Lyndon Baines Johnson
Lyndon Baines Johnson (Stonewall, Texas, 1908ko abuztuaren 27 - Stonewall, 1973ko urtarrilaren 22) estatubatuar politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 36. presidentea izan zen 1963–1969 bitartean. Eskubide zibilen arloan aurrerapauso sendoak eman bazituen ere, Vietnamgo Gerrak ilundu zuen haren agintaldia.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949-1961 bitartean, Texasko senataria izan zen. 1961ean, John F. Kennedyren lehendakaritza garaian, lehendakariorde bilakatu zen. 1963an, Kennedyren hilketaren ostean, presidentetza hartu zuen; Alderdi Demokrataren ildo politikoari jarraiki, Gizarte Handia (ingelesez: The Great Society) izeneko programa abian jarri zuen. 1964an berriro hautatu zuten presidente, horretara Daisy iragarki politiko ezagunak hauspotuta. Aldiz, haren ospea bueltarik gabe amildu zen 1966tik aurrera, alderdi barneko tirabirak zirela-eta.
Eskubide zibilak, osasun eta hezkuntza zerbitzuak, eta pobreziaren kontrako gerra bultzatu zituen; baina ezin izan zuen Gizarte Handia proiektua bururatu, arazo latzei aurre egin behar izan zielako, arrazismoari eta Vietnamgo Gerrari batez ere[1]. Izan ere, Estatu Batuek gerra hartan zuten esku hartzea areagotzearen aldeko joera erakutsi zuen behin eta berriro: 1963an, AEBek 16.000 soldadu zituen Vietnamen, eta 550.000 1968ko hasieran. Horietako 1.000 inguru hiltzen ziren hilean. 1968ko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki zuen.
Gizarte Handia hitzaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Lyndon B. Johnson-en hitzaldia | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« |
Guztien oparotasunean eta askatasunean oinarritzen da Gizarte Handia; pobrezia eta arrazakeria desagertzea eskatzen du; erabatekoa izan behar da hori guztia lortzeko gure konpromisoa, eta hasi baino ez gara egin. Gizarte Handiaren esparruan, ume guztiek aurkituko dituzte beren burua aberasteko eta talentuak hobetzeko ezagutzak. Esparru horretan, eraikitzeko eta gogoetan aritzeko aukeratzat hartzen da aisia; ez aspertu egonezinak sorraraziko dituen iturri beldurgarritzat. Esparru horretan, hiriak ez dira izango oinarrizko premiak asetzeko eta merkataritzaren eskakizunei erantzuteko soilik; edertasuna ere hor bilatuko da eta elkartzeko egarria hor aseko da. Naturarekiko harremana berritu ahal izango du gizakiak esparru horretan; omenaldia egingo zaio kreazioari bere izaeragatik eta gizakia ulertzen laguntzeagatik. Esparru horretan, beren helburuen kalitatea lehenetsiko dute gizakiek, dituzten ondasunen kantitatearen gainetik. |
» |
—[2]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Egungoa: Joe Biden |
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak | ||
---|---|---|
John Adams • Thomas Jefferson • Aaron Burr • George Clinton • Elbridge Gerry • Daniel D. Tompkins • John C. Calhoun • Martin Van Buren • Richard Mentor Johnson • John Tyler • George M. Dallas • Millard Fillmore • William R. King • John C. Breckinridge • Hannibal Hamlin • Andrew Johnson • Schuyler Colfax • Henry Wilson • William A. Wheeler • Chester A. Arthur • Thomas A. Hendricks • Levi P. Morton • Adlai Stevenson I.a • Garret Hobart • Theodore Roosevelt • Charles W. Fairbanks • James S. Sherman • Thomas R. Marshall • Calvin Coolidge • Charles G. Dawes • Charles Curtis • John Nance Garner • Henry A. Wallace • Harry S. Truman • Alben W. Barkley • Richard Nixon • Lyndon B. Johnson • Hubert Humphrey • Spiro Agnew • Gerald Ford • Nelson Rockefeller • Walter Mondale • George H. W. Bush • Dan Quayle • Al Gore • Dick Cheney • Joe Biden • Mike Pence
Egungoa: Kamala Harris |
- 1908ko jaiotzak
- 1973ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak
- Ameriketako Estatu Batuetako presidenteordeak
- Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako politikariak
- Texastarrak
- Gerra Hotzako biografiak
- Ameriketako Estatu Batuetako historia
- Lyndon B. Johnson
- Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako ofizialak
- Ameriketako Estatu Batuetako eskubide zibilen mugimendua
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak
- Bigarren Mundu Gerrako Ameriketako Estatu Batuetako itsas-armadako pertsonala