Zornotzako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 43° 13′ 00″ N, 2° 44′ 11″ W / 43.216772°N,2.736459°W / 43.216772; -2.736459

Infobox train2.png
Amorebieta
Amorebieta - Estación de Amorebieta (Euskotren) 1.jpg
Geltokiaren eraikina, bestibulura sarrera.
Kokapen mapa
Lineak

« Lemoa Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Euba »
« Lemoa Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Euba »
Kokapena
Helbidea Sabino Arana kalea, 32; 48340
Udalerria Zornotza,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea AMO
Gunea 3. gunea
Irekiera 1882ko uztailaren 1.a (Bilbo-Durango trenbidea)
1888ko abuztuaren 4a (Zornotza-Gernika trenbidea)
Itxiera 1989 (Zornotza-Bermeo trenbidea)
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 3
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren E1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar

Amorebieta Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko Leginetxe auzoan kokatuta dagoena. Geltokia 1882ko uztailaren 1.an ireki zen, baina gaur egungo eraikina 1995ko urriaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

Geltokia trenbidearen gaineko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da. Geltokia eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.[1]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua hurrengo trenbiden parte da:

  • Zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen jatorria da, 0,000. puntu kilometrikoan kokatuta.[3] Hala ere, gaur egun trenbide honek ez du zerbitzurik eskaintzen geltokian.

Kokapen geografikoaren inguruan, Garatondo errekan zehar hedatzen da, Landatxu eta San Pedro kaleen artean, Zornotza udalerrian.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak hiru sarbide ditu, nagusia Sabino Arana kaletik, eskailera eta igogailu bidezkoa, eta bigarren mailakoak Santa Luzia Leginetxe auzotik eta Sabino Arana kaletik, zubi bidez eta arrapala bidez, hurrenez hurren. Sarbideotatik geltokiko bestibulura heltzen da, eta hortik nasetara eskailerak eta igogailuak daude.

  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Sabino Arana kalea, 27
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Sabino Arana kalea, 42
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Santa Luzia Leginetxe auzoa, 12A

Irisgarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokira sarbidea Sabino Arana kalea, 27 Sarbide irisgarria 
Sabino Arana kalea, 42 Sarbide irisgarria 
Santa Luzia Leginetxe auzoa, 12A Sarbide irisgarria 
Nasara sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 
Trenera sarbidea 1. trenbidea Sarbide irisgarria 
2. trenbidea Sarbide irisgarria 

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia 1882ko uztailaren 1.an jarri zen martxan, Bizkaiko Trenbide Nagusiaren Konpainiak eraikitako Bilbo-Durango trenbidearen parte izanik.

1888ko abuztuaren 4an Zornotza-Gernika trenbidea inauguratu zen, geltoki-burua Zornotzako geltokia izanik. Hala, Bilbo, Zornotza eta Gernika arteko bidaiak eskaintzen hasi ziren, Bizkaiko Trenbide Nagusiaren Konpainia eta Zornotzatik Gernika-Lumorako Trenbide Konpainiaren artean sinatutako hitzarmenari esker.[4]

Gernikako lineak hiru trenbide eta zubi birakorra zituen. Baita kotxetegiak, zama-garraioentzako biltegia, eta Bilbo-Durango trenbidearekin lotura egiteko trenbideak. Geltokiaren eraikina bi lineentzako bakarra zen.

1973an Bilbo-Donostia eta Zornotza-Bermeo trenbideen arteko lotura zuzena eraiki zen, bi lineen arteko aldaketa zuzena ahalbideratuz.

1989tik Bilbotik Bermeora ibiltzen diren trenak ez dira geltoki honetatik igarotzen.

1995ean Zornotza eta Lemoa arteko trenbide tartean trenbide bikoitza ezarri zen, eta bidaiarientzako eraikin berria egin zen, 1995ko urriaren 5ean inauguratua.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ararteko «Diagnóstico de accesibilidad del sistema de transporte público en la CAPV» . Noiz kontsultatua: 2017-05-31.
  2. (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril Central de Vizcaya, Bilbao – Durango . Noiz kontsultatua: 2017-10-27.
  3. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren 151 or. . Noiz kontsultatua: 2017-10-25.
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*) . Noiz kontsultatua: 2017-10-21.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]