak izan zitezen tematzeko, eta, horrek huts eginez gero, lege-ekintzei ekiteko aholkatzen zien.

  • Mary Ann Shadd Caryren egoitza zaharra (U Street Corridor) Mugarri Historiko Nazional izendatu zuten 1976an.
  • 1987an, National Women 's History Alliance (NWHA) erakundeak, emakumeen historia omentzen eta zaintzen duen GKE estatubatuarrak, omendu zuen Emakumearen Historiaren Hilabetean.
  • 1985ean Mary Shadd Eskola Publikoa zabaldu zuten Scarborough Ontario Kanadan, Malvern hirian, eta 1992an handitu egin zuten.[21]
  • 1998an, Mary Ann National Women's Hall of Famel of Fame delakoan sartu zuten.[22]
  • Kanadan ere omendu zuten, eta Person of National Historic Significance izendatu zuten.
  • Shadd Cary 2009an kaleratu zen Kanadako herritartasun azterketaren gidaliburuan agertzen da.[23]
  • 2018an New York Times-ek bere obituarioa argitaratu zuen (nahiko atzerapenarekin).[24]
  • Shadd-en 197. urtebetetzea, 2020ko urriaren 9a, Google Doodle batekin ospatu zen Kanadan, Estatu Batuetan, Letonian, Senegalen, Ghanan, Nigerian, Kenyan, Tanzanian eta Hegoafrikan zehar.[25]
  • Mary Ann Shadd Cary Posta bulegoa, 2021ean izendatua, Wilmingtoneko Delaware Avenue 500ean dago, Delaware auzoan.[26][27]
  • 2022ko maiatzaren 12an, Ontarioko Windsor Unibertsitateak Mary Ann Shadd Caryren brontzezko estatua bat jarri zuen. Donna Mayne artista lokalak egindako estatuaren inaugurazio ekitaldian Shadd familiako kide eta ondorengoak egon ziren.[28]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Archives of OntarioArchives of Ontario: The Provincial Freeman» web.archive.org 2012-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  2. (Ingelesez) «Mary Ann Shadd Cary - Facts, Essay & Life» Biography 2021-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  3. (Ingelesez) Polyphony: The Bulletin of the Multicultural History Society of Ontario – Multicultural History Society of Ontario. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  4. Society, Buxton Historical. «Buxton National Historic Site & Museum» buxtonmuseum.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).[Betiko hautsitako esteka]
  5. a b c d (Ingelesez) «Mary Ann Shadd Cary Historical Marker» www.hmdb.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  6. (Ingelesez) Ito, Gail Arlene. (2009-02-24). Abraham Doras Shadd (1801-1882) •. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  7. a b c «Aboard the Underground Railroad--Mary Ann Shadd Cary House» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  8. Conaway, Carol B. (2010). «"Racially Integrated Education: The Antebellum Thought of Mary Ann Shadd Cary and Frederick Douglass."». Women's Education 27, no. 2..
  9. Conaway, Carol B.. (2007). «"Racial Uplift: The Nineteenth Century Thought of Black Newspaper Publisher Mary Ann Shadd Cary."».. Paper presented at the National Communications Association's Annual Convention, Chicago, Ill..
  10. Goddu, Teresa A.. (2010). «"Early African American Print Culture in Theory and Practice"».. Early American Literature 45..
  11. Rhode, Jane. (1994). «"Race, money, politics and the Antebellum Black Press"».. Journalism History 20, nº 3/4..
  12. Lechner, Zachary J.. (2008). «"Black Abolitionist Response to the Kansas Crisis, 1854-1856"».. Kansas History 31..
  13. Rhodes, Jane. (1998). «"Mary Ann Shadd Cary: The Black Press and Protest in the Nineteenth Century."». Bloomington: Indiana University Press..
  14. Sloan, Wm. David. (2011). «"The Revolutionary Press 1765-1783"». In the Media In America A history, 149-151. Northport, AL: Vision Press..
  15. Sloan, Wm., David. (1991). «"The Antebellum Press 1827-1860"».. Perspectives on Mass Communication History, Hillsdale, NJ: Lawrence Erlbaum Associates..
  16. (Ingelesez) «The National Colored Convention in Session at Washington, D.C.» Encyclopedia Virginia (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  17. «Census of Nova Scotia, 1851». Halifax, Nova Scotia, Canada: Nova Scotia Archives and Records Management, Nova Scotia Board of Statistics. 1851.
  18. «ARCHIVED - History - Mary Ann Shadd Cary: Abolitionist - Under a Northern Star - Library and Archives Canada» web.archive.org 2015-05-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  19. (Ingelesez) «Cary, Mary Ann Shadd» National Women’s Hall of Fame (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  20. Savage, Beth L.; Shull, Carol D.; National Register of Historic Places. (1994). African American historic places. Washington, D.C. : Preservation Press ISBN 978-0-89133-253-4. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  21. «Mary Shadd Public School > About Us > History» schoolweb.tdsb.on.ca (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  22. (Gaztelaniaz) National Women's Hall of Fame. 2023-03-15 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  23. «Study Guide – Discover Canada – The Rights and Responsibilities of Citizenship» www.canada.ca 2023-08-30 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  24. (Ingelesez) «Overlooked No More: How Mary Ann Shadd Cary Shook Up the Abolitionist Movement» The New York Times 2018-06-07 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  25. (Ingelesez) «Mary Ann Shadd Cary’s 197th Birthday» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  26. «Bill Announcement – The White House» trumpwhitehouse.archives.gov (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  27. (Ingelesez) «Wilmington Post Office Named After Mary Ann Shadd Cary, First Black Woman Publisher, Anti-Slavery Activist - CBS Philadelphia» www.cbsnews.com 2021-08-30 (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
  28. "Legacy of pioneering Black advocate, publisher honoured with sculpture". windsorstar..
  • Beardon, Jim and Butler, Linda Jean, Shadd: the Life and times of Mary Shadd Cary. Toronto: NC Press Ltd. 1977
  • Rhodes, Jane, Mary Ann Shadd Cary: the Black Press and Protest in the Nineteenth Century. Bloomington: Indiana University Press, 1998
  • Sadlier, Rosemary (1995). Mary Ann Shadd: Publisher, Editor, Teacher, Lawyer, Suffragette. Umbrella Press. ISBN 978-1-895642-16-2.
  • Yee, Shirley J. Black women abolitionists: A study in activism, 1828-1860 (Univ. of Tennessee Press, 1992). online

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]