Myron Scholes
| Myron Scholes | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Timmins (en) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | McMaster Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea Westdale Secondary School (en) |
| Tesi zuzendaria | Merton Howard Miller |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ekonomialaria, matematikaria eta ikertzailea |
| Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua Salomon Brothers (en) Stanford Unibertsitatea Long-Term Capital Management MIT Sloan School of Management (en) Chicagoko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Econometric Society |
| news.stanford.edu… | |
Myron Samuel Scholes (Timmins, Ontario, Kanada, 1941eko uztailaren 1a) kanadar ekonomista da. Ekonomiako Nobel saria (1997).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamiltongo McMaster Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero, Chicagora joan zen ikasketak sakontzera eta finantza-ikasketak egitera, eta informatikan espezializatu zen, baina, azkenean, ekonomia-ikerkuntzako doktoregoa egin zuen. 1968an, finantzei buruzko eskolak ematen hasi zen, eta Chicagoko Unibertsitateko Ikerkuntza Zentroan lan egin zuen (1973-1980). 1981ean, Stanfordeko Unibertsitateko Ekonomia Eskolako kide izendatu zuten, eta, 1983an, Zuzenbide Eskolakoa.
1990etik aurrera, finantza-teknologia praktikara eramaten ahalegindu zen, eta horrek finantza-erakundeen eta -merkatuen bilakaera hobeto ulertzen lagundu zion. Mundu osoko aldizkari espezializatuetan argitaratu ditu bere artikuluak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]