Gaafar Nimeiry

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yaffar al Numeiry» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Gaafar Nimeiry
Gaafar Nimeiry detail DF-SC-84-10022.jpg
Afrikar Batasuneko presidentea

1978-07-18 - 1979-07-12
Omar Bongo Itzuli - William Richard Tolbert Itzuli
Sudango presidentea

1969-05-25 - 1985-04-06
Ismail al-Azhari Itzuli - Abdel Rahman Swar al-Dahab
Bizitza
Jaiotza Omdurman1930eko urtarrilaren  1a
Herrialdea  Sudan
Heriotza Khartum2009ko maiatzaren  30a (79 urte)
Hezkuntza
Heziketa United States Army Command and General Staff College Itzuli
Hizkuntzak arabiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
Alderdi politikoa Sudanese Socialist Union Itzuli
Sudanese Socialist party Itzuli

Gaafar Muhammad an-Nimeiry (baita Jaafar Nimeiry, Gaafar Nimeiry edo Gaafar Muhammad Numayri ere; arabieraz: جعفر محمد نميري‎; Omdurman, Sudan, 1930eko urtarrilaren 1a - Khartum, Sudan, 2009ko maiatzaren 30a) militar eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postari musulman baten semea zen, eta Sudango Akademia Militarrean graduatu zen 1952. urtean. Urte horretan, britainiarrak Egiptotik bota eta Faruk I.a erregea kargutik kendu zuen Nasserren estatu-kolpeak eragin handia izan zuen Numeiryrengan. Hainbat konspiraziotan nahasirik egon zen, eta armadatik aldi baterako kanporatuta zegoen 1969. urtean botereaz jabetu zen estatu-kolpe ezkertiarra egin zenean. Horren ondorioz, Sudango Kontseilu Iraultzaileko buru eta Lehen Ministro bilakatu zen. Nazionalista sutsua izanik, 1969an Antzara talde erlijioso kontserbadorea suntsitu zuen, eta 1971n Sudango Alderdi Komunista, botereaz jabetzen ahalegindu eta porrot egin baitzuen. Urte horretan Sudango Errepublikako lehendakari aukeratu zuten. 1972an Sudango iparraldearen eta hegoaldearen arteko 17 urteko gerra zibila amaitzea lortu bazuen ere, ez zen gauza izan Sudango arazo ekonomiko kronikoei irtenbiderik aurkitzeko. 1977an eta 1983an, Sudango lehendakari berrautatu zuten. Lege koranikoak sartuz eta bere burua Sudango Iman musulman handitzat aldarrikatuz 1983an hasi zuen errepresiozko politika zela medio, berradiskidetze nazionalaren politikak porrot egin eta Sudango hegoaldearen altxamendua eragin zuen 1984an. 1985eko apirila arte izan zen Sudango lehendakari, urte horretan odolgabeko estatu-kolpe batek bere kargutik kendu baitzuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaafar Nimeiry Aldatu lotura Wikidatan