Lawrence Klein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lawrence Klein
lehendakari

Bizitza
Jaiotza Omaha1920ko irailaren 14a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Gladwyne, Pennsylvania Itzuli2013ko urriaren 20a (93 urte)
Hobiratze lekua Filadelfia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Massachusetts Institute of Technology
Los Angeles City College Itzuli
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Paul Samuelson
Doktorego ikaslea(k) Arthur Goldberger Itzuli
E. Roy Weintraub Itzuli
Bennett Harrison Itzuli
Ignazio Visco
Meghnad Desai, Baron Desai Itzuli
Stefan Valavanis Vail Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta zientzialaria
Enplegatzailea(k) Michigango Unibertsitatea
Pennsylvaniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Influentziak Paul Samuelson eta Michał Kalecki
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Errumaniar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa

Lawrence Robert Klein (Omaha, Nebraska, AEB, 1920ko irailaren 14a - Gladwyne, Pennsylvania, 2013ko urriaren 20a) estatubatuar ekonomista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berkeleyko Unibertsitatean, Kalifornian, egin zituen ikasketak. Gero Oxfordeko Unibertsitatean, Britainia Handian eta Chicagokoan egon zen ikasketak sakontzen. Estatu Batuetako Garapen Estatistikoko Zentroan lan egin zuen 1949-1954 bitartean, eta Oxford Institut of Statistics erakundean 1949-1954 bitartean. Eskolak eman zituen ondoren Filadelfiako eta Pennsylvaniako unibertsitateetan eta Benjamin Franklin Unibertsitatean, Estatu Batuetako ospetsuenetako batean, eta hitzaldiak ematera deitu zuten Osakakora, Coloradokora, New Yorkekora eta Jerusalemgo Hebrearrera.

1970-1974 bitartean Vienako Ekonomia Institutuan lan egin zuen, Austrian. Ekonomia-aholkulari gisa, Kanadako gobernuarentzat (1947) lan egin zuen, Merkataritza eta Garapenerako Nazio Batuen Batzarrarentzat, eta McMillan enpresarentzat. 1976an Estatu Batuetako lehendakari Jimmy Carterren aholkulari izan zen.

1980ko urrian Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, ekonometrian egindako lanarengatik. Kleinek idatziak dira, besteak beste, The Keynesian Revolution (1947, "Iraultza Keynestarra"), Textbooks of Econometrics (1953, "Ekonometriako testuak"), The Economics of Suply and Demand (1983, "Eskaintza eta eskariaren ekonomia"), eta Economics, Econometrics and The LINK (1995).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]