Edukira joan

Nexgraff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nexgraff
Bizitza
JaiotzaPasaia, 2003 (20/21 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Nextor Otaño edo Nexgraff (Pasai San Pedro, 2003) artista horma-irudi egile gipuzkoarra da.[1][2][3]

Ibilbidea horma-irudigile gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai San Pedroko Proisa graffiti gunean hasi zen, 13 urte besterik ez zuela, aitarekin batera (Aitor Otaño) . Proisa gunea San Pedroko frontoiko frontisaren atzealdean dago. Arte efimero honen hainbat irudi sarean ikus daitezke eta elkarrizketak egiteko kokagune moduan ere erabili izan da geroago, Berri Txarrak taldearekin esaterako.[4][5][6]

Berri Txarrak taldea Proisa graffiti gunean,(Musika Zuzenean, Pasaia, 2018).[7]

Harrezkero, etengabe aritzen da irudiak margotzen, hormetan, mihisetan eta furgonetaren batean ere. Horrela, 2023an hainbat eta hainbat herritan margotu du: Baiona, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Hernani, Gernika, Ibarra, Mutriku, Urnieta, Villabona, Zizurkil, Avilés, Castelló, Lerma, Pulpí (Almeria), Tarifa, Huelmako Bentak (Granada), Cergy (Frantzia) eta Leipzig-en (Alemania). 2024an, oraingoz, Donostian, Ereñotzun, Zaldibarko Gaztetxean...[3]

Erreferenteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horma irudiak egiteko baditu bere erreferentek Nexgrafek. Lehenengoa Kataluniako Aryz muralista da; Sebas Velasco ere hor dago, UPV/EHUn ikasi eta Donostian bizi den burgostarra. Artistak Egian elkartzen dira, Formato Norte izeneko elkartean; Sainer, muralista poloniarra; eta Udane Juaristi ‘Udatxo’ azkoitiarra ere badago. Mihiseen gaian, Juan Ruiz, eta Bixente Ameztoy ere asko gustatzen zaizkio. Beste garai batzuetakoen artean Goya, Velázquez, eta Sorolla ere gustatzen zaizkio, baina gaur egungoak nahiago ditu.[3]

«Amona eta biloba Ibarrako baratza batean» (2022-2023)
"Haundiya Pasaiako Errementariya" murala Pasaiko Albaola Faktorian.

Euskal kultura, nazioartekoa, eta kaleko pertsonaiak izaten dira graffitien gaiak. Adibidez hauek:[3]

  • «Homeless» (Pasai San Pedroko Proisa graffiti gunean, 2017)
  • "Berri Txarrak musika taldea", Proisa graffiti gunean
  • Maialen Lujanbio bertsolaria, Proisa graffiti gunean
  • Joxan Artze poeta, Pasai San Pedroko Proisa graffiti gunean
  • Mikel Laboa abeslaria, Proisa graffiti gunean
  • «Haundiya Pasaiako Errementariya» (Albaola itsas kultur faktorian, Pasai San Pedro, 2018). Esaldi honekin: "Itsas hondoan erroak ditugulako, ur azaleratzen dira gure itsasontziak"
  • San Pedro arraun-elkartekoa
  • “Trintxerpeko portuari omenaldia” Pasai San Pedroko Ziriza Etxeanzan zuen, duela urtebete Street Art Cities-en hamargarren postua eman ziona. Aplikazio hori 2016. urtetik dago Lurraren mailako hiri-arterik onena.
  • «Amy Winehouse» (2020)
  • «Parkour parkea» (2021)
  • «Leihoak mundura-Jokin Altuna» (2022)
  • Lazkao Txiki
  • Abdulay Doiuf arrantzale senegaldarra (Mutriku).
  • Eneko laguna eta Julita haren ardia. Baionako Gaztetxean
  • Abdulay Doiuf -un arrantzale senegalés al que inmortalizó en Mutriku- porque es una historia que me emocionó mucho. Abdulay vino de Senegal y me parece una persona super amable, abierta, diferente. Es alguien que inspira un montón y se lo merecía. En el Gaztetxe de Baiona pinté a Eneko, un amigo mío que tiene aquí una huerta, y a su oveja Julita
  • «Amona eta biloba Ibarrako baratza batean» (2022-2023)
  • «Kulturaren bidean» (2023)
  • «Aguacate naranja» Liga de Graffiti (2023)
  • «Erromeria» (2024)
  • «Post-Punk, Zaldibarreko Gaztetxearen 20.urteurrena» (2024)

Merezimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016: “Trintxerpeko portuari omenaldia” obrarengatik 2023an Street Art Cities lehiaketan hamargarren postua lortu zuen ziona. Aplikazio hori 2016. urtetik dago Lurraren mailako hiri-arterik onena.[3]
  • 2021: Espainia mailako Graffiti Liga irabazi zuen. Lehenik Diego Asekin gelditu zen. Ligan, zenbait urtez beti egon zen goian, bigarren edo hirugarren mailan, baina unibertsitatean sartzean utzi egin zion parte hartzeari, asteburuetan Estatuko hainbat tokitara joan behar izateak herriko lagunekin duen harremana nabarmen zailtzen zuen eta.[3]
  • 2023: Lehen hamarren artean geratu zen Street Art Cities lehiaketan.[3]
  • 2024: Street Art Cities-eko antolakuntzaileek hautatutako bi horma-irudirekin, 50 parte-hartzaileren artean 14garren geratu zen Baionako horma-irudiarekin eta 21garren Ibarrakoarekin.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mitxelena, Olatz. (). «Nexgraff: «Oraingoz gozatu nahi dut, marraztu eta marraztu»» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  2. Imaz, Andoni. ««Grafitiak ikusgarri egin dezake edozer»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-21).
  3. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Saénz, Miren. (2024-03-17). ««La pintura es mi manera de expresarme»» 7K iganderokoa 1312: 6-15. (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).
  4. «Berri Txarrak, azken urteetako bideaz (elkarrizketa Musika Zuzenean)» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
  5. «MusikaZuzenean TB #39: Berri Txarrak» Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  6. Mitxelena, Olatz. (2018). «[Bideoa Berri Txarrak Proisan»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
  7. «Berri Txarrak izango da aste honetako MusikaZuzenean Web telebista saioko protagonista. Pasai San Pedron egin dugu hitzordua hirukoarekin, Nexgraff graffitigile gaztearen muralaren aurrean! | Berri Txarrak izango da aste honetako MusikaZuzenean Web telebista saioko protagonista. Pasai San Pedron egin dugu hitzordua hirukoarekin, Nexgraff... | By Hamaika Telebista | Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]