Iruñerriko Ibai Parkea
Iruñerriko Ibai Parkea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Eskualdea | Iruñerria, ![]() ![]() |
Hasiera | Irotz, Esteribar |
Amaiera | Aratzuri, Oltza Zendea |
Deskribapena | |
Linea | ![]() |
Mota | Parke eta bidegorria |
Irekiera | 2001 |
Ezaugarri teknikoak | |
Luzera | 11 km (2001) |
Gehieneko abiadura | 20 km/h (txirrindulariak) |
Ustiapena | |
Egoera | Irekia |
Jabea | Iruñerriko Mankomunitatea |
Iruñerriko Ibai Parkea (Argako Ibai Parkea, Iruñeko Ibai Parkea, Eskualdeko Ibai Parkea edo Ibai Parkea, batzuetan) Iruñerriko parke eta bide berdea da. 33 kilometroko luzera du, Arga, Ultzama, Elortz eta Sadar ibaien ertzean, Pirinioetako haranen (Esteribar eta Ezkabarte) eta Argako ordokiaren (Oltza Zendea) artean.
2001ean inauguratu zen, Argako Plan Integralari esker. Plan hori 1999 eta 2001 urteen artean sustatu zen, Arga ibaiaren ingurua Iruñerriko eremu hiritarrenetatik igarotzean berreskuratzeko.
60 zubi ditu, horietatik 56 Arga ibaiaren gainetik igarotzen dira, 12 Ultzama ibaiaren gainteik, 11 Sadar ibaiaren gainetik eta 5 Elortz ibaiaren gainetik.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bizikletaz eta oinez egin daiteke ibilbide osoa, eta zati askotan ibaiaren alde bietatik.
Hasieran Elortz eta Sadar ibaietako adarrak egiten ditu ekialdetik mendebaldera Aranguren, Zizur Nagusia, eta Oltza Zendea herrietatik igarotzen. Gero Barañainera helduta, eta Arga ibaian gora joanez gero, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera doa. Barañaindik hasita, Iruñea, Burlata, eta Atarrabiaraino doa. Eta gero Atarrabiako San Andres Errotan bi adarretan banatzen da, Arga ibaiarekin berarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino.
Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ibai Parkeak 72 zubi ditu, lau ibaietan zehar banatuta. Zubi gehienak oinzubiak dira, hau da, eraiki berriak. Hala ere, oraindik antzinako zubi asko daude, Iturgaitz edo Dona Grazia kasu.
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Txirringak Iruñeko Pasarelatik
-
Iruñeko pasarelak
-
Atarrabiako SanAndres errota
-
Arre eta Atarrabiako muga
-
Parkearen bukaera Zabaldikako Iturgaitz zubian
-
Txindelapea iturrian (Arre, Ezkabarte)
-
Soraureneko zubia Ultzama ibaian parkeko mugan
-
Sorarureneko labe zintzilikatua
-
Iruñeko Magdalena zubia
-
Parkeko mapa Elortz ibaian, Barañainen,
Formalki ez da bide berdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Formalki hitz egiten, ezin da esan Iruñerriko parkekoa bide berdea denik. Bide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan, eta legalki estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verde” Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]
Ibai parke honetatik ez da inoiz trenbiderik joan. Beraz formalki ezin da esan “Vía verde” bat dela, nahiz eta oinezko eta zikloetarako bidea izan, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iruñerriko Ibai Parkearen webgune ofiziala
- Iruñeko Udalaren webguneko orrialdea
- Nafarroako Turismo Bulegoko orrialdea
![]() |
Iruñeko parkeak | ![]() |
---|---|---|
Antoniutti parkea • Argaren Ibai Parkea • Biurdana parkea • Iruñeko zitadela |