Amorebieta geralekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zornotzako geralekua» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 13′ 18″ N, 2° 44′ 06″ W / 43.221740°N,2.735017°W / 43.221740; -2.735017

Infobox train2.png
Amorebieta Geralekua
Kokapen mapa
Lineak

« Lemoa Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E4.svg  Zugastieta-Muxika »
Kokapena
Helbidea San Pedro kalea, 3; 48340
Udalerria Zornotza,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 3. gunea
Irekiera 1973ko ekainaren 18a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aparkalekua Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 1
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E4  Bilbo-Matiko - Bermeo
Bizkaibus A3513  Bilbo - Ea - Lekeitio
A3514  Bilbo - Gernika
A3515  Bilbo - Bermeo
A3523  Bilbo - Aulesti - Lekeitio
A3525  Gernika - EHU

Amorebieta Geralekua Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, Zornotza udalerrian kokatuta dagoena. Geralekua Gerra Zibila aurretiko data jakingabean esistitu zela dokumentatuta dago, gero itxi zen eta azkenik 1973ko ekainaren 18an berrireki zen, eta Euskotrenen sareko 7. tarifa-gunean dago.

Geralekuak bi nasa ditu, baina orokorrean bakar bat baino ez da erabiltzen. Nasa hori markesinaz hornituta dago. Landatxu kaleko sarbidearen ondoan doako aparkalekua dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 0,796. puntu kilometrikoan kokatuta.[1]

Kokapen geografikoaren inguruan, Garatondo errekan zehar hedatzen da, Landatxu eta San Pedro kaleen artean, Zornotza udalerrian.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuak bi sarbide ditu, biak kaleko kotan. Sarbide nagusia San Pedro kalean dagoen pasonibeletik egiten da. Bertan kokatzen dira balioztatze makinak eta txarteldegia. Bigarren mailako sarbidea Landatxu kaletik egiten da.

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  San Pedro kalea, 3
  • Arrapala bidezko sarbidea Aparkalekua Sarbide irisgarria  Landatxu kalea, 2

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokira sarbidea San Pedro kalea, 3 Sarbide irisgarria 
Landatxu kalea, 2 Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zornotzako geralekua Gerra Zibila aurretik martxan zegoela dokumentatuta dago. Bi alboko nasa zituen, 46,9 metro luze eta 3,95 metro zabal.

Geralekua itxi ondoren, 1973ko ekainaren 18an berriz ireki zuten, Zornotza-Bermeo trenbidea elektrifikatu eta Bilbo-Donostia trenbidearekin trenbide lotura zuzena ezarri ondoren. Hala, Bilbotik Bermeora doazen trenek ez dute Zornotzako geltokian geldialdirik egiten, baizik eta geraleku honetan.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekuaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten San Pedro (geralekua) izeneko bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren 151 or. . Noiz kontsultatua: 2017-10-25.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]