Amerikar keinu hizkuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Amerikar keinu hizkuntza (ingelesez American Sign Language, ASL, Ameslan) ia Ipar Amerika osoan (Quebec eta Mexikoko zonalde batzuk kenduta) erabiltzen den keinu hizkuntza da. Britania Handian, aldiz, beste keinu hizkuntza bat erabiltzen da, britainiar keinu hizkuntza, eta amerikarrarekin konparatuta alde handiak ditu, bien arteko komunikazioa zaila izateraino.

Austinen (Texas) 2008ko martxoan eginiko amerikar keinu hizkuntzaren batzarra.

Ipar Amerikatik kanpo, amerikar keinu hizkuntza beste herrialde hauetan erabiltzen da: Filipinak, Malasia, Singapur, Hong Kong, Dominikar Errepublika, El Salvador, Haiti,Puerto Rico, Costa de Marfil, Burkina Faso, Ghana, Togo, Benin, Nigeria, Txad, Gabon, Kongoko Errepublika, Afrika Erdiko Errepublika, Mauritania, Kenya, Madagascar eta Zimbabwe. Beste edozein zeinu hizkuntza moduan, honek ere berezko gramatika eta sintaxia ditu. Nahiz eta datu oso fidagarriak ez izan, kalkulatu da bakarrik Estatu Batuetan milioitik bi milioira bitarte direla hizkuntza horren erabiltzaileak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerikar keinu hizkuntza Aldatu lotura Wikidatan