Douglass North

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Douglass North

Douglass Cecil North (Cambridge, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 1920ko azaroaren 5a - Benzonia, Michigan, Ameriketako Estatu Batuak, 2015eko azaroaren 23a) ekonomialaria izan zen, ekonomia historikoaren arloan egin zuen lanarengatik ezaguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia-ikasketak egin zituen, eta Berkeleyko Unibertsitatean (Kalifornia) egin zuen doktoregoa. Irakasle izan zen hogeita hamahiru urtez Seattleko Unibertsitatean (Washington).

Ekonomiaren ikerkuntzan eman ditu ahaleginik handienak. Europa eta Estatu Batuetako garapen historikoan eta hazkuntza ekonomikoan erakundeek izan duten zeregina aztertu du. 1993an, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen Robert Fogelekin batera, ekonomiaren historiaren ikerkuntzan egindako berrikuntzengatik.

Hainbat liburu argitaratu ditu, hala nola The Rise of the Western World: A New Economic History (1973), Growth and Welfare in the American Past (1974) eta Structure and Change in Economic History (1981).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]