Ultzama ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Ultzama ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ultzama (argipena)».
Ultzama ibaia

Trinidad de Arre (54784850).jpg

Ultzama ibaia, Trinitateko zubia eta Trinitatearen basilikaren paretik igaroz, Arre kontzejuaren eta Atarrabia udalerriaren arteko mugan.
Ultzama ibaia hemen kokatua: Euskal Herriko ibaien mapa
Ultzama ibaia
Ultzama ibaia
Ultzama ibaia (Euskal Herriko ibaien mapa)
Koordenatuak 42° 50′ 00″ N, 1° 40′ 00″ W / 42.83333°N,1.66667°W / 42.83333; -1.66667Koordenatuak: 42° 50′ 00″ N, 1° 40′ 00″ W / 42.83333°N,1.66667°W / 42.83333; -1.66667
Kokapena  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Luzera 36 km
Arroa 270 km²

Ultzama ibaia Nafarroa Garaiko iparraldeko ibai bat da. Ultzama udalerriarekin batera Ultzamaldea eskualdeari izen ematen dio.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belate mendatearen inguruan jaiotzen da, eta Arañoz mendia inguratzeko hartzen duen bihurguneaz beste, ibilguak hegoaldeko noranzkoa du.

Arratitzeko Bentatatik iragan ondoren, Ultzamaldea igarotzen duenean, Arraitz-Orkin, Alkotz, Iraizotz, Zenotz eta Gerendiain kontzejuak zeharkatzen ditu.

Handik gutxira Arkil errekaren emaria jasotzen du. Ondoren Odieta ibarrean sartu eta Latasa (bertan Beroa amildegiko errekaren emaria jasotzen du), Erripa, Ziaurritz eta Ostitz kontzejuak igarotzen ditu, azken kontzeju honetara iritsi aurretik Anue ibarretik datorren Mediano errekaren emaria jasotzen du.

Olaibar udalerriko lursailetan sartu eta Beraitz, Enderitz eta Olabe kontzejuak igarotzen ditu. Ezkabarte udalerriko lursailetan sartu eta Sorauren, Orikain eta Arre kontzejuak igarotzen ditu.

Eta azkenean, Iruñerrian sartuz Atarrabia udalerrira iritsi eta bere urak Arga ibaian isurtzen ditu.

Argaren Ibai Parkean Atarrabiatik Soraureneraino[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean Iruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Argaren Ibai Parkean.[1] Atarrabiako San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere. Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo eraikin hauek Ultzama ibaiaren ibilbidean daude:

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-08-27 .