Departamendu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Departamendu bat estatu bat administratiboki lurraldez banatutako unitate bakoitza da.

Estatuen arabera, departamendu bat estatu, probinztia edo oblast baten baliokidea da (barne politikak definitzen baitu banaketa, tamaina eta eskumenak), eta maila goragoko banaketarekin edo gabe (eskualde, erkidego...) antolatu daiteke.

Honako herrialdeak departamenduetan banatzen dira (alfabetoaren hurrenkeran): Argentina, Benin, Boli Kosta, Bolivia, Burkina Faso, El Salvador, Frantzia, Gabon, Guatemala, Haiti, Honduras, Kamerun, Kolonbia, Nikaragua, Niger, Peru, Paraguai, Senegal eta Uruguai

Frantziako departamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Frantziako departamenduak»
Frantziako departamendu zatiketa

Frantzia 100 departamendutan banatzen da (horietatik 4 itsasoz haraindira). Banaketa hau 1790eko urtarrilaren 4ean erabaki zen, antzinako Frantziako Probintziak ordeztuz.

Departamendu bakoitzaren burua Prefeta da.

Departamendua tokiko kolektibitate dezentralizatua ere bada, Kontseilu Orokorrak gidatua eta sei urterako Hautapen Unibertsal Zuzenez aukeratua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]