Birologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gamma fagoa, birus baten adibidea.

Birologia, birusak ikertzea helburu duen mikrobiologiaren adarra da. Biologiaren adar hau honakoetan datza: birusak dauzkaten zelulen egitura, sailkapena, bilakaera, infekzio mekanismoak eta ustiaketa, ugalketa helburuetarako, infektatutako organismoaren fisiologiarekin duten interakzioa eta immunitatea, eragindako gaixotasunak, isolamendu eta kultibo teknikak, terapia genikoa, eta ikerketa eta garapenaren erabilera. Birologia mikrobiologia eta medikuntzaren azpiarlotzat jotzen da.

Bere ikerketak honakoak barne hartzen ditu:

Birologiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adolf Mayer, 1875
Dimitri Ivanovski

1599an Birus terminoa agertu zen, bere jatorrizko esanahia "Pozoi" izanik.

Baztangaren aurkako lehenbiziko txerto motetako bat duela milaka urte Txinan garatua izan zen. Baztangadun gaixoen hondakinen (ehun eta fluidoak) erabilpenean, osasuntsu zeuden gaixoak immunizatzeko helburuz. 1717an Mary Wortley Montagu bidaiariak Istanbulen praktika hori ikusi eta Erresuma Batuan hedatzen saiatu zen, lortu gabe. 1796an Edward Jennerrek metodo seguruago bat garatu zuen, behien baztangaren hondakinak erabiliz, lehen gaixoaren immunizatze arrakastatsua lortuz, praktika horren erabilpen orokortua ahalbideratuz. Gerora beste hainbat gaixotasun biralentzako txerto arrakastatsuak ere garatu ziren, 1886an Louis Pasteurrek amorruaren aurka garatutakoa barne. Halere, garai hartan, birusen izatea ezezaguna zen.

1892an Dimitri Ivanovskik tabako mosaikoaren gaixotasuna oso kutsakorra zen agente "ikusezin" batek eragina zela frogarazi zuen, bakteriek igaro ezin dezaketen Charmberland iragazki bat igarotzeko gai zena.[1][2] 1898an Martinus Beijerinckek Ivanovskiren lana errepikatu zuen. Gehigarri bezala, aipatutako "agente igarotzailea" landare batetik bestera iragatea lortu zuen. Bere esperimentuek agente kutsakor hori gaixo berri batean erreplikatzeko gai zela ondorioztatzera ahalbideratu zioten, horrek toxina arrunt bat ez zela adierazten zuen, eta contagium vivum fluidum deitu zuen.[3] Galdera zen ea "jariagai bizidun" bat ala oraindik zehaztu gabeko partikula bat zen.

1903an lehenbiziko aldiz birus bidezko transdukzioak minbizia eragin zezakeela proposatu zen. 1908an Bang eta Ellermanek jatorri biraleko iragazketa batek hegazti leuzemia kutsarazi zezakeela frogatu zuten; leuzemia minbiziaren egoera bat zela onartu zen unerarte kontuan hartu ez ziren oharrak[4]. 1911an Peyton Rousek hegazti leuzemiaren kutsadura, tumore solidoa, birus bidez gauzatzen zela frogatu zuen, horri esker "birologia tumoralaren aita" izendapena jaso zuen[4]. Birusak Rousen sarkoma izena jaso zuen, eta erretrobirus bezala sailkatua. Ordutik aurrera, minbiziaren erretrobirus ugari deskribatuak izan dira.

1911an Frederick Twortek bakteriak (bakteriofagoak) infektatzeko gaitasuna duten birusak deskribatu zituen, eta 1917an Félix d'Herellek. Bakteriak in vitro kultiboetan erraz erreproduzitu daitezkeenez, horrek birologiaren garrantziaren hazkundea ekarri zuen.

Bisuren in vitro kultiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1954an Thomas Huckle Wellerri Medikuntzako Nobel Saria eman zitzaion, 1949an poliomielitisaren birusa in vitro erreproduzitzeko gaitasuna aurkitzeagatik, birusa laborategietan kopuru handietan kultibatzea ahalbideratuz, honek poliomielitisaren txertoaren garapena ekarri zuen, bai eta beste birus askoren isolatzea eta elgorria, errubeola, parotiditisa bezalako beste birus askoren txertoak ere, baita beste batzuena hobetu ere, amorruarena barne. Era honetan, Thomas Weller barizela-zoster eta zitomegalobirusa bezalako birusak isolatzea lortu zuen lehenbiziko zientzialarietako bat izan zen, bere seme Robertek errubeolaren birusa isolatu zuen. Birologia birusak eta beren osagaiak ikertzeaz arduratzen den biologiaren taxonomiaren adar bat ere bada.[5]


Biologia molekularra eta terapia birala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birusen sailkapena gaixoan eragindako efektuen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harnas traktuaren infekzioen birus eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gripea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Gripea»

Hazizurria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hazizurri»

Elgorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Elgorri»

Bronkitisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bronkitis»

Sinusitisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sinusitis»

Laringotrakeobronkitis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Croup»

Birusak eragindako gastroenteritis gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birusak eragindako examentika gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobel Saria jasotako birologoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iwanowski, D. (1892). "Über die Mosaikkrankheit der Tabakspflanze"
  2. Iwanowski, D. (1903). "Über die Mosaikkrankheit der Tabakspflanze"
  3. Pennazio S (2007)
  4. a b Van Epps HL (2005)
  5. Inmunology. Judith A. Owen. Jenni Punt. Sharon A. Stranford. McGraw-Hill, isbn=9786071511263, 985. orr. (Ingelesez)