Elgorriaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elgorriaga

 Nafarroa
Elgorriaga udalerriaren ikuspegi orokorra.
Elgorriaga udalerriaren ikuspegi orokorra.

Elgorriagako armarria

Izen ofiziala Elgorriaga
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Malerreka
Alkatea Santos Irurueta Santesteban
Herritarra elgorriagar
Koordenatuak 43°8′20″N 1°41′13″W / 43.13889°N 1.68694°W / 43.13889; -1.68694Koordenatuak: 43°8′20″N 1°41′13″W / 43.13889°N 1.68694°W / 43.13889; -1.68694

Navarra - Mapa municipal Elgorriaga.svg

Eremua 3,84 km2
Garaiera 136 m
Distantzia 54 km Iruñera
Posta kodea 31744
Biztanleria 224 bizt (2009)
Dentsitatea 58,33 bizt/km²
http://www.elgorriaga.biaizpe.net/

Elgorriaga (bertakoek Elgorri izendapena erabili ohi dute) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerrekako eskualdekoa. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 224 biztanle ditu eta Nafarroako hiriburutik 54,3 kilometrora kokatzen da. Ezkurra ibaiak zeharkatzen du.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Herrigunea.
Elgorriaga udalerriaren ikuspegia.

Elgorriaga Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da, Askin mendiaren oinetan eta Ezkurra ibaietik gertu. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da eta ondoren NA-170 errepidea Leitza-Doneztebeko norabidean.

Herriak, Donezteberekin egiten du muga ekialdean, Iturenekin mendebaldean, eta Oitzekin hegoaldean. Herriko punturik altuena Mendaur mendia da, 1136 metrokoa.

[aldatu] Klima eta natura

Elgorriagako klima, atlantiar hezea da, neguak heze eta epelak eta udak leun eta ez oso beroekin. Urteroko prezipitazioak 1800-2000mm ingurukoak izaten dira. Landarediari dagokionez, herriko basoetan haritza eta pagoak ugari dira, eta horrez gain, gaztainondo, lizar, akaziak eta landaturiko pinuak.

[aldatu] Historia

Herriaren sortze data zehatzik ezagutzen ez den arren, erreferentzia arkitektoniko ugari dago, Erdi Aroko zubia esaterako. Historialarien arabera, herria XV. mendean sortu zen. 1610. urtean Logroñon, sorginen aurkako epaiketetek, herritar askori eragin zieten.

[aldatu] Ekonomia

Nekazaritza, Elgorriagako iharduera ekonomiko nagusia izan da betidanik, baina, azken urteetan, aldaketa sakona bizi izan da, eta horrela, nekazal ustiapen txikiak bertan behera utziz joan dira. Zurgindegiak eta artisautzako galda eta azken urteetan nekazalturismoa zabaldu dira herrian. Orain dela gutxi ireki duten bainuetxeak ere bultzada eman dio bere ekonomiari.

[aldatu] Demografia

Elgorriagako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
221 212 201 206 190 198 194 204 225 199 179 202 226

2008ko erroldaren arabera, hamabi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,48a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).

[aldatu] Ondarea

San Pedro Apostoluaren eliza, nabe bakarreko harlanduzko parrokia da. Eliza barruan XII. mendearen hasierako erretaula gordetzen da, ta XII. mendearen bigarren erdiko San Ferminen eta San Frantziskoren irudiak dituzten bi koadro.

Erdi Aroko zubia, arku peraltatu bakarrekoa, Ezkurra ibaiaren gainean dago.

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Elgorriaga alkatea B talde independienteko Santos Irurueta da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Taldeak herriko bost zinegotzietatik hiru lortu zituen eta hortaz gehiengo absolutua. Zurizko boto bakarra izan zen (botoen %0,64a) eta baliogabekoak 3 (botoen %1,89a).

Elgorriagako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Santos Irurueta Santesteban (B) 81 Bai
Jose Ignacio Olazar Apeztegia (B) 80 Bai
Juan Miguel Sukilbide Olazar (NB) 75 Bai
Rosa Maria Ibarra Ibarra (NB) 75 Bai
Juan Jose Perez Arriluzea Sagasti (B) 65 Bai

2011n ez zen zerrendarik aurkeztu eta, beraz, Iruruetak jarduneko alkate segitzen du[1].

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: San Pedro kalea, 1

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Santos Irurueta Santesteban B, indep.
2011- Santos Irurueta Santesteban Jardunean

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Elgorriagako jaiak uztailaren 25ean ospatzen dira, Santioetan.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Elgorriaga


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak