Deliatyn

Koordenatuak: 48°31′43″N 24°37′25″E / 48.5286°N 24.6236°E / 48.5286; 24.6236
Wikipedia, Entziklopedia askea


Deliatyn
Ukrainako hiri-motako kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Ivano-Frankivskeko oblasta
Raion of UkraineNadvirna raiona
Posta kodea78442
Geografia
Koordenatuak48°31′43″N 24°37′25″E / 48.5286°N 24.6236°E / 48.5286; 24.6236
Map
Altuera423 m
MugakideakYaremche (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria8.386 (2019ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00

Deliatyn (ukraineraz: Деля́тин) –1989ko urriaren 2ra arte Diliatyn modura ezaguna (ukraineraz: Діля́тин)–[1] Ukrainako Ivano-Frankivsk Oblasteko Nadvirna Raionean kokaturiko hiri-motako kokagunea da, Txernivtsitik 101 kilometrora zein Kievetik 474 kilometrora kokaturikoa, mendebaldera.[2] Jaremche eta Lantxynekin batera Karpato mendien arteko Prut ibaiak osatutako haranean zeharreko herri-aglomerazio txiki baten parte da. Deliatyn Deliatyn kokagune-hromadaren administrazioa hartzen du ere, Ukrainako hromadaetako bat dena.[3] 2021eko estimazioen arabera, hiri-biztanleria 8,276koa da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri-izena Delatyn da polonieraz zein alemanez, Deliatin hungarieraz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deliatyn Poloniaren parte bihurtu zen –Rutenia Gorriarekin batera)– XV. mendean. 1772an, Austro-Hungariako Inperioak bereganatu zuen hiria, Galitziako probintziarekin batera –ikus ere: Poloniaren zatiketak–. Lehen Mundu Gerraren ostean, Poloniako Bigarren Errepublikaren parte zen herria, Stanisławów voivoderrian. Inguru pintoreskoan kokatua, bainuetxe-hiri ezaguna zen; hala, urtero, 1,000 bisitari inguru zituen 1920ko hamarkadaren amaierarako. Delatyn Armada Gorriak bereganatu zuen 1939an –ikus ere: Poloniako Iraileko Kanpaina–.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, SESBren parte izan zen; egun, Ukrainan dago kokaturik.[2] Sobietar garaian Deliatyn ospetsua izan zen Kovpak-en Haritzarengatik, ukrainarrek Alemania naziarekiko zuten konpromisorik gabeko gorrotoa sinbolizatzen duena. 

Delatyn komunitate judu baten egoitza izan zen 1941eko udazkenera arte.[2] Alemaniako artxiboek herrian juduen exekuzio masiboak jasotzen dituzte, Einsatzgruppen batek egindakoak. 1941eko urriaren 16an, garaiko Segurtasun-Poliziak 1,950 judu tirokatu zituen. Geroago, beste 200 judu inguru hil zituzten hilerrian. 1942ko udaberrian, 3,000 judu fusilatu zituzten. Hiriko gainerako 2,000 juduak Deliatynetik Bełżeceko sarraski-esparrura deportatu zituzten 1942. urte amaieran. Artxiboen arabera, Deliatynen ez zegoen ghettorik; hala ere, lekuko baten arabera bat bazegoen, hirigunean, hesi batez inguratuta.[4]


2022ko martxoaren 19an, 2022ko Errusiako Ukrainako inbasioaren testuinguruan, Errusiako Indar Armatuek Kinzhal misil hipersonikoak, munduko gerra-historian lehen aldiz, erabili zituztela zioten, Deliatynen, Deliatyngo material militarraren biltegia helburu zela.[5][6]

Film dokumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992ko Return to My Shtetl Delatyn film-dokumentalak Willy Lindwer zinemagileak bere aitarekin, Berl Nutxim, eta bere alabarekin, Mitxalekin, Delatynera egindako bidaiak irudikatzen ditu, "aitak sei hamarkada lehenago egin zuen ibilbideari errepasoa egiteko, naziengandik ihesi eta ingurua nolakoa zen eta bertako biztanleak aldatu diren ikusteko".[7]

Delatynita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Delatynita Deliatynen aurkitzen den anbar-barietate bat da.[8][9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]