Eugène Goienetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eugène Goienetxe
Bizitza
JaiotzaUztaritze1915eko ekainaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaUztaritze1989ko urtarrilaren 11 (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Unibertsitatea
TesiaBayonne et la région bayonnaise, du XIIe au XVe siècle (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta artxibozaina
Enplegatzailea(k)Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEusko Ikaskuntza
Eskualzaleen Biltzarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea

Eugène Marie Gaston Pie Joachim Goienetxe Farnie (Uztaritze, 1915eko ekainaren 15a - ibidem, 1989ko urtarrilaren 11) Lapurdiko historialaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letretako eta historiako ikasketak Baionan eta Parisen egin zituen. Aintzina Ipar Euskal Herriko talde abertzalean hasi eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kide egin zen hamazazpi urterekin. Euskal ikasle-talde bat antolatu zuen Lapurdin 1933an, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen zerbitzuan jarri, Hego Euskal Herrian, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean.

Bigarren Mundu Gerraren garaian, alemaniar naziekin harremanetan jarri zen, muga-aldeko ipar euskaldunak eta ihes egindako hego euskaldunak babesteko asmoz. 1944an, Frantzian gerra amaitu ondoren, kartzelan sartu zuten, nazien laguntzaile izan zela eta. Espetxean 37 hilabetez egon ondoren, politika utzi eta historia-ikerketetan hasi zen. 1949an bere ikasketako tesia (Bayonne et la région bayonnaise du XII au XV siècle, 1949; Baiona eta Baionaldea XII. eta XV. mendeetan) aurkeztu zuen.

1949tik 1960ra Ipar Euskal Herritik kanpo egon eta gero, Notre tèrre basque (1961, Gure euskal lurra) izeneko historia-liburua aurkeztu zuen, eskoletarako testu gisa. 1966an doktoretza-tesia aurkeztu zuen, Bordeleko Unibertsitatean (L'onomastique du Nord du Pays Basque au Moyen Âge, Ipar Euskal Herriko onomastika Erdi Aroan) eta Euskal Historiako Katedra jaso zuen, 1968an, Paueko Unibertsitatean. 1979. urtean eman zuen argitara Le Pays Basque (Euskal Herria), Ipar Euskal Herriko eta, oro har, Euskal Herri osoko historia ezagutzeko obra handia.

Idazle emankorra izan zen eta Gure Herria, BS-LAB, Yakintza eta Herria aldizkarietan eman zituen argitara artikulu aipagarrienak. Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen 1982. urtean, eta Eusko Ikaskuntzako ohorezko kide izan zen luzaroan. Ezbairik gabe, Euskal Herriko historialari handienetako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]