1922ko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
1922ko Kontxako Bandera
Datu orokorrak
Antolatzailea Donostiako Udala
Partaideak 7
Estropadak 2 estropada
Hasiera 1922ko irailaren 9a
Amaiera 1922ko irailaren 24a
Palmaresa
Txapelduna Euskal Herria Donostia
Txapeldunordea Euskal Herria Getaria
1921
1923

1922ko Kontxako Bandera (Banderaren 30. ekitaldia) urte honetako irailaren 9 eta 24an jokatu zen, eta Donostiak bere 13. Kontxako Bandera eskuratu zuen, 1950eko garaipenaren aurretik azkenengoa izango zena. Ekitaldia ordea polemikaz josia egon zen.

Konatkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi traineruk hartu zuten parte, sei gipuzkoarrek eta bizkaitar batek. Lehenengo jardunaldian Getaria nagusitu zen eta bigarren postuan berdinduta gelditu ziren Donostia eta Pasaia. Ohorezko txanda nork jokatu behar zuen erabakitzeko bien arteko desberdinketa estropada jokatu zuten eta Pasaiak erraz irabazi zuen. Hala ere donostiarrek protesta egin zuten, estropada honetarako pasaitarrek Hondarribiako bi arraunlari sartu zituztela esanez, eta epaileek Pasaia kanporatu egin zuten. Ohorezko txandan Donostia Getariaren aurretik sartu zen eta lau segunduren aldearekin irabazi zuten Bandera.

Kontsolazio txanda Santurtzik eta Hondarribiak jokatu zuten eta bizkaitarrek estropada irabazteaz gain eguneko denborarik onena egin zuten, errekor berria markatuz gainera.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Getaria
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Pasaia (S. Juan+S. Pedro)
Euskal Herria Santurtzi
Euskal Herria Zumaia
Nuestra Señora del Carmen
Club Marítimo Donostiarra
Elkano
Ondarrabitarra
La Unión
San Jorge
Jel
Soterotxo
Inazio Iraundegi "Shumay"
Bartolome Uranga
Pedro Gonzalez
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
Daniel Obregón
Bizente Gomez

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren igandean bi lehenek traineruak trukatu zituzten

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Desberdinketa 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Donostia (Soterotxo) 20:16:1/5 19:35:4/5 19:31:1/5 39:47:2/5
-
2 Getaria 20:07:0/5
-
19:45:0/5 39:52:0/5 + 0:04:3/5
3 Santurtzi 20:31:0/5
-
19:31:0/5 (R)*¹
-
-
4 Hondarribia 20:34:1/5
-
20:06:1/5
-
-
5 Donostia (Shumay) 21:06:1/5
-
-
-
-
6 Zumaia 21:24:4/5
-
-
-
-
Kanp. Pasaia 20:16:1/5 19:27:2/5
-
-
-
  • ¹ (R) Errekorra.
  • ² Desberdinketan Pasaia deskalifikatua izan zen.

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donostia
    • Patroia: Soterotxo
    • Arraunlariak: Juan Landaberea, Roke Landaberea, Javier Galdos, Antton Bakeriza, Sebastian Bakeriza, Eustakio Iraola, Paskual Vicuña, Valentín Bakeriza, Jose Landa, Ignazio Karril, Casimiro Galdos, Leon Zubiaurre, Tomas Agote, Fermin Aristigieta, Jose Juan Aldanondo, Leon Bakeriza


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]