1921eko Kontxako Bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1921eko Kontxako Bandera (Banderaren 29. ekitaldia) urte honetako irailaren 21 eta 28an jokatu zen, eta Pasaiak eskuratu zuen. Traineru hau Aita Manuelek gidatzen zuen eta San Juan eta San Pedroko arraunlariak zeuden bertan.

Zazpi traineru gipuzkoarrek hartu zuten parte. Pasaitarren garaipena estua izan zen, izan ere oriotarrek 15 segundutko aldeaz irabazi baitzuten lehenengo jardunaldian eta 16 segunduko aldeaz pasaitarrek bigarren igandean. Historiako alderik txikienetakoa dugu hau.

Kontsolazio txanda Donostiak eta Getariak jokatu zuten eta etxekoak erraz nagusitu ziren, eguneko denbora onena markatuz gainera. Aipatu beharra dago kontsolazio txandako traineruek Bandera eskuratzeko aukera izan balute Donostiarena izango zela garaipena, zazpi segunduko aldea atera baitzioten orokorrean Pasaiari.

Parte-hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Euskal Herria Donostia
Euskal Herria Getaria
Euskal Herria Hondarribia
Euskal Herria Orio
Euskal Herria Pasaia (S. Juan+S. Pedro)
Euskal Herria Pasai Antxo
Euskal Herria Zumaia
Nuestra Señora del Carmen
Cantabria
Ondarrabitarra
San Nikolas
La Unión
Lagun ederrak
Jel
Soterotxo
Segundo Uranga
Ramon Lekuona
Tiburtzio Martikorena
Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
Julian Elizalde
Jose Aldalur

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna 2. Eguna Denera Diferentzia
1 Pasaia 20:32:1/5 20:06:4/5 40:39:0/5
-
2 Orio 20:16:4/5 20:23:2/5 40:40:1/5 + 0:01:1/5
3 Donostia 20:36:2/5 19:55:4/5 (40:32:1/5)* (- 0:06:4/5)
4 Getaria 20:44:0/5 20:12:4/5
-
-
5 Zumaia 21:20:3/5
-
-
-
6 Hondarribia 21:29:0/5
-
-
-
7 Pasai Antxo 21:55:0/5
-
-
-
  • Donostiaren denbora orokorra, bi igandean batuta, edizio hartako onena izan zen. Baina garai hartan, araudiaren arabera, Ohorezko Txandan aritzen zenak bakarrik irabaz zezakeen bandera.

Tripulazio irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pasaia
    • Patroia: Manuel Arrillaga "Aita Manuel"
    • Arraunlariak: Santiago Korta, Bizente Etxeberria, Gabriel Inda, Manuel Arrillaga, Blas Egitegi, Tiburtzio Saldias, Joakin Inda, Tomas Gereño, Raimundo Laboa, Ramon Goienetxea, Anjel Lizarraga, Nikolas Manzisidor eta Franzisko Gereño.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]