Harry Markowitz
Harry Markowitz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1927ko abuztuaren 24a (95 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Carl Schurz High School (en) ![]() |
Tesi zuzendaria | Milton Friedman Jacob Marschak (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Tokioko Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon Hegoafrikar rand |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Harri Max Markowitz (Chicago, 1927ko abuztuaren 24a) estatubatuar ekonomialaria da. Markowitz finantza-ekonomia modernoaren aitzindaritzat hartua da, eta kartera-inbertsioen teoria osatu zuen, inbertsioei buruzko argibideak emanez. Teoria horretan Markowitzek, arriskuaren eta errentagarritasunaren ideietan oinarriturik, finantza aktiboetan inbertitzeko erarik egokiena zein den azaltzen du. Bere iritziz, arrisku-maila onuragarriagoa lortzen da arrisku eta errentagarritasun maila desberdineko inbertsioak eginez, hau da, egokiagoa da finantza aktibo bat baino gehiagotan inbertitzea, bakar batean inbertitzea baino. 1990ean Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen, Merton Miller eta William Sharpe estatubatuar ekonomialariekin batera, finantza-ekonomian egindako lanengatik.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Chicagoko Unibertsitatean eskuratu zuen doktoregoa, 1954an. Ikerketa-lanak egin zituen hainbat enpresatan, adibidez Rand Corporation (1952-1960 eta 1961-1963), Consolidated Analysis Centers (1963-1968) eta Arbitrage Management Company (1969-1972) etxeetan, eta irakasle jardun du Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetan, New Yorkeko Unibertsitateko Baruch Collegen besteak beste. 1960ko hamarraldian Simscript izeneko programazio hizkuntza bat asmatu zuen, problema ekonomikoak konputagailuz lastertasun handiz simulatzeko, eta bere ikerlanak ziurgabetasunezko baldintzetan negozioetan erabakiak hartzeko konputagailu bidezko teknika matematikoetan aplikatu dira.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]