Theodore William Schultz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Theodore William Schultz
Theodore W. Schultz.jpg
lehendakari

Bizitza
Jaiotza Arlington1902ko apirilaren 30a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Evanston (Illinois)1998ko otsailaren 26a (95 urte)
Hezkuntza
Heziketa Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria
Enplegatzailea(k) Iowa State University
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa

Theodore William Schultz (Arlington, Hego Dakota, 1902ko apirilaren 30a - Evanston, Illinois, 1998ko otsailaren 26a) Ameriketako Estatu Batuetako ekonomista izan zen.

Hego Dakotako eta Wisconsingo Unibertsitateetan egin zituen ikasketak.

1946tik aurrera, Chicagoko Unibertsitateko Ekonomia saileko zuzendari gisa, giza baliabideek nekazaritzan duten garrantzia aztertu zuen, herri pobreetan batez ere. Nekazaritzaren kaltean garatze-bidean diren herriek industrializazio-prozesuari ematen dioten garrantzia kritikatu zuen. 1979an Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, nekazaritza-ekonomiaz egindako lanarengatik. Lanik aipagarrienak: Economic Crises in World Agriculture (1965, Munduko nekazaritzaren krisi ekonomikoa), Economic Growth and Agriculture (1968, Ekonomia hazkuntza eta nekazaritza) eta Human Resources (1972, Giza balidabideak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]