Populazioen ekologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Populazio hazkundearen abiadurak beste espezie batzuen populazioan du eragina. Kutsadura kimikoa edo deforestazioa arazo handi bilakatu dira. Gizakiek beste espezie batzuen populazioan eragiteko tresna baten adibidea ureztatzea da. Era berean, giza populazioa hazten doan neurrian, beretzat onuragarriak diren beste espezie batzuen populazioak ere hazi egin daitezke.

Populazioen ekologia espezieen populazioen dinamika eta haiek ingurumenarekin duten elkarrekintzak aztertzen dituen ekologiaren adarra da.[1] Espezieen populazioen tamaina denboran eta espazioan nola aldatzen den ikertzen du. Sarritan, "populazioen ekologia" kontzeptua erabiltzen da populazioen biologia edo populazioen dinamika terminoen parekide modura.

Populazioen ekologiaren sorrera eta hasierako garapena demografiaren eskutik etorri zen. Populazioen ekologia garrantzitsua da kontserbazioaren biologian, batez ere populazioen bideragarritasunaren analisian, espezie batek etorkizunean habitat zati batean zenbat denboraz iraun dezakeen jakiteko balio baitezake. Biologiaren adar bat den arren, populazioen ekologiak arazo interesgarriak planteatzen ditu estatistikaren ikuspuntutik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Odum, Eugene P.. (1959). Fundamentals of Ecology. (Bigarrena. argitaraldia) W. B. Saunders Co., 546. or. ISBN 9780721669410. OCLC .554879.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]