Umar

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Umar
Mohammad adil rais-Caliph Umar's empire at its peak 644.PNG
Ondo gidatutako kalifak

634 - 644
Abu Bakr - Uthman ibn Affan
Bizitza
Jaiotza Mekac.579
Herrialdea Rasidar kalifaldia
Talde etnikoa Arabiarra
Quraixa
Heriotza Medina644ko azaroaren 3a
Hobiratze lekua Masjid al-Nabawi
Heriotza modua gizahilketa
Familia
Aita Khattab ibn Nufayl
Ama Q18745048
Ezkontidea(k) Umm Kulthum bint Asim
Umm Kulthum bint Ali
Atiqa bint Zayd
Seme-alabak
Anai-arrebak
Lanbidea
Lanbidea estatu-politikaria
Zerbitzu militarra
Gatazka Badreko gudua
Battle of Uhud
Battle of the Trench
Battle of Khaybar
Sinesmenak
Erlijioa islama

Umar ibn al-Jattab (arabieraz: عمر بن الخطاب‎, Umar ibn Al-Khattāb, Umar Al-Khattaben semea; Meka, c.579 - Medina, 644ko azaroaren 3a) edo soilik Umar kalifa ortodoxo deiturikoen artean bigarrena izan zen, Mahoma hil ondoren eta Abbastar Kaliferria ezarri aurretik islamdar inperioak izan zituen lehen gobernariak. Umar, Abu Bakrren ondorengoa izan zen, eta 634tik 644ra arte gobernatu zuen.

Mekan jaioa 579 inguruan, hasiera batean, Mahomaren eta erlijio berriaren fededunen aurka borrokatu zuen, baina, beranduago, Islamera bihurtu zen, eta profetaren ordezkaririk leialenetakoa izan zen. Gainera, Mahomaren aitaginarreba zen, profeta, Umarren alaba zen Hafsarekin ezkondu baitzen.

Behin kalifa aukeratua izan ondoren, Umarrek Bizantziar Inperioa eta Persiaren aurka borrokatu zuen. Mediterraneo itsasoaren ekialdeko zatia konkistatzera abiatu zen, bere ondorengoek hedatuko zuten islamdar inperioaren oinarriak ezarriz. Siria bizantziarra 638an konkistatu zuen, Egipto 642an, eta Mesopotamia, ordutik aurrera Irak bezala ezagutuko dena, urte berean, Nehavendeko guduaren ondoren. Konkistatutako lurralde guztietan jada existitzen ziren egitura administratiboak mantendu zituen, eta ez zen bertako biztanleen sinesmen erlijiosoekin amaitzen saiatu, beste arrazoi batzuen artean, musulmanak ez zirenak, dhimmiak edo "babestuak" estatutupean jarri zituelako, zerga berezi bat ordaintzera behartzen zituena, islamdar estatuari diru sartze garrantzitsuak ematen zizkiona. Bere tropak, konkistatutako tokietan, biztanleriatik isolatuta mantentzen zituen, eta lortutako diruarekin ordaintzen zituen.

Umar Sinestunen Printzea (أمير المؤمنين, amīr al-muminīn) titulua eraman zuen lehen kalifa izan zen. Hejiraren aroa ezarri zuen, islamdar egutegia honen araberakoa delarik, 622ko uztailaren 16an hasiz. Harkaitzeko Kupula ospetsua Jerusalemen eraikitzea ere agindu zuen, tradizioaren arabera, Abraham bere seme Ismael (judu-kristau tradizioan Isaak) sakrifikatzeko zorian egon zen arrokaren inguruan, eta nondik Mahoma zerurantz igo zen.

644ko azaroaren 3an hil zuen Firūz izeneko esklabo persiar batek, estatuko hiriburu zen Medinako meskitan. Uthmanek ordezkatu zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umar Aldatu lotura Wikidatan