Herri kirol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herri kirolen erakustaldia Gasteizko jaietan.
Harri zulatzaileak.
Lasto altxatzea.

Herri kirolak, Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirolei deitzen zaie normalki. Hauetako asko hemen sortutakoak eta bereziak dira. Herri kirolen jatorria garai bateko lan jarduera desberdinak aisialdira bideratzean aurki dezakegu. Baserritarrak nahitaez egin behar zituen eguneroko betebeharrak kirol bilakatu dira denborarekin.

"Herri kirol" esapidea nahiko modernoa da; Ipar Euskal Herrian, bestalde, "indar joko" izan da erabili den izendapena[1].

Eusko Jaurlaritzak 2006an aurrera eramandako Plan Estrategikoaren arabera, 18 dira Herri Kirol kategoria duten kirolak. Herri Kirolen Marka H18K da, 18 direlako kirolak. Hurrengo hauek, hain zuzen:

Hala ere, badira beste kirol edo joko batzuk aurrekoez gain, batzuetan herri kiroltzat hartzen direnak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iñaki Perurena "'4.denbora': Peio Dospital 'Doxpi'" telebista saioan.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herri kirol Aldatu lotura Wikidatan