Zelulen biologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Animalia zelula tipikoaren eskema, osagai azpizelularrak erakusten. Organuluak:
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko latza
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman

Zelulen biologia, biologia zelularra edo zitologia (grezierako kytos hitzetik, "edukiontzi") zelulak ikertzen dituzten diziplina zientifikoen multzoa da. Ikerketa-alor honek zelulen propietate fisiologikoak, egitura, barnean dituzten organuluak, ingurunearekin dituzten elkarrekintzak, bizitza-zikloa, zatiketa eta heriotza aztertzen ditu, bai maila mikroskopikoan zein molekularrean. Zelulen biologiaren ikerketak bakterioak eta protozooak bezalako organismo zelulabakarretik hasi eta ugaztunak bezalako organismo zelulanitz konplexuen zelula berezituak barne hartzen du.

Zelulen ezagutza oinarrizkoa da zientzia biologiko guztietarako. Bereziki garrantzitsua da esparru biomedikoan, esaterako minbizien ikerketarako eta garapen-biologiarako. Zelula guztien funtsezko antzekotasunak oinarri bateratua eskaintzen die genetika, biokimika, biologia molekularra eta immunologia bezalako alorrei.

Zelularen barneko egiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelularen biologian lan egin zuten zientzialari aitzindariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelulen biologia Aldatu lotura Wikidatan