Leopoldo Calvo-Sotelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leopoldo Calvo-Sotelo
Visita de Leopoldo Calvo-Sotelo a El Puerto de Santa María (centered).jpg
Europarlamentaria

1986-01-01 - 1987-07-05
Barrutia: Espainia
Europarlamentaria

1986-01-01 - 1987-06-10
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1983-09-19 - 1986-04-23
Landelino Lavilla Alsina Itzuli
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
74. Espainiako Gobernuko presidente

1981-02-25 - 1982-12-02
Adolfo Suárez - Felipe González
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979-03-20 - 1982-08-31
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977-06-29 - 1979-01-02
Barrutia: Madril
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Gorte frankistetako prokuradorea

1976-07-08 - 1977-05-10
Antonio Valdés González-Roldán Itzuli
Escudo de España (mazonado).svg
Herri Lanetako ministroa

1976-07-06 - apirila 1977
Antonio Valdés González-Roldán Itzuli - Luis Ortiz González Itzuli
Gorte frankistetako prokuradorea

1975-12-23 - 1976-07-08
José Luis Cerón Ayuso Itzuli - José Lladó Fernández-Urrutia Itzuli
Escudo de España (mazonado).svg
Merkataritza ministroa

1975-12-13 - 1976-07-06
José Luis Cerón Ayuso Itzuli - José Lladó Fernández-Urrutia Itzuli
Gorte frankistetako prokuradorea

1971-11-11 - 1976-06-02 - Diego de Pedroso y Frost Itzuli
Bizitza
Jaiotza Madril1926ko apirilaren  14a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Pozuelo de Alarcón2008ko maiatzaren  3a (82 urte)
Hobiratze lekua Ribadeo
Heriotza modua : bihotz-biriketako geldialdia
Familia
Aita Leopoldo Calvo Sotelo
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Madrileko Unibertsitate Politeknikoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ingeniaria
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela eta Madril
Jasotako sariak
Kidetza Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Europako Kontseiluko Legebiltzarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna
Firma de Leopoldo Calvo-Sotelo.svg

Leopoldo Calvo-Sotelo Bustelo (Madril, Espainia, 1926ko apirilaren 14a - Pozuelo de Alarcón, Espainia, 2008ko maiatzaren 3a) politikari espainiarra eta gobernu burua.

Bideetako ingeniaritza ikasi zuen eta 1967 eta 1981 artean hainbat kargu publikoz arduratu zen, tartean RENFE enpresaren presidentea izan zela. 1971tik 1975era bitartean Gorteetako prokuradore izan zen, eta Franco hil ondoren Merkataritza ministro (1975eko abendutik 1976ko uztailera), Arias Navarroren gobernuan, eta Herrilan ministro Adolfo Suárezen agindupean (1976-77). 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeetan diputatu hautatu zuten, Madrilen, Unión de Centro Democrático (UCD) alderditik, eta alderdi horretako bozeramailea izan zen Kongresuan. 1981an, Adolfo Suarezek bere kargua utzi ondoren UCDren bigarren gobernu burua izendatu zuten, hauteskunderik gabe. Inbestidura bozketan, otsailaren 23an Antonio Tejero burutuko estatu kolpea gertatu zen.

Handik bi egunera Calvo-Sotelok botoen gehiengoa lortu eta presidentzia bereganatu zuen. Haren agintaldiaren erabakirik aipagarrienetakoa Espainia NATO erakundean sartzea izan zen. 1982ko abuztuan gobernua desegin eta hauteskundeak aurreratu zituen. Urte bereko urriaren 28an egin ziren, eta aise irabazi zituen PSOEk. UCDk oso porrot handia izan zuen. 1984an Europako Kontseiluko Asanblea Parlamentarioaren kide hautatu zuten, eta Europako Parlamentukoa 1986an. Urte horretan utzi zuen politikagintza, Estatu Kontseiluko kide iraunkor gisa jarraitu bazuen ere, ekonomia alorrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo Calvo-Sotelo Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Madrilgo Erkidegoa
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.