Edukira joan

Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles

Wikipedia, Entziklopedia askea
RENFE» orritik birbideratua)
Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles
Datuak
Motatrenbide konpainia
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaenpresa estatal
Historia
Sorrera1941eko urtarrilaren 24a
Ordezkatzen duNorteko Konpainia, Madriletik Zaragoza eta Alacanterako Burdinbide Konpainia, Compañía Nacional de los Ferrocarriles del Oeste (en) Itzuli, Compañía del Ferrocarril Central de Aragón (en) Itzuli, Compañía del Ferrocarril de Zafra a Huelva (en) Itzuli, Compañía del Ferrocarril Santander-Mediterráneo (en) Itzuli, Sociedad Anónima de ferrocarriles Soria-Navarra (en) Itzuli eta The Great Southern of Spain Railway Company Limited (en) Itzuli
Desagerpena2005eko urtarrilaren 1a
webgune ofiziala

Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles (RENFE) 1941tik 2004ra bitartean Espainiako zabalera iberiarreko burdinbide sarea ustiatu zuen erakunde publikoa izan zen, Espainiako Sustapen Ministerioaren menpekoa. Trenbide bidezko bidaiari eta zamen garraioaz arduratu zen 2005eko urtarrilaren 1.an, Trenbide Sektorearen Legea indarrean sartu ondoren,[1] enpresa bitan zatitu zen arte. Zatiketa horretatik Renfe Operadora sortu zen alde batetik, trenbide eragile funtzioa betetzeko; eta bestetik ADIF (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) sortu zen trenbide azpiegiturak kudeatzeko.

RENFE frankismo garaian sortu zen, 1941eko hasieran, Gerra Zibilaren ostean. Horretarako, Francoren diktadura erregimenak Espainiako bi burdinbide konpainia handiak, MZA eta Norteko Konpainia, eta beste txikiago batzuk bateratu zituen. Ia 64 urtez Espainiako zabalera iberiarreko trenbide sarearen monopolioa izan zuen, 2004ko abenduaren 31ra arte, alegia. Trenbide garraioen inguruko europar zuzentarauak betearazita, RENFE aurretik aipatutako bi enpresatan zatitu zuen Espainiako Gobernuak. Renferen sorkuntzarekin Gerra Zibilean suntsituak izan ziren trenbide guztiak berreraikitzea lortu zen.

Barne egituraketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990tik enpresa berregituratu zen, Negozio Unitate izeneko taldeak sortuz. Hala, barne egituraketa hurrengo taldeetan banatzen zen:

  • Aldirien Negozio Unitatea
  • Eskualdeen Negozio Unitatea
  • Distantzia Luzeko Negozio Unitatea - Linea Handiak
  • Abiadura Handiko Negozio Unitatea
  • Kargen Negozio Unitatea
  • Garraio konbinatuko Negozio Unitatea
  • Zamen Negozio Unitatea
  • Trenen mantenu osoko Negozio Unitatea - Renfe Integria
Izena Hasiera Amaiera Oharrak
Gregorio Pérez Conesa 1941ko urtarrilaren 21a 1944ko urtarrilaren 30a Burdinbideen nazionalizazioa eta RENFEren sorrera.
Eduardo Alfonso Quintanilla 1944ko urtarrilaren 30a 1947ko otsailaren 11
Rafael Benjumea y Burín 1947ko otsailaren 11 1952ko urriaren 23a
Alfonso Peña Boeuf 1952ko urriaren 23a 1957ko uztailaren 3a
Agustín Plana Sancho 1957ko uztailaren 3a 1962ko uztailaren 20a Baeza-Utiel linearen uztea.
Carlos Mendoza Gimeno 1962ko uztailaren 20a 1967ko uztailaren 22a
Leopoldo Calvo-Sotelo 1967ko uztailaren 22a 1968ko uztailaren 26a Madril-Burgos trenbide zuzenaren inaugurazioa.
Alfonso Osorio García 1968ko uztailaren 26a 1970ko ekainaren 6a
Francisco Lozano Vicente 1970ko ekainaren 6a 1975ko abenduaren 19a Francisco Franco hil zen.
Plácido Álvarez Fidalgo 1975ko abenduaren 19a 1978ko otsailaren 22a
Enrique de Guzmán Ozamiz 1978ko otsailaren 22a 1978ko apirilaren 3a
Ignacio Bayón Mariné 1978ko apirilaren 3a 1980ko ekainaren 18a
Alejandro Rebollo Álvarez-Amandi 1980ko ekainaren 18a 1982ko irailaren 4a
Antonio Carbonell Romero 1982ko irailaren 4a 1983ko urtarrilaren 4a
Ramón Baixados Male 1983ko urtarrilaren 4a 1985ko irailaren 12a 1984ko kontratu programa: defizitdun lineen ixtea.
Julián García Valverde 1985ko irailaren 12a 1991ko martxoaren 16a
Mercè Sala Schnorkowski 1991ko martxoaren 16a 1996ko ekainaren 18a Madril-Sevilla abiadura handiko linearen inaugurazioa.
Miguel Corsini Freese 1996ko ekainaren 18a 2004ko maiatzaren 8a Madril-Lleida abiadura handiko linearen inaugurazioa.
José Salgueiro Carmona 2004ko maiatzaren 8a 2005ko urtarrilaren 1.a RENFEren zatiketa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]