Gary Becker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gary Becker

Gary Stanley Becker (Pottsville, Pennsylvania, 1930eko abenduaren 2a - Chicago, 2014ko maiatzaren 3a) estatubatuar ekonomista izan zen. Chicagoko Ekonomia Eskolaren jarraitzailea eta, beraz, gobernuek arautu gabeko merkatu librearen aldekoa zen. Beckerren lanetan, soziologia eta ekonomia uztartzen ziren. Haren ekarpenak bitxitzat hartu zituzten bere ibilbidearen hasieran, baina gaur egun haren ikuspegi pedagogiko eta apalak oso harrena ona du. Lau arlo nagusi ikertu zituen: giza kapitala, familiaren jokabidea, kriminalitatea eta ondasunen merkatuko bereizkeria. Giza kapitalaren teoria da Beckerren ekarpen nagusia. Hezkuntzan, lanbide-heziketan, migrazioan eta osasunean inbertsioak egiteko giza erabakien oinarri teorikoak garatu zituen Giza kapitala liburuan (1964). 1992an, Ekonomiako Nobel saria eman zioten, giza jokabidea eta harremanak ikerketa mikroekonomikoaren arlora zabaltzeagatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]