ZerrendaːETAk hildakoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hildakoak[1]
Zibilak 343
Poliziak eta militarrak 486
Guztira 829

ETAk hildako lehenengo gizabanakoa José Pardines guardia zibila izan zen, errepide kontrol batean topo egitean, 1968ko ekainaren 7an. Aurrez antolatutako ekintza armatu batean hildako lehenengoa, berriz, polizia politiko frankistaren Donostiako buru Melitón Manzanas izan zen. Geroztik, garrantzi eta izen handiko hainbat pertsona hil zituen, eta biktima bihurtu baino lehen erabat ezezagunak ziren pertsonak ere bai, besteak beste:

ETAk hil zituen, Espainiako historia osoan, Espainiako Armadako goi agintari gehien; inongo gudan ez dira hainbeste hil, ezta Espainiako Gerra Zibilean ere.

Hildakoak, urtez urte

ETAk zenbat hil dituen eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko azaroan ETAren azkenengo aldizkarian (zutabe) Gara egunkariak eta Naiz.eus agerkariak egin zuten publiko txostena, eta, azaldu zutenez, 774 hildako eta 2.606 ekintza armatu aitortu zituen erakunde armatuak[2].

Aldiz Espainiako Barne Ministerioak dioenez 829 izan ziren eta beste batzuetan 853 biktima ageri dira[3], ondorioz ez dago ETAk eragin zituen hildakoen kopuruen adostasuna.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETA existitu zen urteetan estrategia, pentsaera eta helburuak ez ziren beti berdinak izan. Are gehiago, denborarekin gauza batzuk aldatzen joan ziren eta ETA izena zuten erakunde armatu ezberdinak egon ziren. Beheko datuak ikusita kontuan hartu behar da ez zela ETA bakar bat egon 1968tik 2011ra doan urte gehienetan.

Bere garaian ETA (m), ETA (pm), Komando Autonomo Antikapitalistak, Komando Bereziak eta Iraultza ez ziren erakunde berdinak. Ez hori bakarrik, baizik eta beraien arteko harremanak sarritan txarrak ziren. Adibide moduan Pertur goitizenez ezaguna zen ETA (pm)ko militantea dugu. Nahiz eta gehienentzako erakunde parapolizialek Pertur erail zutenaren ziurtasuna egon, familiarentzat eta hurbileko beste batzuentzat, geroago ETA (m)n sartuko ziren Komando Berezietako kideek erail zuten.

Hildakoen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behean sailkatuta daude ETA, ETA (pm), Komando Autonomo Antikapitalistak... hau da Espainiako estatuari aurre egin zioten erakundeek hil zituzten pertsonen sailkapena. Gehienetan, nahita egindako hilketak izan ziren; adibidez, Luis Carrero Blancorena edo Fernando Buesarena (eta, azken horrekin batera, Buesaren bizkartzain ari zen ertzaina).

Beste kasu batzuetan nahi gabeko hilketak izan ziren, tartean zibil asko, 126 hain zuzen ere. Esaterako, Barajasko T4ko atentatuan hil ziren Ekuadorko bi langile, edo Hipercorko atentatuaren ondorioz hil ziren 21 pertsona.

Datu hauek behin-behinekoak dira. Izan ere, Espainiako Gobernuak azken urteetan ez du ETAren eta haren adar guztien arteko ezberdintasuna egin. Horrekin batera, ez ditu nahi gabe edo nahita egindako hilketak bereizi,[4] eta gizahilketa eta erailketa sinonimotzat agertu dira prentsan. Ondorioz, tentuz irakurri behar dira datu hauek, eta kontuan hartu behar da orain arte era aske batean ikerketa egin duen bakarra Revista Española de Ciencia Política dela. Aldizkari horrek emandako datuetan ageri da, ordea, Begoña Urroz izan zela ETAren lehenengo hilketa, eta gaur egun datuek gezurtatutako teoriatzat hartzen da hori, hilketa DRIL taldeak egin zuela frogatutzat eman baita.[5][6][7]

Zerrenda atalka sailkatuta dago: Espainiar indar armatuak, ertzainak, udaltzainak eta zibilak. Hil gehienak Espainiako indar armatuetako kideak izan ziren.

  • Espainiar indar armatuak:[8]
    • Polizia Nazionala eta Guardia Zibila: 447 pertsona, ETAk hildako guztietatik % 54.
    • Espainiako militarrak:
      • Behe mailako militarrak: 37. % 4,5.
      • Goi mailako militarrak: 61. % 7,3. Horien artean, 14 jeneral.
  • Ertzaintza: 13. % 1,6. Horietako 5, bonbak desaktibatzean edo etakideak atxilotzean.

1995etik aurrera, ETAren jarduerari aurka egiten zioten jende ezagunen aurka egin zuen ETAk, besteak beste kazetarien aurka. Adibidez, 2000. urtean José Luis López de la Calle erail zuen, eta 2003an Joseba Pagazaurtundua udaltzaina.

  • Politikoak eta estatu karguak: 49. % 5,9. Horien artean, 19 politikari frankista edo Espainiako estatuko goi kargudun izandakoak (Luis Carrero Blanco ospetsuena), eta 25 Alderdi Popularreko, UPNko edota PSOE nahiz PSEko politikariak.
  • Etakide ohiak: 7. % 0,8. Adibidez, Yoyes. Kontuan hartu behar da kopuru hau (eta atal honetako gainerakoak) Espainiako Barne Arazoetako Ministerioak emana dela, eta zalantzan jarri izan dela ministerio horren objektibotasuna. Adibidez, ministerio horrek ontzat eman du Pertur ETAk erail zuela,[9] eta Pertur ETAren biktimatzat du, baina oraindik ez da argitu Pertur nork hil zuen.

Guztira: 829 hildako, Espainiako Barne Arazoetako Ministerioaren arabera.

Hildakoen zerrenda osoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ETAren biktimen omenezko monumentua, ertzain etxe baten aurrean, Gasteizko (Araba) Forondako atean.

ETAk bere atentatuen bidez hildakoen zerrenda luzea denez, lau taldetan banatu dira (banaketa kronologikoa da, eta ez dio beste inolako arrazoibideri jarraitzen):

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ZerrendaːETAk hildakoak Aldatu lotura Wikidatan