William Vickrey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
William Vickrey
Bizitza
Jaiotza Columbia Britainiarra1914ko ekainaren 21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1996ko urriaren 11 (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea 1947) Ph.D. : ekonomia
Yale Unibertsitatea 1935) Zientziatan graduatua : matematika
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria
Enplegatzailea(k) Columbiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

William Vickrey (Victoria, Columbia Britainiarra, 1914ko ekainaren 21 - New York, 1996ko urriaren 11) kanadar ekonomialaria izan zen. Yaleko eta Columbiako unibertsitateetan, Estatu Batuetan, egin zituen ikasketak. 1946tik aurrera, Yaleko Unibertsitatean Ekonomia Politikoko eskolak eman zituen. Bere lanaren parte handi bat enkanteen eragina hobetzeko bideak aztertzea izan da. Bigarren prezioko enkanteak deitutako bidea proposatu zuen: enkantean lehian ari direnek idatziz aurkeztu behar dute beren eskaintza; gehien eskaintzen duenari adjudikatuko zaio, baina bigarren prezio handiena besterik ez du ordainduko. Vickreyren arabera, era horretara enkantea sozialki eraginkorra da, gehien ordaintzeko prest dagoen pertsonak lortzen baitu enkantean jarritako gaia. 1996ko urrian Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, James Mirrlees britainiarrarekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]