John Hume

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
John Hume
John Hume 2008.jpg
Erresuma Batuko 53. Legebiltzarreko kidea

2001-06-07 - 2005-04-11
Barrutia: Foyle Itzuli
Hautaketa: 2001 United Kingdom general election Itzuli
Europarlamentaria

1999-07-19 - 2004-07-19
Barrutia: Northern Ireland Itzuli
Hautaketa: 1999 European Parliament election Itzuli
Member of the 1st Northern Ireland Assembly Itzuli

1998-06-25 - 2000-12-01
Barrutia: Foyle Itzuli
Hautaketa: 1998 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Member of the 52nd Parliament of the United Kingdom Itzuli

1997-05-01 - 2001-05-14
Barrutia: Foyle Itzuli
Hautaketa: 1997 United Kingdom general election Itzuli
Europarlamentaria

1994-07-19 - 1999-07-19
Barrutia: Northern Ireland Itzuli
Hautaketa: 1994 European Parliament election Itzuli
Member of the 51st Parliament of the United Kingdom Itzuli

1992-04-09 - 1997-04-08
Barrutia: Foyle Itzuli
Hautaketa: 1992 United Kingdom general election Itzuli
Europarlamentaria

1989-07-25 - 1994-07-18
Barrutia: Northern Ireland Itzuli
Hautaketa: 1989 European Parliament election Itzuli
Member of the 50th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1987-06-11 - 1992-03-16
Barrutia: Foyle Itzuli
Hautaketa: 1987 United Kingdom general election Itzuli
Europarlamentaria

1984-07-24 - 1989-07-24
Barrutia: Northern Ireland Itzuli
Hautaketa: 1984 European Parliament election Itzuli
Member of the 49th Parliament of the United Kingdom Itzuli

1983-06-09 - 1987-05-18
Barrutia: Foyle Itzuli
Hautaketa: 1983 United Kingdom general election Itzuli
Leader of the Social Democratic and Labour Party Itzuli

1979-11-28 - 2001-11-06
Gerry Fitt Itzuli - Mark Durkan Itzuli
Europarlamentaria

1979-07-16 - 1984-07-23
Barrutia: Northern Ireland Itzuli
Hautaketa: 1979 European Parliament election Itzuli
Member of the Parliament of Northern Ireland Itzuli

1969-02-24 - 1972-03-30
Eddie McAteer Itzuli - baliorik ez →
Barrutia: Foyle
Member of the 1982-1986 Northern Ireland Assembly Itzuli


Hautaketa: 1982 Northern Ireland Assembly election Itzuli
member of the 1973-74 Northern Ireland Assembly Itzuli


Hautaketa: 1973 Northern Ireland Assembly election Itzuli
Bizitza
Jaiotza Derry1937ko urtarrilaren  18a (82 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Talde etnikoa Irlandarra
Lehen hizkuntza ingelesa
Hezkuntza
Heziketa St Columb's College Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Estrasburgo
Brusela
Londres eta Belfast
Jasotako sariak
Kidetza 1st Northern Ireland Assembly (1973–1974) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista

John Hume (Derry, Ipar Irlanda, 1937ko urtarrilaren 18an jaioa) Ipar Irlandako politikaria, SDLP alderdiaren sortzailea eta 1998ko Bakearen Nobel Sariaren irabazlea da Ipar Irlandako gatazkari irtenbide baketsu bat lortzeagatik. Parlamentuko kide eta Ipar Irlandako Biltzarraren kide izan da Foyle-ko hauteskunde barrutiagatik. Ipar Irlandako historia politika berriaren figura da, baita bakearen prozesuko arkitektoetakoa ere. Munduan bakearen inguruko hiru sari garrantzitsuenak irabazi dituen bakarra da : Bakearen Nobel Saria, Bakearengatiko Gandhi saria eta Martin Luther King saria.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hume gehiengo nazionalista irlandarra duen Derry hirian jaio zen, eta unibertsitate katolikoetan ikasi zuen, apaiz izateko bidea ere hartu zuen ere bai. Apaiz ikasketak bukatu ez zituen arren, Saint Patrick ikastetxean graduatu zen eta Derryra itzuli zen irakasle. 1960ko hamarkadan Eskubide Zibilen aldeko mugimenduan sartu zen. Bereziki Derryko arazoen aurrean jarrera aktiboa hartu zuen, unibertsitate propioaren alde eta bakezko martxak antolatu zituzten

Ekintza politikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere eskubide zibilen aldeko kanpainari esker, 1969an Ipar Irlandako Asanbladako kide independente hautatu zuten. 1971ko urrian epaiketarik gabeko errepublikarren atxiloketen kontrako 48 orduko gose greban parte hartu zuen. 1974ko gobernu laburrean Merkataritza ministroa izan zen. Westminsterreko Legebiltzarrean parlamentario hautatu zuten 1983an.

Social Democratic and Labour Party ("Alderdi Sozialdemokrata eta Laborista", SDLP) bultzatzaile eta sortzaileetakoa izan zen; 1979an Gerry Fitt alderdiaren lehen buruaren ordez SDLPko liderra bihurtu zen. Erresuma Batuko Gobernua eta Sinn Féinen (ezkerreko alderdi errepublikanoa) arteko isileko negoziazioetan inplikatua izan zen eta Irlandako alderdi nagusietako bat negoziatzeko batu zuen. Humek 1985eko "akordio Anglo-Irlandarra" bultzatu zuen baina bi aldeek (errepublikarrek zein unionistek) uko egin zioten bat egiteari. Hala ere Sinn Féinegaz negoziatzen jarraitu zuen, eta azkenean Hume-Adams elkarrizketa prozesuari esker IRAren indarkeriaren aldi baterako geldiunea lortu zuen 1994an, hurrengo urteetan garatuko zen bake prozesuaren ataria izango zena.

Nobel Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

“Anglo-Irlandar akordioa”, “Hume-Adams prozesuan eta Ostiral Santuko Hitzarmenaren bitartez Irlandako gatazkari irtenbide baketsu bat lortzeko saiakeretan aritzeagatik, Norvegiako Parlamentukaren Nobel kontseiluak Bakearen Nobel Saria eman zion 1998an Humeri, David Trimble Ulster Unionist Party alderdi unionistako buruarekin batera.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an kargu politiko guztiak utzi zituen eta ordutik aurrera, bere emaztearen laguntzaz, Europako integrazioaren alde eta munduko pobreziaren aurka ari da lanean.

Euskal Herrian bizi den gatazka konpontzen lagundu nahian idatzitako Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean ere dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]