Pazkoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pazko egun» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Pazkoa
Rafael - ressureicaocristo01.jpg
Jesusen piztuera (Raffaello, 1499/1502)
Mota Kristaua, kulturala
Esanahia Jesukristoren piztuera ospatzen da
Data
Data Martxoaren 22
2019 Apirilaren 21 (Mendebaldea)
Apirilaren 28 (Ekialdea)
2020 Apirilaren 12 (Mendebaldea)
Apirilaren 19 (Ekialdea)
2021 Apirilaren 4 (Mendebaldea)
Maiatzaren 2 (Ekialdea)
2022 Apirilaren 17 (Mendebaldea)
Apirilaren 24 (Ekialdea)

Pazkoa edo Pazko Igandea kristautasuneko jai egun garrantzitsuena da, udaberrian ospatutakoa.

Pazko judua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pessah»

Judaismoak Pazkoan Moisesen eskutik Israel herria Egiptoren morrontzatik askatu izana ospatzen du. Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta sinagogatan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.

Aste Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aste Santu»

Kristauek Aste Santua burutzen dute, hiru egun nagusitan: Ostegun Santuan, Jesukristoren nekaldi edo pasioaren ataria irudikatzen dute, hau da, apostoluekin egindako "Azken Afaria" eta atxilotu baino lehenagoko orduak.

Ostiral Santuan, nekaldiaz beraz oroitzen da, Jesusen heriotza eta lehenago pairatutako sufrimenduak alegia.

Pazkoan Jesusen piztuera ospatzen dute, aste horretako igandean. Era berean, pazkoa liturgia urteko epe garrantzitsuenaren hasiera da, Mendekoste egunera arte 50 egun irauten dituena. Aldi horretako elizkizunetan Elizaren sorrera gogoratzen da, besteak beste.

Kristauen artean ekialdekoek (ortodoxoek) eta mendebaldekoek (katoliko eta protestanteek) egun desberdinetan ospatzen dute pazkoa. Urtez urte data aldatu egiten da, eguzki-egutegiaren bidez egin beharrean ilargi-egutegiaren bidez zehazten baita.

Irakurketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mateoren Ebanjelioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mt 28:1-2. Jesusen piztueraren berria: "Larunbata igaro eta asteko lehen eguna aritzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. Bat-batean lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri".

Markoren Ebanjelioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mk 16:4-6. Hilobia hutsik: "Piztua da": "Begiratu eta harria alboratua zela ohartu ziren, oso astuna zen arren. Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren. Baina hark esan zien: Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate (…)".

Lukasen Ebanjelioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lk 24:5-10. Jesusen piztueraren berria. " (…) Zergatik zabiltzate hilen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen, piztua da (…) Hilobitik itzulirik, gertatu guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei".

Joanen Ebanjelioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jn 20:13-27. Jesus Magdalako Mariari agertu. "Aingeruek esan zioten: Emakume, zergatik ari zara negarrez? Hark erantzun zien: Nire Jauna eraman dute, eta ez dakit non ipini duten. (…) Jesusek esan zion: Maria! Honek, hurbilduz, esan zion hebreeraz: Rabbuni! (hau da, Maisu). Jesusek esan zion: Utz nazazu, oraindik ez bainaiz igo Aitarengana. Ea, zoaz nire senideengana eta esaiezu neure eta zuen Aitarengana noala, neure eta zuen Jainkoarengana".

Prozesioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako pazko-prozesioaren koadroa.

Katolikoen eta ortodoxoen artean, prozesioek tradizionalki garrantzi handia izan dute. Espainian oso ezagunak dira Andaluzian eta Gaztelan egindakoak, ezaugarri zeharo ezberdinetakoak. Euskal Herrian, aldiz, ohitura ahulagoa dago prozesioei dagokienez.

Aberri Eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurean, politika eta erlijioa uztartuz, EAJk finkatu zuen Aberri Egunaren ospakizuna Pazko Igandearen egunean.

Irlanda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandan urtero 1916ko Pazko matxinadaren urteurrena ospatu ohi da, herrialde osoan gertakari hori oroitarazteko ekitaldiak burutzen dira, eta Dublingo O'Connell Street etorbidea eta erdigunean kale martxa eta desfileak igarotzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]