Casto Intza
Casto Intza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Errezu, 1894ko uztailaren 1a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Lekaroz, 1992ko martxoaren 27a (97 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikologoa |
Izengoitia(k) | Jorge de Riezu |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Casto Intza Arbeo, izengoitiz Jorge de Riezu (Errezu, Deierri, 1894ko uztailaren 1a - Lekaroz, Baztan, 1992ko martxoaren 27a) nafar musikologoa izan zen. Kaputxinoa. Madrilen Jakintza zehatzetako ikasketak eginik, Lekarozko ikastetxean jardun zuen irakasle. 1936. urtean Argentinara jo zuen eta bertan eman zituen hamasei urte. Aita Donostiren musika lanak argitaratzen aritu zen urte luzeetan.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lan ezberdinen egilea da:[1]
- A Dios por la caridad, en memoria de la madre Teodomira Inza, Buenos Aires. 1944 (110 or.)
- Flor de canciones populares vascas, Buenos Aires, 1948. (356 or.)
- La balada alemana de Mina en el puente del Bidasoa, "Lecároz", 1953. (4 or.)
- Vida, obra y semblanza espiritual del Padre José Antonio de Donostia, capuchino. Iruñea, 1956. (71 or.)
- El príncipe Luis Luciano Bonaparte. Príncipe de Viana aldizkaria, 1958. (149-164 orr.)[2]
- Nafarroa-ko Euskalkantu zaharrak. Lekaroz, 1973
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|